Aconcagua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
 
== Igoerak ==
Matthias Zurbriggen mendi-gidari suitzarra izan zen gailurrera iristen lehenbizikoa, [[1897]]ko [[urtarrilaren 14]]an, espedizio-burua Edward FitzGerald britainiarra zelarik. 14 urte lehenago, 1883an, beste europar bat saiatu zen gauza bera lortzen, arrakasta gabe, Paul Güssfeldt geologo eta esploratzaile alemaniarra buru.
Mendiaren ekialdea eskalatu zuen lehenenego aldiz espedizio poloniar batek, Konstanty Narkiewicz-Jodko, Stefan Daszyński, Wiktor Ostrowski eta Stefan Osiecki-rekin, [[1934]]ko martxoaren 9an, bidean "Poloniar Glaziarretik" igaroz. Hego-mendebaldeko bidea, bestela, ireki zuen aitzindari moduan [[1953]]an talde suitzar-argentinar batek, Frederico eta Dorly Marmillod, Francisco Ibañez eta Fernando Grajales-ekin. Hegoaldeko aurpegi famatua konkistatu zuen frantziar talde batek, René Ferlet, Pierre Lesueur, Adrien Dagory, Robert Paragot, Edmond Denis, Lucien Berardini eta Guy Poulet-ekin [[1954]]an.
 
Pertsonarik gazteena iristen Tyler Armstrong kaliforniarra izan zen, 9 urte zeukalarik, [[2013]]ko abenduaren 24an. Zaharrena, ordea, Scott Lewis izan zen, [[2007]]ko azaroaren 26an, 87 urterekin. [[2014]]an, azkenik, Kilian Jornet kataluniarrak markarik azkarrena ezarri zuen, igo eta jaitsi 12 ordu eta 49 minututan.Bi hilabete baino gutxiago geroxeago, hala ere, Karl Egloff ekuadortar-suitzarrak marka berria lortu zuen, 11 ordu eta 52 minuturekin.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Hego Konoa]]