Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Alberto Ullastres Calvo''' ([[Madril]], [[Espainia]], [[1914]]ko [[urtarrilaren 15]]a - ''[[ibidem]]'', [[2001]]eko [[azaroaren 15]]a) politikaria, ekonomista eta legelaria izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Zuzenbide eta Ekonomiako ikasketak egin zituen Madrilen. Ikasle garaian, [[Acción Nacional]] erakundeko gazteriaren buruzagietako bat izan zen. [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]], Asturias, Aragoi eta Levanteko fronteetan borrokatu zen, teniente gisa. Gerra bukatu zenean, Ikerkuntza Zientifikoetako Kontseilu Goreneko Ekonomia Institutuko kide izan zen. Gero, [[Madrilgo Unibertsitatea]]n, Espainiako Ekonomiaren eta Ekonomia Unibertsalaren Historiako katedra lortu zuen. Espainiako historiari eta ekonomiari buruzko liburu asko idatzi zituen.
 
1957an, Merkataritzako ministro izendatu zuten, eta berak abiarazi zuen [[Egonkortasun Plana|Espainiako Egonkortze Plangintza]], [[autarkia (argipena)|autarkia]] ekonomikotik [[ekonomia liberalizatze]]ra eta [[nazioartekotze]]ra pasatzeko lehen urratsa izan zena. 1965etik 1976ra, Espainiako lehen enbaxadore izan zen Europar Merkataritzaren, Energia Atomikoaren Europar Batasunaren, eta Ikatz eta Altzairuaren Europar Batasunaren aurrean. 1986tik 1995era, [[Banco de Bilbao|Banco Bilbao]] (Banco Bilbao Vizcaya, 1988az gero) banketxeko bezeroaren defendatzaile gisa lan egin zuen.
 
{{bizialdia|1914ko|2001eko|Ullastres, Alberto}}
 
[[Kategoria:Espainiako ekonomialariak]]
[[Kategoria:Madrilgo politikariak]]