«Al-Azhar meskita»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{eraikin infotaula automatikoa}}
'''Al-Azhar meskita''' ({{lang-ar|جامع الأزهر}}, {{transl|ar|''Gām3` el-Azhar''}}) [[Kairo]]ko [[meskita]] da, ikuspegi historiko, erlijioso eta arkitektonikotik ikusita, hiriko garrantzitsuenetariko bat da.
 
[[UNESCO]]k [[Gizateriaren ondare]] izendatu zuen [[Islamiar Kairo]]ren parte da. Meskita [[Fatimitar Kalifa-herria]]ren erdigunean dago kokatuta eta [[Egipto]]ko meskita nazionala da.
 
== Historia ==
[[Meskita]] hau [[Fatimitar Kalifa-herria]]ren garaiari dagokio eta, mendeak aurrera joan ahala aldaketa ugari izan bazituen ere, [[970]]-[[972]] artean sortu zuten. Hasiera-hasieratik izan zen irakasleku, eta horrela darrai, mundu osoko ikasleak erakartzen dituelarik. Hala ere, irakaslekua inguruko eraikuntzetara aldatu da, moskita erlijioaren esparrurako geratu den bitartean.
 
[[973]]an sartu zen [[Al-Muizz li-Din Allah|Al-Muizz]] kalifa Kairon, [[Ramadan]] hilabetean, eta Jawharrekin batera zihoan, baina, Al-Azhar sortu zutenean ez zioten Al Muizz ([[952]]-[[975]]) sortzailearen izena jarri ezta hiria hartu zuen Jàwhar as-Siqil·lí militarrarena ere.
 
== Unibertsitatea ==
[[988]]an, eskola sortu zuten meskitan eta, orduz gero, erlijio-gunez gain, irakasgune garrantzitsu bilakatu zen. [[Xiismo]]an kokatu behar dugu eta ez zituen garai onak pasa [[Aiubtar leinua]]ren eraginpean, [[Sunismo|suniak]] baitziren hauek. [[Mameluko]]ak itzuli zioten distira eta ez du gaur arte galdu. Aipatzeko bitxikeria bat da garaiko irakasleek ez zutela ezer kobratzen; asko ziren behartsuak edo beste iturri batzuetatik jaso behar zuten ogia.
 
[[1774]]an, Muhammad Bey Abu Dhahab [[emir]]rak bultzatu zuen [[XIV. mende]]az geroztik zeukaten liburutegia
[[Mameluko]]en garaian berrikuntza garrantzitsuak egin zituzten. [[1266]]an, [[Baibars I.a]] sultanak ([[1260]]-[[1277]]) ostiraleko otoitz-leku izaera itzuli zion berriro. Sarrerako minaretea ere berreraiki zuen eta, [[1303]]an, hiria eraso zuen lurrikarak eragindako kalteak konpondu zituzten.
 
Garai horretan 3 [[madrasa]] ere erantsi zizkioten: [[Baibars II.a]]k [[1309]] aldera, Aqbugha emirrak [[1339]] aldera, minarete propioa eraiki ziolarik, eta, hirugarrena, [[1440]]an, Jawhar al-Qanqabairen garaian, ehorzketarako.
 
[[1397]]an, [[Barquq]] sultanak minarete berria altxatu zuen, bi aldiz berreraiki behar izan zutena, [[1424]]an bata eta geroago, berriz. [[Qaitbay]] sultanak ere ([[1468]]-[[1496|96]]) minarete berria altxatu zuen eta, [[Al-Ashraf Qansuh Al-Ghuri|Qansuh Al-Ghuri]] sultanak ([[1501]]-[[1516]]) oraindik zutik dirauen [[minarete]] bikoitza eraiki zuen.
 
Otomandarren garaian, [[meskita]]ri beste aldaketa batzuk ere egin zitzaizkion, Abd-ar-Rahman Katkhudaren eskutik gehien bat. [[1753]]an, otoitz-tokiaren zabalkuntza garrantzitsua egin zion, [[mihrab]] zaharraren atzean luzatuz eta [[mihrab]]a erdian kokatuz.
 
Ondo dekoratutako ate bikoitzaz irekitzen zen fatxada berria ere erantsi zion eta aldaketak egin zizkien beste fatxadei, aldi berean, bere [[mausoleo]] propioa ere altxatuz.
 
<gallery>