Alfonso Alonso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Gasteizen garrantzi handia izan duen familia batekoa da. Haren aitona, [[Manuel Aranegi Coll]], [[Arabako Foru Aldundia|Arabako Aldundiaren]] presidentea izan zen [[frankismo]]aren garaian, 1957tik 1966ra.
 
== Ibilbide politikoa ==
[[1999]]tik [[2007]]ra [[Gasteiz]]ko alkatea izan zen [[PP|Alderdi Popularraren]] eskutik. [[Jose Angel Cuerda]] ordezkatu zuen, eta [[Patxi Lazcoz|Patxi Lazkozek]] hartu zuen ondoren alkatetza. Lehenago [[Araba]]tik diputatua izan zen [[Espainiako Diputatuen Kongresua]]n (2000-2001), [[PP|Alderdi Popularreko]] idazkariordea [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n, eta alderdi horretako idazkari nagusia [[Araba]]n. Orain, berriz ere diputatua da Espainiako Kongresuan (2008az geroztik), bai eta Alderdi Popularrak parlamentu horretan duen eleduna ere (2011z geroztik).
 
Kargu horretatik, 2012an, institutuetako ikasleen gurasoek greba antolatu zutenean (Alderdi Popularraren gobernuak hezkuntza arloan ezarritako murrizketengatik protestatzeko), Alfonso Alonso greba haren aurka mintzatu zen, bera institutura zihoanean, Gasteizen, «grebak [[Batasuna]]k antolatzen zituelako».<ref>[http://www.cadenaser.com/sociedad/audios/alfonso-alonso-iba-instituto-huelgas-organizaban-batasuna/csrcsrpor/20121016csrcsrsoc_1/Aes/ «Alfonso Alonso: "Yo cuando iba al instituto las huelgas las organizaban los de Batasuna"»], Cadena Ser.</ref> [[2014]]ko [[abenduaren 2]]an [[Mariano Rajoy]] gobernuburuak Alfonso izendatu zuen Espainiako Osasun Ministro berri gisa, [[Ana Mato]] ministro ohiaren dimisioaren ondorioz. Anak kargua utzi beharra izan zuen, ustelkeria politikoaren inguruko ''[[Gurtel afera]]n'' zuen erlazioagatik.
 
[[2015]]ko [[urriaren 15]]etik, Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea da, [[Arantza Quiroga]]k, Bakea eta Askatasunaren inguruko mozioaren aferaren ondorioz, dimisioa eman ondoren.<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/115758/ppko_eaeko_zuzendaritzak_ofizialki_izendatu_du_presidente_alfonso_alonso.htm Alfonso Alonso: ''Bildu da mugitu behar duen bakarra''] ''Berria'' 2015-10-16</ref>
 
== Erreferentziak ==