«1990eko Alemaniaren bateratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(«Thefalloftheberlinwall1989.JPG» fitxategiaren ordez «West_and_East_Germans_at_the_Brandenburg_Gate_in_1989.jpg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: more descriptive name).)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Urtero [[urriaren 3]]an ospatzen da birbateratzearen festa herrialde osoan.
 
=== Alemania Ekialdea berritzea ===
Ekialdean azken 25 urteetan pilatutako [[inbertsio]] publikoaren guztizkoa 1,3 bilioi eurokoa izan da. [[Hiri]]ak zaharberritu dira, autobideak eraiki, tren sarea zabaldu. Baina 1991tik 1997ra %60 inguru hazi ondoren, ekonomia azkar mantsotu da. Beste eskualdeetan baino [[funtzionario]] gehiago dago; sektore pribatua, berriz, heren bat txikiagoa da. Alemaniako ehun [[lantegi]] handienetako bakar batek ere ez du egoitza ekialdean. Langabeziak tinko jarraitzen du batez besteko nazionala bikoizten: %10,3koa zen [[2013]]an. Errepublika Demokratiko izanikoa ere ez da inola ere homogeneoa. [[Leipzig]], [[Dresden]], [[Jena]] eta [[Erfurt]] hiriak Alemania batu izanaren arrakasta eredutzat erakutsi ohi dira. Beste hainbat eskualdek hamabost urte baino gehiago daramatzate motelduta.
<ref name=aa />.
 
=== Ekonomia ===
Birbateratzea oso zama astuna izan da Alemaniako ekonomiarentzat, eta hurrengo urteetako garapen ekonomikoa bridatu du. Berlingo Unibertsitate Askearen arabera, 1.5 bilioi euro baina handiagoa izan da birbateratzearen kostu ekonomikoa. Izan ere, bi herrialdeetako moneta zio politikoengatik (isla ekonomikorik izan gabe) parekatzean, ekialdeko industrien lehiakortasuna amildu egin da<ref>[http://www.dw-world.de/dw/article/0,2144,2192882,00.html Alemania: de la reunificación a la globalización]</ref>
. Izan ere, Ekialdeko Alemaniako egitura ekonomikoa [[merkatu-ekonomia|merkatu ekonomiaren]] azpian jartzean, Estatuaren 14.000 enpresa eta kooperatiba (antzinako herrialdearen ekonomiaren %80) pribatizatu ziren, mendebaldeko ''Treuhandanstalt'' erakundearen ikuskapenean. Sistema berriaren betekizunak direla eta, enpresa ugari desagertu dira, errentagarri suertatzen ez baitziren. Ekialdeko Alemaniaren zorra [[1994]]an funts berezi batera igaro zen, ekialdeko estatuen eta estatu federalean erdibana ordaintzeko. Pribatizazioak erabili izan dira zorra hau kitatzeko.
[[1990]]ean, oraindik nabarmena zen bi herrialde zirenen buruko barne produktu gordinaren arteko aldea: 9.400 euro, 22.000ren parean. [[2013]]. urteko datu ofizialen arabera, txukuntze aldera egin dute zenbakiek: 24.300 eta 34.100. [[Per capita errenta]]ren zifrak are hobeak dira: 17.700 eurokoa da ekialdean, mendebaldekoaren %84koa. Batez beste eskualde merkeagoa izatearen efektua deskontatuta, Errepublika Demokratiko izanikoan dauden [[alemaniaren banaketa administratiboa|landerretako]] biztanleen erosteko ahalmena Errepublika Federala zeneko landerren %89koa da<ref name=aa />.
 
=== Neonaziak Ekialdeko Alemanian ===
Ekialdeko Alemania azken hamarkadan ezustean hartu duen fenomenoa izan da neonazioena. Neonaziak indar erakustaldiak egiten hasi dira, [[Mecklenburg]], [[Brandenburgon]] eta [[Saxonia]]n batez ere. [[NPD]] ultraeskuineko alderdiak, esaterako, bost eserleku ditu egun Mecklenburgeko parlamentuan (iparraldea). [[2014]]ean, neo[[nazionalsozialismo|naziek]] etengabe eraso diete [[Siria]]tik eta beste herrialde batzuetatik iristen diren [[iheslari|errefuxiatuen]] aterpetxeei. Azken burutazioa Alemania osoan «terrorismo salafistaren» aurkako manifestazioak antolatzea izan da. [[2014]]ko [[urriaren 26]]an, dozenaka zauritu eta atxilotu izan ziren [[Kolonia (argipena)|Koloniako]] martxa batean. [[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] erori zela 25 urte igaro dzrela ospatuko zen egunean ([[2014]]ean), ekialdeko ultraeskuineko taldeek iragarri zuten [[Reichsta]]en pareko zelaigunean bilduko zirela<ref name=aa />.
 
=== Garraioa ===
[[Tren]]ari dagokionez, estatu federalak %100aren jabetza daukan [[Deutsche Bahn]] izeneko enpresa sortu da lehengo mendebaldeko Deutsche Bundesbahn eta ekialdeko Deutsche Reichsbahn enpresak batzeko. [[Hegazkin]] konpainiekin, berriz, mendebaldeko [[Lufthansa]] baino ez dago orain, ekialdeko Interflug enpresa [[1991]]n desagertu baitzen.
 
=== Armada ===
Ekialdeko armadaren zati bat mendebaldekoan sartu da, Errepublikaren konstituzioari zin egin ondoren. Goi mailako ofizialeria kanporatu da, armada "deskomunizatu" den bitartean. Armamentuaren zati bat hainbat herrialderi saldu edo eman zaie.
 
=== Kirola ===
Kirolari dagokionez, ekialdeko federazioak desagertu ziren, eta taldeak mendebaldeko txapelketan sartu ziren. [[Futbol]]ean, adibidez, ekialdeko azken txapelketaren lehenengo biak ([[F.C. Hansa Rostock|Hansa Rostock]] eta [[Dynamo Dresde]]) [[Bundesliga]]ren lehenengo mailan kokatu ziren (1991/1992 denboraldian 20 talde ziren), eta hirugarrenetik zortzigarrenera bigarren mailan (VfB Leipzig, Chemnitzer FC, FC Carl Zeiss Iéna, FC Rot-Weiss Erfurt , Hallescher FC eta BSV Stahl Brandenburg).
 
== Birbateratzeari buruzko iritzia ==
Ekialdeko biztanleen %75ek uste dute prozesua oro har onuragarria izan dela, [[MDR]] telebistak [[2014]]ko [[urri]]an zabaldutako datuen arabera. Teorian askoz zoriontsuago den mendebaldean, ordea, 25 urte hauen balantzea nabarmen ezkorragoa da: %48k ikusi dituzte onurak<ref name=aa />.