«Abidos (Egipto)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Nilo]]ren mendebaldean dago, 11 km-ra, 26° 10' N latitudean, hau da, gaur egungo el-'Araba el Madfuna eta [[El-Balyana]] herrietatik hurbil.
 
[[Osiris]] jainkoaren erlikiategia han zegoela uste zen, eta hiri santu bilakatu zen. Faraoiek behin eta berriz eraberritu edo handitu zuten Osirisen tenplua.
 
[[Antzinako Egipto]]ko arkeologia-aztarnategi nagusietakoa da. Abidosen aurkitu dira [[Egiptoko Aro aurredinastikoa|Aro Aurredinastikoko]] agintarien aztarnak, tenpluak eta hilobiak. Lehen dinastiako errege-erreginak eta bigarreneko batzuk Abidosen ehortzi zituzten.
 
Gaur egun, Seti I.aren oroigarrizko tenpluagatik, Ramses II.aren tenpluagatik eta Osirisen tenplu handiarengatik da ezaguna Abidos. XIX. dinastiaren inskripzio bat dago han, [[Abidosko Errege Zerrenda]] deritzona: Egiptoko faraoi dinastiko gehienen zerrenda kronologiko bat da, Menesetik hasi eta Ramses I.rainoko faraoiei buruzko [[kartutxo egiptoar]]rez osatutako zerrenda.
 
Abidosen aurkitu zituzten, halaber, 1997an, Günther Dreyer alemaniar arkeologoak eta haren lankideek inoiz aurkitu diren idazkera-dokumentu zaharrenak: buztinezko 300 pitxer eta oholtxotan grabatutako hieroglifiko-karaktereak dira, eta erregeari salgaietan (lihoa, olioa...) ordaindutako zergak irudikatzen dituzte, besteak beste. Aro Aurredinastikoko [[Horus Eskorpioi II.a]]ren hilobian aurkitu zituzten, Abidosko [[Umm el-Qaab]] nekropolian, eta K.a. 3.300-3.200 urtekotzat jo zituzten, [[karbono-14 bidezko datazioa|karbono-14aren]] bidez.
 
== Erreferentziak ==