Ireki menu nagusia

Aldaketak

Orrialde berria: {{Taxotaula infotaula | kolorea = lightgrey | izena = Listeria monocytogenes | irudia = Listeria monocytogenes PHIL 2287 lores.jpg | irudiaren testua = ''Listeria monocytogenes'' | ...
{{Taxotaula infotaula
| kolorea = lightgrey
| izena = Listeria monocytogenes
| irudia = Listeria monocytogenes PHIL 2287 lores.jpg
| irudiaren testua = ''Listeria monocytogenes''
| erreinua = [[Bacteria]]
| filuma = [[Firmicutes]]
| klasea = [[Bacilli]]
| ordena = [[Bacillales]]
| familia = [[Listeriaceae]]
| generoa = ''[[Listeria]]''
| espeziea = '''''Listeria monocytogenes'''''
}}

'''''Listeria monocytogenes''''' ''[[Listeria]]'' [[bakterio]] generoko [[patogeno]] bakarra da, [[listeriosi]] izeneko gaitzaren eragilea. Listeriosia janarien bitartez hartutako infekzioa da, bakterioz kutsatuta dauden janariak jatean harrapatzen dena, alegia. Mikroorganismo hau psikrofiloa da, hots, gai da tenperatura txikietan (5ºC) hazteko.

Gaixo immunogutxituak izan ohi dira listeriosiaren harrapakinak. Horiengan, meningitisa da ohiko konplikazioa, gaixoaren bizitza kinka larrian jartzen duena. Haurdun dauden emakumeek umekia galtzen dute gaitzaren erruz.

Gaixotasuna arraroa bada ere, azken urteotan agerraldi batzuk azaldu dira [[Europa]]n, [[gazta]] izanik agerraldi gehienetan inplikatutako janaria. [[Penizilina]] da listeriosia tratatzeko erabiltzen den botika.

[[Kategoria:Bacillales]]

[[en:Listeria monocytogenes]]