Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
42. lerroa:
 
=== Ume eta gaztaroa ===
[[Fitxategi:Siresa 1.jpg|250px|thumbnailthumb|ezkerrera|[[San Pedro de Siresako monasterioa]], [[Echo Ibarra]], Alfonso Santxez infantearen eskola.]]
Aita [[1063]] eta [[1094]] artean [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]] zen [[Antso V.a Ramirez|Antso Ramirez]] eta ama [[Felizia Roucykoa]]<ref>{{erreferentzia |egilea= Segura Graíño, Cristina
|izenburua = Diccionario de mujeres en la historia |data = 1998 |argitaletxea = Espasa Calpe |lekua= [[Madril]] |isbn = 84-239-8631-4}}</ref> zituen. Erregearen lehensemea ez zenez, umea zenean [[Huescako probintzia|Huescako]] [[Pirinioak|Pirinioetan]], [[Echo Ibarra]]n hain zuzen ere, dagoen San Pedro de Siresako monasteriora bidali zuten «letrak» eta arte militarrak ikasteko [[Petri I.a Santxez|Petri I.a Nafarroakoa]] bere sasi-anaiaren erreinaldian jauntxo feudala izateko. Lope Gartxes «Erromesa» zuen haurtzaina<ref>[http://www.galeon.com/medieval0/alfonsoI_bat.htm galeon.com: Alfonso I el Batallador]</ref>, gero bere zerbitzuak eskertzeko asmotan erregeak [[Pedrola]]ko jaun bilakatuta.
54. lerroa:
[[Ribagortzako konderria]]n zegoen [[Arango harana|Arango haranean]] anaia hil zenean, jaioberria zen [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko erresumak]] Erdialdeko Pirinioetako hiri nagusia, [[Huesca]] ([[1096]]ko [[Alcorazko gudua]] eta gero) eta [[1100]]ean [[Barbastro]], [[Sariñena]] eta [[La Sotonera|Boleya]] konkistaturik zituen. Tamalez, [[1104]]an [[Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera|Tamarite de Litera]] setiatzean porrot egin eta konkista berriak galtzekotan zegoen. Harresiak zituzten hirietan setiatuak izanda, eskarmentu gutxi zuten. Nazioartean ia ez zuten laguntzarik: [[Urgellgo konderria|Urgelleko konderria]] ohiko aliatua izan zen eta bestetik [[Genovako Errepublika]]k [[Tortosa]] setiatzeko saiakeran zenbait [[galera]] jarri zituen. Alfontsok anaiaren zuzendaritzapean izan zen kanpaina hauetan. Ekialdetik ez zuen muga finkoa [[Kataluniako konderriak|Kataluniako konderriekin]], hala ere, orduko agirietan, [[1108]] eta [[1134]] artean, Alfontso «[[Pallarsko konderria|Pallars]] eta [[Arango harana|Aranen]] erregetzat» jotzen zuten.<ref name = "Ubieto1981">{{Erreferentzia|egile1-lotura=Antonio Ubieto|abizena1=Ubieto Arteta|izena1=Antonio|url=http://www.derechoaragones.es/es/catalogo_imagenes/grupo.cmd?posicion=1&path=1452&presentacion=pagina|izenburua=Historia de Aragón. La formación territorial|lekua=Zaragoza|argitaletxea=Anubar ediciones|urtea=[[1981]]|liburukia=1|isbn=84-7013-181-8}}</ref> Mendebaldean, gainera, [[Iruñeko Erresuma]]k galdu berriak zituzten [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]], [[Araba]] eta [[Bizkaia]] [[Gaztelako Erresuma]]ren eskuetan.
 
Koroatu zuten eta berehala, [[Zaragozako errekonkista|Zaragoza konkistatzeko]] pausoak ematen hasi zen. [[1105]]ean, koroatua izan eta urtebete pasa ondoren, [[Ejea de los Caballeros|Ejea]] hartu eta [[foru]] eman zion, foru horri esker [[hiribildu]]ak izenaz aldatu zuen eta ''de los caballeros'' bilakatu zen. ''Caballeros'' hori ([[euskara]]z ''zaldunena'') biztanle guztiak zaldun bilakatu zituelako izan zen. Urte hartan ere musulmanen eskuetan geratzen ziren [[Cinco Villas]] eskualdeko herriak konkistatu zituen: [[Deustia]] eta [[Sádaba]]. Horrela, mendebaldetik [[Ebro]] harana itxi zuen. Segidan [[Zaragoza]]tik hurbil [[Al-Mustain II.a]] erregea erasotzeko gaztelu bi eraiki zituen. Batak [[Gurutzadak|Gurutzadetan]] erabiltzen zen [[goiburu]] zuen izena- {{lang|oc|''Deus lo vol''}}, gero egungo Juslibol toponimoa sortuko zuena- eta bestea El Castellarren<ref>{{Erreferentzia|abizena1=Corral|izena1= José Luis|izenburua=Historia de Zaragoza. Zaragoza musulmana (714-1118)|lekua=[[Zaragoza]]|argitaletxea=Zaragozako Udala eta CAI|urtea=[[1998]]|isbn=84-8069-155-7}}</ref>.
 
Iparraldetik ere setiatu zuen Zaragoza. [[Hoya de Huesca/Plana de Uesca|Hoya de Huesca]] eta [[Monegros]] guztiz konkistatu eta [[Barbastro]] eta [[Monzón]] tinkatu zituen. [[1107]]an [[Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera|Tamarite de Litera]] eta [[San Esteban de Litera]] konkistatu zituen, Petri I.ak lortu ezin zutena. [[Sartaldeko Zerrenda]]ren zati bat eta egungo [[Lleidako probintzia]], berriz, oraindik musulmanen eskuetan zeuden. Horrela [[Ebro]]n eta [[Cinca]]n eta oraindik musulmanen eskuetan zeuden [[Fraga (Huesca)|Fragan]] eta [[Mequinenza-Mequinensa|Mequinenzan]] finkatu zituen bere mugak.
 
=== Ezkontza eta politika Gaztelan ===
[[Fitxategi:AlfonsoVI of Castile.jpg|thumbnailthumb|eskuinera|150px|[[Alfontso VI.a Gaztelakoa]], Alfontsoren aitaginarreba.]]
[[1104]]an koroatu eta berehala, Erresuman arazo dinastikoa sortu zuten: errege berriak hogeita hamar urte baino gehiago zituen, ez zegoen ezkonduta eta, gainera, bere leinuan bizirik zegoen bakarra, bere anaia [[Ramiro II.a Aragoikoa|Ramiro]] elizgizona zen. Bere ezkontza, beraz, ''Raison d'État'' bilakatu zen. Inguruko Erresumetan bilatu eta azkenekoz [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]ren alaba alarguna, [[Urraka Gaztelakoa|Urraka]], ezkontzea erabaki zuen<ref>{{erreferentzia |egilea= REILLY, B. F |izenburua = El reino de León y Castilla bajo el rey Alfonso VI (1065–1109) |data = 1989 |lekua= [[Toledo]] |isbn = 84-87103-03-0}}</ref>. Horrela [[Gaztelako errege-erreginen zerrenda|Gaztelako erregeak]] bere suhiengan laguntza militarra ez ezik, finkotasuna ekialdeko mugetan eta bere arazo dinastikoan erantzuna ere lortu zituen. Atzerritik zetorren printze bat ezkondu ondoren, bere alaba eta ondorengoak ez zuen aukeratu behar [[Gaztelako Erresuma]]n zeuden alderdi aristokratikoen artean.
 
68. lerroa:
Aitaginarreba hiltzean, Alfontsoren errege ezkontidearen politika porrota izan zen. Laster saritu zituen meritu militarrak leinu zaharrak alde batera utzita. Gainera, nobleen artean bere onarpenik eza zela eta, [[burgesia]] hasiberrian oinarritu zen, antagonismo areagotuz. Urrakak, berriz, "gaztelarragoa" izanik, burgesen aurka egin eta noblezia-gortea osatu zuen. Alfontsok [[Donejakue bidea]]n [[hiribildu]]ak eratzea alde bateko erabakia hartu zuenean, merkataritza bultzatzeko asmotan, bertokoek (errege atzerritar baten sudur-sartzetzat zutelako) haserretu eta nobleteriak Urrakaren laguntza bilatu zuen.
 
[[Fitxategi:UrracaCastile.jpg|thumbnailthumb|eskuinera|200px|[[Urraka Gaztelakoa]], [[XII. mendea|XII. mendeko]] erretratua.]]
Alfontso gaztelua eta gotorlekuak leial zirenei ematea bere politikari lotu zion: aragoitarren aldeko nobleak, guduen beteranoak eta zaldun zintzoak, aragoiarrak izanda ere. Honek areriotasuna areagotu zuen [[Gaztelako Erresuma]]n. Gortean botere galtzen ari zirela iritzi eta laster hasi ziren erregearen aurkako azpijokoak. Errieta egiteko lehendabizikoa [[Fresno de Cantespino|Candespinako]] kondea zen Gomo Gonzalez izan zen. Erregearen aurka altxatu ez bazen, zenbait galiziar nobleek bai.
 
82. lerroa:
{{sakontzeko|Zaragozako errekonkista}}
[[Errekonkista]]n [[1110]]ean baino ez zuen hartu parte izan- [[Valtierra]]n Al-Mustainen erasoa geldituz- Alfontsok [[Zaragozako errekonkista|Zaragoza konkistatzeari]] ekion zionean. Helburu berria eusteko asmotan, [[Gurutzadak|Gurutzadetatik]] etorri berria zen [[Gaston IV.a Biarnokoa]] elkarrizketatu eta [[Pirinioak|Pirinioez]] haraindiko aliantza finkatu zuten. Lehendabizikoz, [[1117]]an, [[Nafarroako Erribera|Erribera]] konkistatzeari lotu eta musulmanek duela gutxi okupatutako [[Fitero]], [[Corella]], [[Murchante]], [[Cascante]], [[Monteagudo]] eta [[Cintruénigo]] berreskuratu zituen. Inguruko [[mendi]]ek [[partzuergo (argipena)|partzuergo]] bilakatu zituen.
[[Fitxategi:Estatua de Alfonso I de Aragón.jpg|thumbnailthumb|200px|[[Zaragoza]]n dagoen Alfontso I.aren estatua bat.]]
Historialarientzat zaila da kronologia zehatza ezartzea, baina [[Nafarroako Erribera|Erribera]] berreskuratze ari zela edo kanpaina hasi baino lehen, hau da [[1117]] edo [[1118]]ko hasieran, Alfontsok [[Bearno]]ra jo zuen [[Gaston IV.a Biarnokoa|Gaston IV.arekin]] zituen harremanak sendotzeko. Gaston [[Lur Santua]]n [[gurutzadak|Gurutzadetan]] izandako [[okzitaniar]] gudari beteranoa izan zen, bere ohitura militar eta erlijiosoak Alfontsoren parekoak ziren eta bere [[Bearnoko bizkonderria|bizkonderria]] ere honen erresumaren parean zegoen. Gainera, hiriak setiatzean eskarmentua zuen ([[1099]]an [[Raimundo IV.a Tolosakoa]]ren zuzendaritzapean [[Jerusalem|Jerusalen]] konkistatu zuen<ref>{{erreferentzia|izena= Steven |abizena= Runciman |izenburua= A History of the Crusades |liburukia= 1: The First Crusade and the Foundation of the Kingdom of Jerusalem|lekua= Cambridge |urtea=1951}}</ref>), justu Alfontsoren ahultasunaren bat zena. Bere harremanak nola hasi ziren ezezaguna bada ere, laster lagun min bilakatu ziren. Litekeena da [[1117]] baino lehenagoko aliantza izatea, izan ere [[Bearnoko bizkonde-bizkondesen zerrenda|Bearnoko bizkondea]] [[Barbastro]]ko gobernadorea zen [[1113]]an. Edonola ere, [[1117]] edo [[1118]]ko hasieran Bearnon egindako kontzilio batean bere aliantza sinatu zuten.
 
107. lerroa:
Garaipenaren ondoren, armadak [[Calamocha]] eta [[Monreal del Campo]], non egungo hiria eratu zuen, konkistatu zituen [[Calatayud]]era itzui baino lehen. Azken hiri honen konkistak [[Jalón (ibaia)|Jalón]] eta [[Jiloca (ibaia)|Jiloca]] ibaien haranen konkista bukatu zuen. [[Bubierca]], [[Alhama de Aragón]], [[Daroca]] eta [[Ariza]] [[1120]]an ere hartu zituen.
 
[[1122]]an [[Monreal del Campo|Monrealen]] orden militar bat eratu zuen, [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] lehendabizikoa zena. Honek [[gurutzadak|Gurutzadetan]] ezarritako [[Jerusalem|Jerusalengo]] Milizia bezalakoa zen eta, [[1122|urte hartan]] [[Guilen Auxkoa]] artzapezpikuak gutun batean azaldu zuen bezala, mairuak menderatzea eta Jerusalenera [[mediterraneoa|itsasoa]] zeharkatuz zihoan bidea sortzea zituen helburuak. Kideek gurutzadaren pribilejioak lortzen zituzten. ''[[Militia Christi]]'' honek Monreal sortuberrian izan zuen egoitza eta [[Jiloca (ibaia)|Jiloca]] eta [[Teruel]]go eskualdea, [[Segorbe]]raino, zuen eragin-gunea. Lehendabiziko pausoa [[Tortosa]] [[errekonkista]]tzea zuen eta, beraz, [[Mediterraneoa]]n irteera izatea. Alfontso hiltzean eta [[Fraga (Huesca)|FragaFragako]]ko gudua galdu ondoren, ''Militia Christi'' [[Belchite]]n plazaratu, [[1136]]an [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k emana, eta ''Militia Caesaraugustana'' izenaz aldatu zuten. [[Raimundo Berenguer IV.a]] [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako kondeak]] sinatutako [[Girona]]ko itunaren ([[1143]]ko [[azaroaren 27]]koa) arabera, [[Tenpluko ordena]] [[Espainia]]n sartu eta ''Militia Christi'' barneratu zuen. [[1150]]eko [[martxoaren 30]]ean [[Eugenio III.a]] [[Aita santu|Aita Santuak]] ezarritako [[bulda]] baten ondorioz erabakia berretsi zuten.
 
[[1123]]an Alfontsok [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako kondea]] zen [[Raimundo Berenguer III.a]] borrokatu zuen [[Lleida]] lortzeko. [[1120]]an Tortosa setiatzen ari zela, gobernadoreak Raimundo Berenguerri zenbait gotorlekuaren truke bere laguntza eskatu zion. Honek Alfontso haserretu eta [[1123]]an [[Lleida]] setiatu eta Gardenyko gaztelua hartu zuen. [[Jerónimo Zurita]] historialari aragoiarren esanetan, zenbait elizgizon eta baroi katalan eta aragoiarren esku-hartzea beharrezkoa izan zen Alfontso eta kondearen arteko gatazka geldiarazteko. Biek [[Lleida]] ez erasotzea adostu zuten<ref name="sobreques"/>. Hala ere, [[1124]]an, [[almorabide]]ek Raimundo Berenguer III.a [[Corbinseko gudua]]n menderatu eta honek [[Lleida]]ri uko egitera behartu zuten<ref name="lakarra">[[José María Lakarra|Lakarra de Miguel, José María]], ''"Alfonso el Batallador"'', [[Zaragoza]]: Guara, [[1978]]. ISBN 84-85303-05-9.</ref>.
130. lerroa:
 
=== Azken guduak ===
[[Fitxategi:Alfonso I de Aragón.jpg|thumbnailthumb|Madrilgo "El Retiro" parkean dagoen Alfontso I.aren estatua bat.]]
[[1131]]an erregea [[Gaskoinia|Gaskonian]] zegoen bitartean, [[Gaston IV.a Biarnokoa]] eta Eztebe izeneko bere laguntzaileak [[Aragoi]]ko hego-ekialdean borrokatu zituzten almorabideak. [[Maestrazgo]] konkistatu ez ezik eskualdea finkatu zuten. Tamalez, musulmanen azken erasoren batean bizkondea hil eta eskualdea galdu zuten<ref>Pierre Tucoo-Chala, ''"La Vicomté de Béarn et le Problème de sa Souveraineté, des Origines à 1260"''. [[Bordele]], [[1961]]</ref>. Almorabideek burua moztu eta [[Granada (Espainia)|Granadara]] eraman zuten [[lantza]] batean sartuta<ref>Jacinto Bosch Vilá eta Emilio Molina López. ''"Los almorávides"''. Granadako Unibertsitatea, [[1990]]. ISBN 84-338-1069-3</ref>. Horrela bertako erregeak zenbait urte aurrerago bere hiria mehatxatu zuen etsaiaren heriotzaz poztu zitekeen. Ordainsaria negoziatu ondoren, aragoiarrek gorputza berreskuratu eta [[Zaragoza]]ko El Pilar [[basilika]]n lurperatu zuten.
 
Gastonen heriotza ezagutzean, erregea erresumara itzuli zen [[Okzitania]]ko politika bere zaldunen eskuetan utziz. [[1133]]an [[Mequinenza-Mequinensa|Mequinenza]] setiatu eta lortu zituen, [[Aragoi]]n geratzen ziren azken gotorleku [[islam]]darren bat. Horretarako bere armada urria izan zen, Gastonekin batera aritzen ziren biarnotar eta gaskoiak ia denak batera etxera itzuliak zirelako.
 
[[1134]]ko [[uda]]n nekez bostehun zaldunekin [[Fraga (Huesca)|FragaFragako]]ko gotorlekua setiatzen ari zenean, goarnizio musulmanaren eraso batek zur eta lur utzi eta [[uztailaren 17]]an monarka larri zauritu zuten. Hasieran ihes egitea lortu bazuen ere, zaurietan konplikazioak sortu eta [[1134|urte horretako]] [[irailaren 7]]an [[Poleñino]]n, [[Monegros|Monegroetan]] [[Sariñena]] eta [[Grañén]] artean dagoena, hil zen. [[Montearagongo gaztelua|Montearagongo abadian]], [[Huesca]]tik hurbil<ref name="Ubieto1987"/>, lurperatu zuten. San Juan de la Peñaren kronikak 61 urte zituela eta bere bizitzaren erdian erregea izan zela dio<ref>[http://www.cervantesvirtual.com/servlet/SirveObras/bne/12937401998072638532624/index.htm San Juan de la Peñako kronika, aragoieraz]</ref>.
 
== Heriotza ==
150. lerroa:
=== Itxurazko Alfontso Borrokalaria ===
 
[[Alfontso II.a Aragoikoa]]ren erreinaldian, Borrokalariaren birloba, Alfontso Borrokalaria zela aldarrikatu zuen gizona agertu zen. Sasi-Alfontso honen garaiko agiri bakarrak Alfontso II.ak [[Luis VII.a Frantziakoa]] bidalitako gutun bietan dira; Gutunak [[Lleida]]ko apezpikua zen Berengariok eraman zituen baina ez dute datarik.<ref>''"Recueil des Historiens des Gaules et de la France (Correspondance de Louis VII)"'', XV ([[Paris]]: [[1878]]), 2. arg. 223–4 zbk, 71–2. orr.</ref> Bigarren gutunaren arabera, itxurazko Alfontso Luisen lurraldeetan, orduko [[Katalunia]] Alfontsok zuzenduta bazen ere Luis zuen subiranoa, bizi zen. Alfontsok Luisi agurea atxilotzeko eskatu zuen. Ziur asko [[1178]]ko bukaeran edo [[1179]]ko [[urtarril]]ean idatziak izan ziren<ref name="Ubieto1958">Ubieto Arteta, Antonio. [http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2111000 ''"La aparición del falso Alfonso I el Batallador."''] Argensola, 38. zbk. ([[1958]]), 29–38. orr.</ref> Itxurazko Alfontsori [[Zaragoza]], [[Calatayud]] eta [[Daroca]] errege-ohoreak eginez harrera egin bazioten ere, faltsu zela aurkitzean [[1181]]ean hil zuten [[Bartzelona]]n<ref>Antonio C. Floriano, ''"Fragmentos de unos viejos anales (1089–1196). Transcripción y análisis paleográfico. Crítica histórica,"'' ''Boletín de la Academia de la Historia'', CXIV ([[1929]]), 153–4, Honela:<blockquote>Vino un ferrero e dixo: «yo so don Alfonso, el que presó a Çaragoça e Cadatayut e Daroqua»; e recebido es en aquellos lugares con grant honra e con grant ponpa. E dice muchas cosas que semeiavam verdat de lo passado quel havia fecho. E era tenido por senyer e por don Alfonso. E despues fue conoscido que non era aquel, e enforcáronlo muy desonradament devant la ciudad de Barcelona.</blockquote></ref> Antonio Ubieto Artetaren ustetan, Zaragoza, Calatayud eta Darocako jaunek — Pedro de Luesia, Loferrench de Luna, Pedro de Castillazuelo ([[Calatayud]]en), Pedro Cornel ([[Murillo de Gállego-Morillo de Galligo|Murillo de Gállegon]]) eta Jimeno de Artusilla maiordomoa- hasieran itxurazkoaren alde egin eta [[1177]] eta [[1181]] artean desagertu ziren<ref name="Ubieto1958"/>.
 
[[Rodrigo Semenez Arradakoa|Rodrigo Ximenez]] [[historia]]lari nafarrak [[XII. mendea]]n Alfontsoren heriotzari buruzko kondaira batzuk sortu zirela eta urte batzuk geroago itxurazko Alfontso bat agertu zela zioen<ref>[[Rodrigo Semenez Arradakoa|Rodrigo Ximenez]] ''[[De rebus Hispaniae]]'' ([[Madril]]: [[1793]]), II, 150–51. Honela zioen:<blockquote>[Alfonsus] nam victus occiditur et si occisus inventus fuerit dubitatur. Ab aliquibus enim dicitur corpus eius in montis Aragonis monasterio tumulatum a mauris tamen ante redemptum. Ab aliis dicitur vivus a proelio evasisse et confusionem proelii nequiens tolerare peregrinum se exhibuit huic mundo effigie et habitu immutatus. Et annis aliquot interpositis, quispiam se ostendit qui se eumdem publice fatebatur et multorum Castellae et Aragoniae id ipsum testimonio affirmabant qui cum eo in utroque regno fuerant familiariter conversati et ad memoriam reducebant secreta plurima que ipse olim cum eis habita recolebat et antiquorum assertio ipsum esse firmiter asserebat. Demum tamen quia cum ex regno plurimi sectabantur et de die in diem eorum numerus augebatur. Aldefonsus rex Aragoniae fecit eum suspendio interire.</blockquote></ref> Kondaira zabaldu eta [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] ''Crónica de los Estados Peninsulares'' Alfontso erromes joan zela [[Jerusalem|Jerusalenera]] zioen<ref>''Crónica de los Estados Peninsulares: texto del siglo XIV'' Honela dio:<blockquote>Otros dicen que de vergüenza que era vencido sent passo la mar a Jerusalem, pero nunca lo trobaron ni muerto ni vivo. Otros dicen que a tiempo vino en Aragon e fablo con algunos que sopieran de sus poridades. Otros que alli se perdio e non fue conoscido..</blockquote></ref>. [[XVII. mendea]]n [[Jerónimo Zurita]]k ''Anales de la Corona de Aragón'' bere liburuan, berriz, [[1163]]an kokatzen du itxurazko Alfontsoren heriotza.