Lankide:EnaraMarkaide/Proba orria 2: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Himenoforoa»

No edit summary

1. lerroa:
= Himenoforoa =

Himenoforoa, adiera zabalean, [[Basidiomizeto|basidiomikoto]] eta [[Askomizete|askomikoto]] onddoen fruitu gorputzaren parte den eta [[himenio]] deituriko ehun-geruza eusten duen egitura mamitsuari deritzo<ref>{{Erreferentzia|izenburua=hymenophore|url=http://www.mushroomthejournal.com/greatlakesdata/Terms/hymen291.html#hymen291|aldizkaria=www.mushroomthejournal.com|sartze-data=2019-01-27}}</ref>. Himenioa eratzen duten zelulak [[basidio]] edo [[asko]] bilakatzen dira, eta hauek meisporak garatuko dituzte [[meiosi]] deituriko prozesuaren bidez. Meiospora hauei [[basidiospora]] edo [[askospora]] deritze. Espeziearen arabera, himenioa osatzen duten zelula guztiak basidio edo askoetan bilakatu daitezke. Bestalde, beste espezie batzuetan, zelula batzuk egitura antzuak garatu ditzakete, eta egitura hauei [[zistidio]] (basidiomikotoetan) edo [[parafisi]] (askomikotoetan) deritze.

Formaren arabera, orriduna, poroidea edo tubularra, hidnoidea, leuna edota dedaliformea izan daiteke. Ezaugarri hau taxonomia sailkapenerako erabilia izan da XX.mendera arte<ref>{{Erreferentzia|izena=Giuseppe|abizena=Mazza|izenburua=Fungi|hizkuntza=en-US|data=2004-07-03|url=https://www.monaconatureencyclopedia.com/fungi/?lang=en|aldizkaria=Monaco Nature Encyclopedia|sartze-data=2019-01-27}}</ref>, baina forma garapenaren eboluzioarekin bat ez datorrenez, ezin dugu ahaidetasun erlazioak ezartzeko erabili.

Himenoforoaren kolorearen arabera, onddoak bi talde handitan sailkatu ohi dira ; alde batetik, kolore argia, eta bestetik, iluna dutenak. Himenoforoaren kolorea asko aldatzen da onddoaren adinaren arabera. Hori dela eta, erreferentziazko liburuetan beti agertzen da aldaketa honen deskripzioa. Identifikazio garaian zehaztasun handiagoz ibiltzearren, espora-hautsaren kolorea erabiltzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=Ndong, Hugues Eyi, 1973-|abizena=Verfasser.|izenburua=Champignons comestibles des forêts denses d'Afrique centrale : taxonomie et identification|url=http://worldcat.org/oclc/952771716|pmc=952771716|sartze-data=2019-01-27}}</ref>, eta hau beti ez dator bat himenoforoaren kolorearekin.

== Himenoforo motak ==

==== Leuna ====
Himenoforo leunak ez du azalera garaturik, eta beraz, eredurik sinpleena da. Himenoforo mota hau gehienbat askomikotoetan ikus daiteke, [[apotezio]]<nowiki/>en gaineko aldean, zehazki. Basidiomikotoei dagokienez, [[Cantharellaceae]] [[Familia (biologia)|familiako]] espezie batzuek aurkezten dute, ''Craterellus cornucopioides'' espezieak esaterako.

==== Orriduna ====
Onddo agarikoideetan, pileaoren azpikaldean, aurkitzen den himenoforoaren oinarrizko forma da. Kasu honetan, orriak estiperaino edo labur geratu daitezke. Azkenengo kasuan, orriak askeak direla esaten da. Bestalde, orriak estiperaino heldu eta estipetik jaitsi daitezke. Ezaugarri honek basidiomaren konsistentziarekin erlazioa du. ''Amanita'' generoan, adibidez, laminak ez dira estipera heltzen, hau da, askeak dira eta ondorioz estipea eta pileoa errazki banatu daitezke. ''[[Marasmius oreades|Marasmius]]'' generoan aldiz, tarteko gauza bat gertatzen da, non, lamina guztiak erdiko puntu batera heltzen diren, estiparen goiko aldean eraztun bat sortuz. Beste batzuetan, jangarriak eta toxikoak diren espezieak bereizteko balio dute. ''[[Entoloma lividum]]'' espeziea, esate baterako, perretxiko mortala da, bere laminak larrosak dira eta ez dira estipera heltzen. ''[[Clitocybe nebularis]]'' itxura eta usain aldetik antzekoa da, baina honek laminak dekurrenteak ditu, hau da, laminek estiperantz jotzen dute.

==== Hidnoidea ====
Orratzak dituen himenoforoa da, eta normalean pileoaren azpian kokatzen da. [[Hydnaceae]] eta [[Bankeraceae]] familiaetan agertzen den himenoforoa da.

== Erreferentziak ==
<references />