Akustika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rfel vsesmer front.png|thumb|Norabide orotako iturria kamara anekoiko batean.]]
 
'''Akustika''' [[soinua]], [[infrasoinu]]a eta [[ultrasoinu]]ak aztertzen dituen fisikaren adarra da, hau da, materian zehar ([[solido]] zein [[likido]] edo [[gas]]; ezin dira [[huts]]ean hedatu) hedatzen diren [[uhin mekaniko|uhin mekanikoak]]ak, [[eredu (zientzia)|eredu]] matematiko eta fisikoez baliatuta. Akustikak, praktikan, soinuaren produkzio, transmisio, biltegiratze, hautemate eta erreprodukzioak ikasten ditu. [[Ingeniaritza akustiko]]a, akustikako aplikazio teknologikoak lantzen dituen ingeniaritzaren adarra da.
 
Akustikak, orokorrean, [[aire]]an zehar 343 m/s-ko [[abiadura]]n (gutxi gorabehera 1 km 3 segundoro) hedatzen den [[bibrazio]]tzat hartzen du [[soinua]], edo 1235 km/h, [[presio]]- eta [[tenperatura]]-baldintza normaletan (1 atm y 20  °C).
 
== Historia ==
9. lerroa:
=== Lehenbiziko lanak ===
 
Akustikak [[Antzinako Grezia]]n eta [[Erroma]]n du jatorria, K.a VI. mende eta K.o I. mendeen bitartean. Musikarekin hasi zen, dagoeneko milaka urtez arte moduan praktikatzen zena, baina oraindik zientifikoki aztertu gabe zegoena, [[Pitagoras]] [[bitarte musikal]]en naturaz interesatu zen arte. Bitarte batzuk beste batzuk baino ederragoak izatearen zergatia jakin nahi zuen, eta zenbakizko proportziozko erantzunak lortu zituen. [[Aristoteles]]ek (384-322 K.a), soinua airearen kontrakzio eta espantsioetan oinarritzen zela konprobatu zuen “aire hurbilean erortzen eta kolpatzen”, [[uhin]]en mugimenduaren natura adierazteko modu egoki bat dena. K.a 20. urte inguruan, [[Vitruvio]] ingeniari eta arkitekto erromatarrak antzokien propietate akustikoei buruzko itun bat idatzi zuen, [[oihartzun]]-, [[interferentzia]]- eta [[erreberberazio]]-gaiak jorratuz; hau, akustika arkitektonikoaren hasiera izan zen.
 
[[Fitxategi:Harmonic partials on strings.svg|thumb|leftezkerrera| Hari bibrakor baten gaintonuak. [[Pitagoras]] fenomeno honen ikasketa dokumentatu zuen lehenengoa izan zen.]]
 
Prozesu akustikoen fisikaren ulermenak [[Iraultza Zientifikoa]]n zehar eta ondoren azkar egin zuen aurrera. [[Galileo]]k (1564-1642) eta Mersennek (1588-1648) hari bibrakorren lege guztiak aurkitu zituzten modu independentean, duela 2000 urte Pitagorasek hasitako lana amaituz. Galileok idatzi zuen «Uhinak, airean zehar hedatzen direnak, soinudun gorputz baten [[bibrazio]]en ondorioz sortzen dira, [[belarri]]an dugun [[tinpano]]a estimulatuz, buruak soinu gisa interpretatzen duena», horrela, akustika fisiologiko eta psikologikoaren hasiera finkatuz.
 
1630-1680 bitartean, soinuak airean zuen abiaduraren ([[soinuaren abiadura]]) neurketa esperimentalak egin ziren, ikertzaile multzo baten bitartez, horien artean Mersenne nabarmenduz. Bitartean [[Newton]]ek (1642-1727) solidoentzako uhin-abiaduraren formula lortu zuen, akustika fisikoaren oinarrietako bat dena (''[[Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica|Principia]]'', 1687).