«Altze»: berrikuspenen arteko aldeak

9 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: 1758. urtean deskribatutako espezieak kategoria eransten)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
</center>
 
== ''Orignal'' deituraren jatorria ==
[[1674]]an, Frantziako errege [[Luis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV.a Frantziakoak]] jaurerri karta eman zion [[Ottawa]] ibaiaren ertzeko herrixkari. Horrenbestez, Frantzia Berriko herri horren euskal jatorriko izena ofizial bihurtu zen, eta gaur egun, [[Champlain]] udalerriaren barruan egon arren, 2.000 biztanle inguruko herrixkak izena atxikitzen du. Jatorriz orein saldoek gune horretan zeharkatzen zuten [[Ottawa]] ibaia, eta horregatik frantsesek ''[[Pointe à l’Orignal]]'' (Oreinaren gunea) izena eman zioten kokaguneari<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2334/orignal-kanadako-euskal-oreina «Orignal, Kanadako euskal oreina»], 2012-08-29, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Euskal arrantzaleak XVI. mendeko lehen erdialdean hasi ziren [[Ternua]]ko sardetan balea eta bakailaoa harrapatzen. Izotzak neguan etxera itzularazi arren, [[Ipar Amerika]]ko ekialdeko kostaldean behin-behineko kokalekuak finkatu zituzten, bakailaoa lehortzeko eta Europan hain preziatua zen balea olioa prestatzeko. [[Samuel de Champlain]] edota [[Marc Lescarbot]] frantziar kolonoek jaso zutenez, euskaldunek, oro har, bertako biztanleekin harreman onak omen zituzten eta frantziarrak euskaldunen ezagutzaz baliatu ziren kostalde hotz haiek konkistatzeko. Euskal arrantzaleen interesak itsasora mugatzen zirenez, ez zuten arrasto handirik utzi: dozena erdi bat krosko aurkitu dituzte, zeramikazko objektu batzuk, hezurrak, teila gorrien arrastoak...<ref name=aa></ref>
 
Euskaldunek lurralde horietan munduko [[orein|zerbidorik]] handiena, ''Alces alces'' espeziekoa, topatu zuten. Eta adar zabaleko oreinari, oreina esan zioten. [[1550]]-[[1580]]ko hamarkadetan, euskal arrantzaleen jarduerak goia jo zuen. Baina handik aurrera Atlantikoa zeharkatzeko bidaiak behera egiten hasi ziren, hainbat arrazoi medio: [[bale (argipena)|balea]] populazioa murrizten hasia zen; kontinente zaharrean [[Espainia]] eta Frantzia elkarren aurkako gerran zirela aprobetxatuz, britainiarrak eta holandarrak hasi ziren ur haietaz jabetzen; [[Frantzia Berria]] indartu ahala, Hegoaldeko euskaldunentzat geroz eta toki gutxiago zegoen han; eta, gainera, kolonizatzaile berrien asmoak ikusita, bertako herriak, [[inuit]]ak nagusiki, liskarrean hasi ziren<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}