Amadis de Gaula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t (GR) File renamed: File:Amadis-spanish-1533.jpgFile:Amadis de Gaula 1533.jpg File renaming criterion #1: At the original uploader’s request.see image, see links
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Izenburu etzana}}
 
[[Fitxategi:Amadís de Gaula (Zaragoza, 1508).jpg|250px|thumb|Amadis de Gaularen lehen edizioa, Garci Rodriguez de Montalvorena, Zaragozan [[Jorge Coci]]k inprimatua (1508).]]
'''''Amadis de Gaula''''' [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[gaztelania|gaztelerazko]] literatura fantastikoaren maisulana eta [[zalduntza liburu]] deritzenen artean ospetsuena da. Genero honek onarpen handia izan zuen [[XVI. mendea]]n [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]].
 
== Argitalpena eta egiletza ==
[[Fitxategi:Amadís de Gaula 1508.PNG|thumb|250px|righteskuinera|Lehen edizioa. 1508. [[Kalifornia]]ko [[Berkeley Unibertsitatea]]n hartutako argazkia.]]
 
[[XV. mendea]]ren amaieran [[Garci Rodriguez de Montalvo]]k bere behin betiko bertsioa izango zena prestatu zuen, honen edizio ezagunik antzinakoena [[Zaragoza]]n [[1508]]an eginikoa delarik '''Los cuatro libros del virtuoso caballero Amadís de Gaula''' izenarekin, baina askoz lehenagoko lan bat da, hiru liburutan [[XIV. mendea|XIV. mendetik]] existitzen zena, [[Pedro Lopez de Ayala]] kantzilerraren eta honen garaikidea izan zen [[Pero Ferrus]]en lanetan agertzen den bezala. Montalvok berak lehen hiru liburuak ''zuzendu'' izana eta laugarrenaren egilea izatea aitortzen du.
26. lerroa:
 
== Estiloa ==
Estiloari dagokionez, [[Juan de Valdes]] exigenteak laudoriotu zuen, batzuetan asko jeisten zuela eta beste batzuetan gehiegi goratzen zuela uste zuen arren. [[Sintaxi]]aren latinizazio apur bategatik bereizten da, aditza esaldiaren amaieran jartzen duena latindar eran, eta izaera honetako beste ezaugarri batzuk, orainaldiko partizipioaren erabilera kasu, XV. mendeko eskola alegoriko-danteskoaren lengoaiara hurbiltzen duena, askoz argi eta lauagoa den arren. Edonola ere, lehen hiru liburuen, jatorrizko egilearen estiloaren zati handi bat garbi daroana, oso dotorea eta xehetua gertaeretan, eta Garci Rodriguez de Montalvori ematen zaion testuaren estiloaren artean ezberdindu behar da, azken hau askoz irudimen eta dizdira gutxiagokoa. Lehen hiru zatiek XIII. mendeko mundua isladatzen dute, Garci Rodriguez de Montalvoren mundua [[XVI. mendea]]ren hasiera den bitartean, eta hori argi eta garbi nabaritzen da [[Medina del Campo]]ko erregidorearen estilo trinko eta apur bat pedantean.
 
== Eleberrian oinarritutako [[opera]]k ==