«Amable Arias»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
50eko hamarkadan, Amableren amak lana aurkitu zuen Donostiako Antzoki Zaharreko arropazaindegian, eta amari jantziak bueltatzen laguntzen zion artistak. Mundu berri bat zabaldu zen gaztearen begi aurrean. Tramoiara sartu eta aktore, musikari, vedette, komiko, abeslari eta bestelakoekin egon ohi zen, eta askotan horiek hartzen zituen erretratatzeko.
 
Eskarmentu horri esker, bere kultura eskasiaz jabetu eta goiz eta arratsaldez joan ohi zen udal liburutegira irakurtzeko, eta beti liburu gosea ase ezinik ibili ohi zen. Aukeraketa zorrotzik ez zuen egiten: ezagunak egiten zitzaizkion egileak aukeratu ohi zituen edo euren fisonomia zela eta, erakargarriak egiten zitzaizkionak. 25 urteren atarian tebeoetako mundutik filosofia, zientzia eta literaturara egin zuen salto.
 
[[1956]]an lehen olio-pinturak margotu zituen, Bembibreko paisaiak. Lau urte beranduago bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen, baina zapuztu egin zen, etekin ekonomiko eskasarengatik.
 
 
[[1963]]an "Espacios Vacios" erakusketa paratu zuen Donostiako Udaleko aretoetan, baina ikusleek ez zuten ulertu, izan ere, ez zeuden lan esperimentalekin ohituta, eta horrek hiriko giroa harrotu zuen. Orduntxe jaio zen Amable artista marginala eta ez konziliatzailea izatearen fama. [[1970]]ean, [[Maru Rizo]] bere bikotekide eta kolaboratzailearekin elkartu zenean, estudio txiki bat hartu zuen errentan, Donostiako Parte Zaharrean. Bertan zuen irudimen aberatsa eta buruan atzera eta aurrera zituen ideiak gauzatzen hasi zen. Jarduera publikoetatik urrundu eta bere obran zentratu zen. Bien bitartean, estamentu ofizialen baztertzea jasan zuen "margolari madarikatuaren" estereotipoa nagusi izan baitzen Amablek urratutako ibilbidean.
 
Artistaren azken urteak iragarritako heriotzaren gertutasunaz zipriztindu ziren, eta horrek denboraz probesteko gogo bizia txertatu zion. Hala, garai horretan jarduera artistiko oparoa izan zuen. Garaiko artista eta intelektual aurrerakoi ia guztiek bezala, Francoren aurkako jarrera argia agertu zuen, eta bere gogoeta ideologiko eta teorikoa zela eta, muturreko marxismoaren lerroan kokatu zen.
Koma nefritikoz hil zen, Ategorrietako etxean (Donostia), 1984ko otsailaren 29an, 56 urte zituela.
 
Orduz geroztik, Maru Rizo bikotekidea eta bere ondarearen administraria, lan handia egiten ari da bere obra katalogatu, zaindu eta transkribitzen, etorkizunean artistaren erakusketak antolatu eta argitalpenak plazaratzea errazteko. [[Carmen Alonso-Pimentel]] arte historialari eta Amablesen biografia egilea eta Gonzalo Sanchez galerista, kolaboratzaile izan zituen Maruk garai batean ia isilpekoa izan zen eta gaur egun mirestutakoa den artista berreskuratzeko lanetan. Horren adibide haren obra plastiko eta soinudunekin gauzatutako erakuskaldi ugariak eta plazaratutako liburuak; El Café de Amable, artista zenaren omenez egindakoa, tartean. Baita haren jaioterriak ahobatez seme kuttuna izendatu izana eta bertako kale bati haren izena eman izana ere.
 
== Lan plastikoa ==
30 urteko ibilbide artistikoan (1954-1984) paperean garatutako lan grafikoak ugariak dira. Alderantzizkoa gertatu da olio-pinturekin; eskasak dira (303), izan ere, mihiseak oso garestiak ziren.
Amable Ariasen kasuan, bizitza eta obra estu lotuta daude: ''Teatro Principal'' seriea lotuta dago antzoki horretan egindako lanarekin; ''La guia'' izenekoa, gida turistiko batek egin zion enkarguarekin; ''Bodegones'' lana, espazioarekin eta lagunekin zuen harremanarekin; ''[[Bembibre]]'', haurtzaroarekin berriro elkartzearekin; ''Las manitas'', irrealaren izana aldarrikatzeko zuen joerarekin;
 
Papeles de fumar, arintasunarekiko zuen lilurarekin; Quimera bere borrokarekin, beti itxaropenez betea…Bere lehen erakusketarako (Donostiako Aranaz Darras aretoa, 1958) hiru kristo handi egin zituen. Nahiz eta muturreko katolizismoan hezi, ordurako bazterrean utzita zuen ideia erlijioso oro.Bi urte beranduago, 1960ean, hiriko arte lerro ofizialari bizkarra emanda De los 10 izeneko talde-erakusketa antolatu zuen, lagun batek utzitako sotoan. Honako hauek parte hartu zuten: [[Miguel Angel Alvarez]], [[Nestor Basterretxea]], [[Carlos Bizkarrondo]], [[Gonzalo Chillida]], [[Mari Paz Jimenez]], [[Jose Maria Ortiz]], [[Rafael Ruiz Balerdi]], [[Jose Antonio Sistiaga]], [[Juan Francisco Villagarcia]] eta Amable bera.1961ean, [[Gipuzkoako elkarte artistiko]]ko presidente izan zen, eta elkartea kultura eta plastika erakusketa zentroa bihurtzen saiatu zen.
 
Gerora [[Bierzo]]ra egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.''Espacios Vacíos'' erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".
Pixka bat beranduago, 1966an, [[Gaur (artista-taldea)]] osatu zen. Amablek ideiaren sortzaile Sistiagarekin izandako solasaldiari esker sortu zen taldea eta gorpuztu egin zen [[Remigio Mendiburu]], [[Eduardo Chillida]], [[Jorge Oteiza]], [[Jose Luis Zumeta]], [[Nestor Basterretxea]] eta [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin. Emen, Orain, Danok, Bizkaia, Araba eta Nafarroako taldeekin Euskal Eskola osatu zuten. Batasun laburra izan zen, denboran, baina erabakigarria, izan ere, Euskal Herriko belaunaldi berrien ildo artistikoak marraztu zituen.
 
[[1966]] eta [[1967]] urteetan ''atomoaren pinturan'' zentratu zen. Bertan materia desegin zuen, ikutu txikien bitartez. Hutsak eremu handiak hartu zituen. Garai horrek arte historialarien jakinmina piztu zuen, antzekotasun estetikoak atzeman baizitzakeen bolada horretan AEBetan garatzen ari zen [[minimalismo]] mugimenduarekin.
[[1970]]ean pintura abstraktutik aldendu zen, horrek iraultzailetik zuena galduta zegoen ustean, eta hortik aurrera ez zuen mugarik izango: abstraktuak eta figuratiboak biziraun zuten haren obran, nahastuta. Horrela, Amablesen lanetako askoren atzealde abstraktutik bere lanek elikatu ohi zituzten iruditeriko pertsonaiak sortu ohi ziren, humus sortzaile batek bizia eman izan balitzaien bezala.
 
Beti bide berriak urratu nahian ("margotua izateko edo margotzeko balio ez duena nahi dut" esan ohi zuen), batzuetan modu erraz batean eta beste batzuetan esperimentatzeko, ohiko tresnez baliatu ohi zen, horiei beste status bat emateko: pentsamentu eta umore objetuak, berpizte objetuak, salaketarako eta ebokaziorako objetuak, antimilitaristak, arinak… Horren abidide dira ''Biblioteca de Amable'' (liburuak), ''Posaderas bulevarianas'' (aipuak), ''Sobres sorpresa'' (zoriak), ''Historia de Euskal Herria'' (maketak zuriz), ''Copiador mil hojas'' (fotokopien aurreko artxiboak), ''Macabros'' (bere heriotzaren berri izanda egindakoa), ''Homenaje a Puigmiquel'' (antitesia), ''Huellas de un azul eléctrico'' (bulegoko tanpoiak)…
 
Beste batzuetan metodo klasikoagoez baliatu zen, collage, biñeta, urmargo, pastel… tintetan erabilitakoak bezala, baina beti ere berezko moduz erabilita. "Me gusta ir lego de técnicas", esan ohi zuen.
Obra osoa kasetean grabatu zuen, eta ondo zehaztutako bi ildo ditu: artistikoa eta ebokatiboa.
 
Artistikoa honako elementuez osatuta dago: ''Espacios poéticos'' (soinu instrumentalekin eta giza ahotsekin egindako 38 eskuhartze); ''Poemas foneticos'' (giza ahotsekin eta poema bakoitzaren hasieran zerrendatutako mota guztietako soinudun tramankuluekin egindako 36 saio); eta ''Poemas afónicos y de la voz recobrada'' poema laburrak. Grabazio prozesuan [[Maru Rizo]]ren kolaborazioa erabakiorra izan zen.
 
Beste lerroa, soilki fonetikoa, eta ez instrumentala, oroimen ariketa mardula da, 28 ordu urauten du eta bertan Amablek bere haurtzaroaz dihardu, 10 urte bete arte. Lan horrek balio bikoitza du: bere bizipen pertsonalei lotutako interes biografikoarekin eta [[Bierzo]]ko dokumentu antropologiko gisa.
* [[IVAM]], Valencia
* Udal Liburutegia, Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
* [[Sanz Enea (Zarauz)|Sanz Enea]], Zarautz (Gipuzkoa)
* [[Durangoko Arte eta Historia museoa]], Durango (Bizkaia)
* [[Galiziar Arte garaikideko gunea]], Santiago de Compostela (A Coruña)
* [[ARTIUM]], Vitoria-Gasteiz
 
== Bibliografia ==
* Alonso-Pimentel, Carmen. 1997, ''Amable Arias''. Deustoko Unibertsitatea. Donostia.
* Andina, Jovino. 2016, ''Nuevo poemario de Amable Arias'', Diario Bembibre Digital, 2016-05-2, Bembibre, Leon.
* Beti, Iñaki (†). 2005, ''Sherezades liburuaren sarrera'', Amable Arias, Bassarai Argitalpenak, Vitoria-Gasteiz.
* Blanco, Pilar. 2014, ''Mundo, vida, niños, Bembibre'', Bembibre erakusketaren katalogoa, estekizkako kurutzapenak Amable Ariasen artelanean, Bembibreko Casa de las Culturas eta Ponferradako Casa de la Cultura.
* Blanco, Rogelio. 2016, ''Amable Arias: ¿Encantamientos y desencantamientos?'', Encantamiento y desencantamiento liburuari epilogoa, Amable Arias, Eolas Argitalpenak, Seinne bilduma, Leon.
* Bonet, Juan Manuel. 2002, ''Levedad de lo leve (Descubrir a Amable Arias)'', Arte y Parte arte aldizkariaren 39. zenbakia, Santander.
* Castellano, Rafael. 2012, ''Peripato con muletas'', ''Amable Arias'' erakusketaren katalogoa'', Tintas japonesas'', Ekain Arte Lanak, Donostia.
* Fernandez, Alicia. 2004, ''Amable Arias'', ''Bosteko 04 ibiltari erakusketaren katalogoa'', Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Bizkaia argitaratua, Bilbo.
* Fernandez Vazquez, Vicente. 2004, ''Historia del arte en el Bierzo'', ''El Bierzo, arte, naturaleza y vida'' liburukoa, Lancia S.A. argitaletxea, Leon.
* Merino, Jose Luis. 2005, ''Amable Arias'', 70 artistas liburutik, Avance argitaletxea, Bilbo.
* Palmero, Jesus. 2009, ''Una aproximación a La jirafa cuadrada'', ''Amable Arias'' erakusketaren katalogoa'', La jirafa cuadrada'', Bierzoko Museoa, Ponferrada.
* Rizo, Maru. 2016, ''Amable Arias, La palabra eclipsada'', ''Encantamiento y desencantamiento'' liburuaren sarrera, Amable Arias, Eolas Argitalpenak, Seinne bilduma, Leon.
* San Martin, Francisco Javier. 2007, ''Experimentando arte con cuadernos'', ''Cuadernos experimentales de arte'' liburuaren sarrera, Amable Arias, Leongo Unibertsitatea argitaratua, Plástica & Palabra bilduma, Leon.
* Viar, Javier. 2003, ''Ojos de vigilia o avive el seso y despierte'', ''Amable Arias Dibujos'' erakusketaren katalogotik'', De lo invisible'', Bilboko Arte Ederren Museoa, Arte Ederren Museoa argitaratua, Bilbo.
 
== Kanpoko esteak ==
* [http://www.amablearias.com/ Amable Arias Yebrari buruz ofizial webgunea]
* [http://www.euskomedia.org/aunamendi/3649 Amable Arias Yebra Auñamendi entziklopediako sarrera]
* [http://www.euskomedia.org/galeria/A_54959 Amable Arias Yebraren artelanak]
* [https://es-la.facebook.com/amableariasyebra/ Amable Arias Yebrari buruz Facebook-a]
* [https://www.facebook.com/people/Maru-Rizo/100012115512992 Maru Rizoren Facebook-a Amable Arias Yebrari buruz]
 
 
{{bizialdia|1927ko|1984ko|Arias, Amable}}
 
[[Kategoria:Donostiako idazleak|Arias]]
[[Kategoria:Euskal Herriko artistak]]