«Akritarko»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Akritarkoak''' [[fosil]] bezala aurkitutako egitura organiko txiki batzuk dira. Orohar, [[azido]]tan disolba ezin daitekeen eta beste modu baten sailka ezin daitekeen edozein egitura organiko txiki (ez [[karbonato|karbonatatukarbonatatua]]a ezta [[silizio|silizeosilizeoa]]a ere) akritarko bat da. Akritarko gehienak, ziur asko, organismo [[zelulabakar]]ren hondarrak dira, batez ere [[alga]] [[plankton]]ikoenak. Arroka [[sedimentario]]etan topa daitezke [[Aurrekanbriar]]retik egundaino.
 
Ohi arroka sedimentario siliziklastikoetatik [[azido fluorhidriko]]a erabiliz isolatzen dira, baina, noiz behinka, karbonatuetan aberatsak diren arroketatik ateratzen dira. [[Paleozoiko]]ko arroka eraketak datatzeko erabiltzen dira. Ustez, akritarko guztiak itsasokoak direnez, paleoingurugiroa interpretatzeko ere baliagarriak dira.
 
Akritarkoek organismo mota aldaera handi baten hondarrak hartzen dituzte. Euren artean [[metazoo]] txikien [[arrautza]] [[oskol]]etatik hasi eta zenbait [[chlorophyta]] ([[alga berde]]ak) motaren [[kiste (biologia)|kisteetaraino]] daude. Litekeena da akritarko mota batzuk [[dinoflagellata]] taldeko antzinako algen kisteak izatea. Akritarko batzuen izaera euren egituragatik identifika daiteke. Batzuk fosilekin lotutako produktu kimiko zehatzen presentziagatik tentatiboki identifika daitezke. Akritarkorik zaharrenekin lotutako organismoen izaera zalantzazkoa da, asko, ziur asko, [[itsaso]]ko alga zelulabakarrekin lotuta egon daitezkeen arren. Teorian, akritarko baten [[taxoi]] biologikoa ezagutzen denean, mikrofosil zehatzak akritarko izaera galtzen du eta dagokion taldean sailkatua da.
 
Duela 1400 milioi arteko adina duten akritarkoak ezagutzen dira, eta dibertsitate handia erakusten dute 100 milioi urte beranduago. Dibertsitatea gainbehera joan zen [[Sturtian-Varanger glaziazioa]]n zehar duela 800 milioi urte. Dibertsitateak berriz gora egin zuen [[Garai Ediakariko]]an. Dibertsitatea bat-batean erori zen [[Aurrekanbriar]]raren amaieran. Akritarkoek euren dibertsitaterik handiena [[kanbriar]], [[ordobiziar]], [[siluriar]] eta [[devoniar]] garaietan erakusten dute.