Adolf Hitler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
== Bizitza ==
=== Lehen urteak ===
Nekazari eta funtzionario apalez osaturiko familia katoliko batean sortu zen. [[1905]]ean [[Viena]]ra joan zen artea ikasteko asmotan. Vienako Arte Ederretako Akademian bi aldiz porrot egin ([[1907]]-[[1908]]) eta ama hil ondoren (1908ko abendua), bost urte eman zituen bizimodua ateratzeko lan xumeak eginez. Vienako giro antisemitaz kutsaturik, [[judu]]enganako gorrotoa piztu zitzaion. Sozialdemokraten aldera ere ez zuen sentimendu hoberik agertzen. [[1912]]an [[Munich]]en hartu zuen bizilekua.
 
[[1914]]ko gerra-aldarrikapena bozkarioz harturik, Bavariako armadan sartu zen. Bi aldiz larriki zauritua izan zen eta kaporal gradua eman zioten. [[Lehen Mundu Gerra|Gerran]] izandako jokabide adoretsuagatik burdinazko gurutzea irabazi zuen, ofizialak ez zirenei bakan baizik ematen ez zitzaien saria. Gerra amaiturik, armadaren politika hezitzaile gisa jardun zuen.
12. lerroa:
=== Nazismoaren hasiera ===
{{sakontzeko|Adolf Hitlerren gailentzea}}
[[1919]]an Langileen Alderdi Alemana izeneko eskuin muturreko taldearekin harremanetan jarri zen. [[1921]]ean Röhm kapitainaren laguntzarekin alderdiko lehendakari bihurtu zen, eta izena aldatu: [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista]] sortua zen. [[Bavaria]]n abertzalekeriazko demagogia erabiliz nahikoa entzutea lortu zuen. Aldi berean, alderdiko erakunde paramilitarrak, SA (''Sturm Abteilung'' edo Eraso Saila) deiturikoak izua hedatzen zuen aurkari politikoen artean.
 
[[Benito Mussolini|Mussoliniren]] ereduari jarraituz eta Ludendorff jeneralaren laguntzaz, Munich-eko aginte-kolpea antolatu zuen ([[1923]]ko azaroaren 8 eta 9rako). Bavariako gobernuaz jabetzeko saio horrek huts eginik, 5 urteko kondena jaso zuen Hitlerrek. Kartzelan emandako urtebetean, gerora nazionalsozialismoaren ideologiaren adierazle nagusia izango zen ''[[Mein Kampf]]'' (''Nire borroka'') obra idatzi zuen. Kartzelatik irten ondoren, alderdia antolatzeari ekin zion eta itxuraz politika moderatuagoa egin zuen. Aldi berean, zenbait industria gizonekin harremanetan hasi zen. Izan ere, [[1924]]-[[1929]] bitarteko urte oparoetan Alemanian ez zen Hitlerrenak ziren bezalako muturreko ideietarako leku handirik izan. [[1929ko kraxa|1929ko krisi ekonomikoak]] eragindako milioika langabetu etsiek, ordea, indar berria eman zioten alderdiari: [[1928]]an 12 diputatu izatetik 107 izatera pasa zen [[1930]]ean.
18. lerroa:
=== Hirugarren Reich-a ===
{{sakontzeko|Hirugarren Reich}}
[[1932]]ko urtarrilean Hitler lehendakaritzarako hautagai izan zen, [[Paul von Hindenburg]] berriro garaile irten zen hauteskundeetan. 1932ko martxoan [[Franz von Papen]]ek eskuratu zuen kantzelergoa, eta SA eta SS (''Schutz und Staffel'', Hitlerren zaintza) legeztatu zituen, naziak beren probetxurako erabili ahal izango zituela uste baitzuen. Abenduan Hitlerren etsai politikoa zen [[Kurt von Schleicher]] jenerala kantziler izendatu zuten, baina, alderdien arteko azpilan eta negoziazioen ondoren, [[1933]]ko urtarrilaren 30ean Hitlerri eman zitzaion kantzelergoa.
 
Harrezkero diktadura aldia abiatu zen: alderdi komunista legez kanpo utzi zuen; 1933ko martxoan, muga gabeko aginpidea jaso zuen diputatuengandik; apirilean, [[Gestapo]] izeneko polizia politikoa sortu zuen; arraza-garbiketa programari ekin zion, [[judu]]ak [[kontzentrazio-esparru]]etan sartu zituen; ekainean, alderdi nazionalsozialista alderdi bakartzat aldarrikatua izan zen. [[1934]]ko ekainaren 30an, [[Labana Luzeen Gaua|Labana luzeen gaua]] deiturikoan, eskuineko aurkariak hilarazi zituen: alderdikoak ([[Ernst Röhm]] eta gainerako SAko buruzagiak, [[Gregor Strasser]]) eta alderdikoak ez zirenak (Kurt von Schleicher, [[Gustav von Kahr]], etab.). 1934ko abuztuan, Hindenburgen heriotzaren ondorengo hauteskundeetan, alemaniarren % 90ek baietza eman zioten Hitler lehendakari eta kantzeler izendatzeari. Harrezkero [[Führer]] (buruzagi, aitzindari) deitura harturik, bere ''Ordena Berria'' ezartzeari ekin zion, gazteria, irakaskuntza, kultura eta langileria, guztiak bere mende zeuden erakundeetan antolaturik. Langabeziaren auzia armagintza eta lan publikoen bidez konpondurik, alemaniar herria bere alde jarri zuen.
 
[[1936]]ko martxoan [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]] erabakitakoaren aurka, [[Renania]]n armada sartu zuen. Handik gutxira, [[Francisco Franco|Franco]] diktadoreari lagundu zion [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerran]] eta bere agindupeko hegazkinek [[Gernikako bonbardaketa]] burutu zuten. Ekintza hura probalekua izan zen [[Bigarren Mundu Gerra|Mundu Gerrarako]]. Ondoren, Versaillesko Itunari muzin eginez, arma ekoizpenari ekin zion.
 
''[[Lebensraum|Bizi-eremuaren]]'' dotrinari jarraiki, Hitlerrek alemanez mintzo ziren herrialde guztiak batu nahi izan zituen. Horretarako, bai gobernuan eta bai armadan ideia horren aldeko ez zirenak kanpora bota zituen, eta armadaren aginte gorena ere bere gain hartu zuen. [[1938]]ko martxoaren 15ean, Alemaniako tropak [[Austria]]n sartu ziren, eta [[Anschluss]] delakoa (''atxikitzea'', Alemaniarekin bat egitea, alegia) aldarrikatu zuten. 1938ko irailaren 30ean, [[Txekoslovakia]]ko alemaniar minoria aitzakiatzat harturik, herrialde haren laurdena eman zitzaion [[Municheko Konferentzia]]ren arabera. Gero, [[1939]]ko martxoaren 15ean, [[Bohemia]] eta [[Moravia]] inbaditu zituen.
 
=== Bigarren Mundu Gerra ===
{{sakontzeko|Bigarren Mundu Gerra}}
[[1939]]ko irailaren 1ean [[Polonia]] inbaditu zuenean, [[Frantzia]]k eta [[Erresuma Batua]]k gerra deklaratu zioten Alemaniari. Bost astean Frantzia menderatu zuen Alemaniak, ''tximista-gerra'' izenez ezagutu zen taktika militarraz baliatuz. Estrategia hartan, [[tanke]]en eta [[hegazkin]]en egitekoa giltzarri gertatu zen. Hitlerrek [[Lehen Mundu Gerra]]ko errendizio ituna izenpetu zeneko tren bagoi berberean izenpearazi zien kapitulazioa frantesei eta, jarraian, bagoia lehertzeko agindu zuen. Okupazioak iraun zuen bitartean, besteak beste, [[Lapurdi]]ko kostalde guztian [[bunker]] ugari altxarazi zituen, aliatuak hortik lehorreratuko zirelakoan.
 
Franco espainiar agintari [[faxismo|faxistarekin]] elkarrizketa bat izan zuen [[Hendaia]]ko tren geltokian. Inoiz ez zen ondo argitu bilera hartan zer eztabaidatu zuten eta, gerra amaitutakoan, erregimen [[frankismo|frankistak]] beti esan izan zuen Francok ezezko biribila eman ziola Hitlerren gerran sartzeko gonbitari. Aurrerago jakin da, Espainiako [[Ramón Serrano Súñer]] (batzarrean bertan izan zen) politikari [[Frankismo|frankistak]] berriki argitua, Francoren eskakizunak gehiegizkoak izan zirela (batez ere, [[Afrika]]ko iparraldeko zenbait lurralde eskatu baitzituen laguntzaren ordainetan) eta, gainera, ordu erdiz itxaronarazi ziotela Alemaniako buruzagiari. Hura guztia, antza, gehiegi izan zen Hitlerrentzat, eta oihuka hasi omen zitzaion Espainiako diktadore berriari. Francok gutxieneko kolaborazioa agindu zion; eta esku hutsik irten batzarretik<ref>[http://www.forofundacionserranosuñer.es/documentos/libros_sobre/RSSdocumentohistoria/RSSparalahistoria_II_08.pdf Hendaya: Entrevista Franco-Hitler] Forofundacionserranosuñer.es</ref>.
 
[[1940]]ean, bere aspaldiko iragarpena betez (ekialdea da alemaniarrek hedatzeko duten ''[[Lebensraum]]'' edo espazio naturala), Hitlerrek [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunari]] eraso egitea erabaki zuen. Beraz, 1941ko ekainaren 22an Alemaniako armadak Sobietar Batasunaren inbasioa ([[Bizargorri Operazioa]]) hasi zuen<ref name=ushmm>[http://www.ushmm.org/wlc/en/article.php?ModuleId=10005164 Invasion of the Soviet Union, June 1941] United States Holocaust Memorial Museum. Ushmm.org</ref>. Dena dela, historialari askoren aburuz, hura izan zen haren hondamendi eta gainbeheraren hasiera.
 
Hitlerrek Sobietar Batasuna denbora gutxian mendean hartzea espero zuen, eta lehenbiziko asteetan oso eremu zabalaz jabetu ziren: 1941eko iraila amaieran [[San Petersburgo|Leningradoren]] atarian zeuden. [[Smolensk]] eta [[Dnipropetrovsk]] hartu zituzten, eta abenduan Mosku ingurura iritsi ziren<ref name=ushmm/>. Baina ondoko negua [[XX. mendea|XX. mendeko]] gorriena izan zen Errusian, eta alemaniarren armak eta uniformeak ezegokiak ziren hotzari aurre egiteko. Bitartean, [[Iosif Stalin|Stalinek]] sobietar gudarosteak armaz berriz hornitu zituen. 1942ko uztailetik 1943ko otsailera iraun zuen [[Stalingradeko gudua]] erabakigarria izan zen: [[Armada Gorria]]k alemaniarrak inguratu eta hesian hartu zituen; milioi laurdenetik gora soldadu irten ezinik geratu ziren<ref>[http://www.history.com/topics/battle-of-stalingrad Battle of Stalingrad] History.com</ref>. Handik aurrera, Hitlerren gudarosteek atzeraka egin zuten etengabe eta urtebete geroago, [[1944]]ko ekainaren 6an, britainiar, kanadar eta estatubatuarrek [[Normandia]]n lehorreratzea lortu zuten.
 
Ordurako, Alemaniako armadako ofizialik errealistenek garbi zuten hondemendia ezin saihestuzkoa zela, eta batzuk Hitler agintetik kentzeko plana prestatzen hasi ziren. 1944ko uztailaren 20an [[Claus von Stauffenberg]] koronelak bonba bat jarri zion Hitlerri, hau [[Ekialdeko Prusia]]ko kuartier nagusian batzarturik zegoela. Baina Führerra onik atera zen eta, gau hartan bertan, von Stauffenberg eta honen hiru laguntzaile hilarazi zituen. Ondoko egunetan, konplotean nahasirik zeuden beste 200 lagun hil zituzten<ref>[http://www.lavanguardia.com/internacional/20130720/54377708875/alemania-homenaje-organizadores-valkiria.html Alemania rinde homenaje a los organizadores de la "Operación Valkiria"] Lavanguardia.com</ref>.
 
[[Fitxategi:Stars_%26_Stripes_%26_Hitler_Dead2.jpg|thumb|200px|righteskuinera|AEBetako egunkari bat, Hitlerren heriotzaren berri ematen.]]
Hitlerrek azken egunak bere jauregiaren azpian berariaz eraiki zioten bunker erraldoian eman zituen, alemaniarrek bonbardaketa amaigabeak pairatu behar zituzten bitartean ([[Dresden]] egin zuten odoltsuena). Hitlerrek ez zuen inolako kapitulaziorik onartu. Horren ordez ''lur errearen'' estrategia agindu zuen (esana zuen "hondora gaitezke, baina mundu osoa eramango dugu gurekin"). Sobietarrak ingururatzen ari zitzaizkiola, bere buruaz beste egin zuen, [[Eva Braun]] emaztearekin batera. Hil aurretik, agindu zorrotzak eman zizkien hurbileko menpekoei hilotza erabat errauts zezaten.