Aiete: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
'''Aiete''' [[Donostia]]ko ([[Gipuzkoa]]) auzoa da.
 
[[Hernani]]runtz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua dago. Errepide hori oso garrantzitsua zen, XIX. mende erdialderarte Frantzia eta Madril elkartzen zituen Errege-Bidea ez baitzen Donostiatik pasatzen, Astigarraga eta Hernanitik baizik eta horren ondorioz nolabait hiri hau isolaturik geratzen zen, errepide hau funtsezkoa zelarik Donostia isolamendu horretatik ateratzeko.
 
[[Mirakontxa]]rekin iparraldean, [[Amara (Donostia)|Amara Zaharra]] eta [[Amara Berri]]rekin ekialdean eta [[Antigua (Donostia)|Antigua]], [[Ibaeta]] eta [[Añorga]]rekin mendebaldean muga egiten du.
 
Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Bera Bera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.
 
Auzo honi bertako euskaran ''Goiko Galtzara'' deitu izan zaio, handik pasatzen zelako aipatu den izen bereko Donostia eta Hernani elkartzen zituen errepidea, baina [[Aiete jauregia]] eraiki zenetik auzo guztiak izen hori hartu du.
 
Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.