Abortu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.12.81.131 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Oraina wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
38. lerroa:
=== Giza eskubideen arabera ===
 
Arlo honetan ere 2 ikuspegi etiko-filosofiko bereizten ditugu: umekiaren eskubidea bizitzeko eta emakumearena ama izateko. Abortu eskubidearen alde daudenak esaten dute abortua debekatzea emakumearen eskubideen aurka egitea dela. Bestalde, abortua debekatu nahi dutenek esaten dute bizitzeko eskubidea errespetatu behar dela eta umekiak garrantzi gehiago duela, defendatzeko aukerarik ez duelako. Hori dela eta, amaren [[askatasun]] eta umekiaren bizitzaren arteko oreka bilatzean dago gakoa.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sanz Mulas,|abizena=Nieves.|izenburua=Política criminal : adaptada a las reformas de 2015|argitaletxea=Ratio Legis|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/962508094|isbn=9788416324330}}</ref>
 
=== Ondorioen arabera ===
 
Badago beste ideia bat kontuan izan behar dena: ondorioak. Ondorioei begiratzen badiegu, leku eta egoera batzuetan abortatze debekua kendu beharko litzateke. Adibidez hirugarren munduan, haurdunaldiek pobretasun eta hilkortasun tasak igotzen dituzte.
Ez ditugu alde batera utzi behar ere beste faktore psiko-sozialak, esate baterako ezkongabe dauden emakumeak haurdun gelditzea edo oso gazte diren emakumeak edo intzestuaren ondorioz haurdun geratu direnak, hauek ekartzen dituzten arazo psikologiko eta fisikoekin. Adibide hauek erakusten dute abortua baliozkoa izan daitekeela sufrimendua ekiditeko erabiltzen bada. Abortua ez da haurdunaldien hautatzeko metodorik hoberena, ez eta hobesten dena ere, baina erabilgarria izan daiteke emakumeen sufrimendua ekiditeko, ondorioen aldetik begiratuta noski.