Alianza Anticomunista Argentina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Alianza Anticomunista Argentina''' (euskaraz "Antikomunisten Aliantza Argentinarra") edo '''A Hirukoitza''' [[Argentina]]n ospe odoltsua lortu zuen talde paramilitarra eta terrorista izan zen. Taldea [[Peronismo]] adar batekin batera Polizia federalaren eta Argentiako Indar Armatuen sektoreek sortu zuten; halaber, "[[Propaganda Due]]" izeneko [[logia]] antikomunista bat kolaboratzen zuen. A Hirukoitzak ezkerreko militanteak, artistak, intelektualak, sindikalistak hil zituen 1970 hamarkadan inpunitate osoarekin. Gutxienez 700 pertsona hil edo desagertu ziren haien ekintzen ondorioz.<ref>https://books.google.com.ar/books?id=cZKoMVESe08C&pg=PA93&lpg=PA93&dq=Carlos+Pierini&source=bl&ots=fs2WrjaTo7&sig=ta8noi2jfgpF08aE8_Cc0Grf-A4&hl=es&sa=X&ei=J6LnUNCFG4rm8QTHmYDAAg&ved=0CHIQ6AEwDQ#v=onepage&q=Carlos%20Pierini&f=false</ref> <ref>http://www.desaparecidos.org/main.html</ref>
 
== Historia ==
Taldea 1973tik 1976ra izan zuen haren aktibitate nagusia, Dikatura aurreko urteetan. [[José López Rega]] bere buru nagusia eta ideologoa izan zen. 1973an [[Héctor José Cámpora]] Argentinako Presidentea Rega Ongizateko Ministro izendatu zuen eta Rega aukeraz baliatu zen "ezkerra ezabatu nahi zuen" milinteekin inguratzeko. Eskuin muturreko aktibistak eta antikomunistak kalean ezkerrari erantzuteko taldea antolatu zuten horretarako ministerioko baliabideak erabiliz. Armak ere ministerioaren sotoetan gordetzen zituzten, «microcine» izeneko biltegi batean. Armak eskuratzeko [[Manuel de Anchorena]] ezinbesteko laguntzailea izan zen. Anchorena Erresuma Batuan enbaxadore izendatu zuten eta postuaz baliatuz, Sten MKII subfusilak erosi zituen. Ordainketa administrazioaren bidez egin zen.
[[Fitxategi:Jos%C3%A9_L%C3%B3pez_Rega.jpeg|thumb|300px|López Rega, talde terroristaren burua.]]
== Organigrama ==
[[José López Rega]] koordinatzailea nagusia izan zen.<ref>Larraquy, Marcelo (2007). "López Rega - El peronismo y la Triple A". Buenos Aires: Punto de lectura. ISBN 978-987-578-060-6.</ref> Rega [[Héctor José Cámpora]], [[Juan Domingo Perón]] eta [[María Estela Martínez de Perón]]en idazkaria eta ministroa izan zen baina ez zuen problemarik izan Peronismoaren ezkerreko militanteen aurka jotzeko. Rega [[Alberto Villar]]ren, garaian Komisario Orokorraren, laguntza izan zuen; taldea 1973an [[Raúl Lastiri]]ren gobernu probilisionalaren garaian prestatu zuten. Bai taldearen izena asmatzeko, baita harreman politikoak indartzeko, Rega bere sineskeri [[espiritismo|espiritistak]] erabili zituen; esaterako Isabel Martínez de Perón antzeko sineskeriak zituen eta horrek haren gainean eragin handia izateko aukera ematen zion.<ref>http://www.elojodigital.com/contenido/8243-la-triple-el-peronismo-y-jose-lopez-rega</ref>
 
A Hirukoitza zelulen sistemaren bidez antolatu zen. Zelula bakoitzak erabateko autonomia zuen, horrela beste zelulek ez zekiten egiten ari ziren gauzak. Argentina mailan hiltzaile talde bat zegoen eta, halaber, «inteligentzia», «justizia» eta «operazioak» sailak. Eskema bera zonaldez zonalde errepikatzen zen. Jatorrizko taldea López Rega, [[Alberto Villar]], [[Rodolfo Eduardo Almirón]] eta Rovira eraman zuten.
 
Haien ekintzak [[Cóndor operazioa]]ren barruan kokatu izan dira eta ezagutzen dira beste estatuekin kolaborazioan egindako erasoak.
 
== Metodoak ==
Zelulen arabera helburuak eta metodoak aldatzen ziren, baina orokorrenak hauek ziren:
* Pertsonak bahitzen zituzten, kalean zein etxean, eta hurrengoan tiroz josita agertzen ziren.
* Bonbak.
* Tiro jasak.
* Batzutan bahituak Ongizatearen Ministeriora eramaten zituzten bertan torturatuak izateko.
* Bahituak lehergailuz hiltzea.
* Emakumeen aurkako erasoak (bortxaketak, jipoiak, erahilketak) izua zabaltzeko metodo moduan erabiltzen zituzten.
* Batzutan eskarmentu moduan familia osoak desargerarazten zituzten.
 
Taldeak prentsa erabiltzen zuen haien ekintzak eta egin behar zituztenak zabaltzeko. Baita López Regaren irudia zuritzeko.
 
== Epaiketa ==
[[2006]]an [[Norberto Oyarbide]] epaileakekintza horiek gizateriaren aurkako delitutzat jo zituen. Erabakia 2008an Kamara Federalak berretsi zuen. 2016ko otsailan lau zibil eta Buenos Airesko polizia bat talde paramilitar horretan aritzeagatik kondenatuak izan ziren.<ref>http://www.fiscales.gob.ar/lesa-humanidad/condenaron-por-asociacion-ilicita-a-cinco-integrantes-de-la-triple-a/</ref>
 
== Euskal Herrian ==
Argentinako eredua errepikatu nahian Euskal Herrian ere 1977tik 1982ra eskuin muturreko [[Triple A (Espainia)|Triple A]] izeneko talde terrorista espainiarra aritu zen. 66 biktima utzi zituzten atzean.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}}:[http://izquierda.info/modules.php?name=News&file=article&sid=2899 Taldearen inguruko testuen bilduma.]
 
[[Kategoria:Antikomunismoa]]