Agnez Mo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Agnes Monica Muljoto''', ezagunagoa '''Agnez Mo''' ezizenarekin ([[Jakarta]], [[Indonesia]], [[1986]]ko [[uztailaren 1]]a - ) [[Indonesia]]ko abeslari, kantagile eta aktorea da. Gaur egun Indonesiako famaturik aberatsena da, 16 milioi dolarreko fortunarekin. Jakartan jaioa, sei urterekin hasi zen entretenimenduaren industrian lanean, ume-abeslari gisa. Hiru album grabatu zituen eta umeen telebista programa ezberdinetako aurkezle izan zen. 2003an bere lehen albuma egin zuen heldu gisa, ''[[And the Story Goes]]'' izenburuarekin, Indonesiako musika industrian aurrerapauso handia eginez. Bere arrakasta zela eta, nazioartean lanean hasteko helburua jarri zuen. 2005ean ''[[Whaddup A.. '?!]]'' diska egin zuen, [[Keith Martin]] estatubatuarraren laguntzarekin. [[Taiwan]]eko ''The Hospital'' eta ''Romance In The White House'' serie dramatikoetan ere agertu zen.
 
2008an eta 2009an [[Seul]]en spatu zen [[Asiako Abesti Festibal]]ean saritua izan zen. Bere hirugarren albuman, ''[[Sacredly Agnezious]]'' (2009), produktore eta idazle lana ere egin zituen, 2010ean ''Indonesian Idol'' saioko epaile izendatu zuten eta [[Sony Music Entertainment]]en bazkidea den [[The Cherry Party]] diskoetxearekin akordioa sinatu zuen.
 
Indonesian sari gehien izan dituen abeslaria da. 17 [[Anugerah Musik Indonesia]] sari ditu, 8 [[Panasonic Sariak|Panasonic Sari]], 5 [[Nickelodeon Indonesia Kids' Choice Awards]], eta 4 [[MTV Indonesia Awards]]. [[Mnet Asian Music Awards]]etan Asiako artistarik onenaren saria eskuratu zuen. Asiako drogaren aurkako enbaxadorea da, eta giza trafikoaren aurkako MTV EXITen enbaxadorea ere bada.
 
{{bizialdia|1986ko||Agnez Mo}}
 
[[Kategoria:Jakartarrak]]
[[Kategoria:Indonesiako abeslariak]]