Alexandro VII.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
== Eliz-karrera ==
[[Urbano VIII.a]]ren agintaldian hasi zuen eliz karrera, [[1627]]an [[Ferrara]]ko azpiordezkari izendatua izan zenean. Horren ondoan, Sacchetti eta Pallotta [[kardinal (katolizismoa)|kardinalen]] gomendioei esker, [[Malta]]ko inkisidore izendatua izan zen. 1639-1651 bitartean [[Kolonia (Alemania)|Koloniako]] [[nuntzio]]a izan zen<ref name="cat"></ref>.
 
Münsterko konferentzian parte hartu behar izan zuen arren, heretikoekin eztabaidatzeari uko egin zion. Negoziaketak amaitu ondoren, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ri amaiera eman zion eta [[Europa]]n [[Frantziako Iraultzako Gerrak]] arte iraun zuen botere oreka abiarazi zuen [[Westfaliako bakea]] ([[1648]]) sinatu zen. Chigik hitzarmen horretako zenbait artikuluren aurka protesta egin zuen, [[Egoitza Santua]]ren interesen aurkakoak zirelakoan.
 
[[1651]]n [[Inozentzio X.a]] aita santuak [[Erroma]]ra deitu, eta kardinal eta estatu idazkari izendatu zuen<ref name="cat"></ref>.
 
== Aitasantutza ==
Inozentzio X.a hil ondoren, [[1655]]eko [[apirilaren 7]]an Chigi, [[Espainia]]ren hautagairik gogokoena, aita santu aukeratua izan zen. [[Konklabe]]ak laurogei egun iraun zuen.
 
Hasiera batean [[nepotismo]]aren aurkakoa izan zen eta, agintaldiaren lehen urtean, bere senideei Erroma bisitatzea ere debekatu zien. Alabaina, [[1656]]ko [[apirilaren 24]]ko kontsistorioan, anaia eta ilobak laguntzaile hartu zituen. Ordutik aurrera, elizaren administrazioa bere senideen esku gelditu zen. Neurri hau nepotismoaren loratze berria izan zen<ref name="cat"></ref>. Horrezaz gain, bere jaioterrian bizi ziren senideei hobekien ordaindutako postu zibil eta eklesiastikoak eta jauregi eta etxalde bikainak eman zizkien.
 
[[1656]]an [[Cornelius Jansen]]en ''Augustinus'' obrako bost proposamenen kondena berretsi zuen, [[Blaise Pascal]]en ''Les Provinciales'' eskutitzak irakurtzea debekatu zuen, liburu debekatuen indizean sartu ([[1657]]), eta gupidagabe zigortu zituen [[Jansenismo|jansenistak]] ([[1665]]). Bere garaian eraiki zen [[San Petriren plaza]]ko zutabedia{{lur erref}}.
34. lerroa:
{{Aita santu aurkibidea}}
{{bizialdia|1599ko|1667ko|Alexandro 07}}
 
[[Kategoria:Aita santuak]]
[[Kategoria:Toskanarrak]]