Airbus A350 XWB: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
'''Airbus A350 XWB''' [[Airbus]] hegazkin konpainiak eraikitako [[hegazkin]]a da.
 
== Ezaugarriak ==
[[Boeing 787 Dreamliner]] modelo estatubatuarrari aurre egiteko [[fuselaje]] zabalekoa da Airbus A350 XWB erreaktore bikoitza. 350 bidaiari 15.000 kilometroko hegaldietan eramateko gai da modeloa. Airbusen arabera, [[Boeing]]en azken modeloa baino %9 eraginkorragoa da kontsumoan<ref name=aa>Xabier Martin, [http://www.berria.eus/paperekoa/1787/013/001/2014-12-23/heganen_sari_nagusia.htm «Heganen sari nagusia»], ''Berria'', 2014-12-23</ref>.
 
Trent XWB motorrak kontsumoa %25 gutxitu du, eta mantentze lana merkeagoa da<ref name=aa></ref>.
 
== Eskaerak ==
[[Qatar Airways]]ek 80 [[hegazkin]] eskatu dizkio [[Airbus]]i. Hala ere, tira-birak izan zituzten hegazkin berriaren eraginkortasunaren inguruan kontsumoari zegokionez<ref name=aa></ref>.
 
[[2014]]ko [[abenduaren 22]]an, lehen alea emateko ekitaldia egin zen [[Colomiers]]eko aireportuan ([[Frantzia]])n. Bestalde, 778 hegazkin egiteko eskaerak dauzka Airbusek<ref name=aa></ref>.
 
== Euskal enpresak ==
Euskal enpresek instalazioetan eta garapen ingeniaritzan 700 milioi euro inbertitu dituzte. Heganeko kideen %75 ari dira lanean. Parte hartu duten euskal enpresak hauek dira: Aciturri, Aernnova, Alestis, ITP, Burdinberri, Aratz, Danobat Group, Novalti, Nuter, Siegel, Industrias Galindo, Metrologia Sariki, Aibe, Altran besteak beste<ref name=aa></ref>.
 
Aciturri, Aernnova, Alestis eta ITP enpresek 8.158 milioi euroko fakturazioa izan dute eta beste 28ri Airbusen azken modeloaren salmentek 4.000 enplegu sortu dizkie<ref name=aa></ref>.
 
=== Euskal enpresen zeregina ===
Euskal enpresek zeregin hauek izan dituzte<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1887/013/441510/2014-12-23/euskal_enpresak.htm «EUSKAL ENPRESAK»], ''Berria'', 2014-12-23</ref>:
 
* '''PT taldea'''. Presio baxuko turbinaren (LPT) diseinuan, ekoizpenean eta muntatzea. 4.900 milioi euroko fakturazioa espero du.
* '''Aernnova'''. Egonkortze horizontalaren diseinu eta fabrikazioa, lema eta lur hartzeko sekzioa.
* '''Alestis'''. Hegazkinaren erdialdeko sekzioan eta isatsean. Aernnovak eta Alestisek 3.266 milioi euro fakturazioa espero dute.
* '''Aciturri'''. Egonkortze bertikala eta 19. sekzioa. 1.300 milioi euroko fakturazioa.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}