«Adolphe Thiers»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Bizitza ==
[[Aix-en-Provence]]n zuzenbideko ikasketak egin ondoren, [[Paris]]en bizileku hartu eta berehala egin zen ezagun, ''Le Constitutionnel'' eta ''Le National'' egunkarietan [[Karlos X.a Frantziakoa]] aginpidetik baztertzearen eta askatasun publikoaren alde idatzi zituen artikuluengatik. [[1830eko iraultzak|1830eko Iraultzaren]] ondoren, kargu garrantzitsuak izan zituen [[Luis Filipe Frantziakoa]]ren agintaldian (gobernuburu ere izan zen), baina [[1840]]an dimisioa eman behar izan zuen, erregea ez zetorrelako bat haren kanpo arazoetarako politika zorrotzarekin.
 
[[Frantziako Bigarren Inperioa]]n diputatua izan zen, eta legebiltzarreko erakundeen alde agertu zen, [[Napoleon III.a]]ren autoritarismoaren aurrean. Urte horietan ''Histoire du consulat et de l´empire'' ([[1845]]-[[1862]], «Kontsulatuaren eta inperioaren historia») obra handia idatzi zuen, frantses nazionalismoaren berpizkundean eragin handia izan zuena. [[1870]]ean [[Frantzia-Prusia Gerra]]ren aurka agertu zen, ez baitzuen gerra irabazteko inolako aukerarik ikusten. Gerra galdu ondoren, [[1871]]ean [[Frantziako Hirugarren Errepublika]]ko presidente hautatu zuten, eta, Frantziarentzako politika-sistemarik egokiena errepublika kontserbadorea zelakoan, gogor zapaldu zuen urte bereko [[Parisko Komuna]]ko matxinada. [[1873]]. urtean dimisioa aurkeztu zuen.
 
{{bizialdia|1797ko|1877ko|Thiers, Louis Adolphe}}
 
[[Kategoria:Marseillarrak]]
[[Kategoria:Frantziako presidenteak]]