Abelino Barriola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Antzerkiarekiko interesa ikusita, Barriolak, [[Donostia]]ko zinegotzi zelarik, ''Euskal Izkindea eta Iztunde Ikastola'' sortu zuen (edo ''Euskal Hizkuntza eta Deklamazio Eskola''). Eskola honene lehen zuzendaria [[Toribio Altzaga]] izan zen. ''Deklamazio Eskola'' sortzearen ondorio nabarmanetariko bat emakumea eszenatokira igotzea izan zen. Garai horretan lehiaketak eta sariketak ere ugaldu egin ziren, obra zertxobait konplexuagoak, bai planteamenduz, bai baliabidez, idazten hasi ziren; ondorioz, bakarrizketa edo ekitaldi bakarreko obren ordez bi eta hiru ekitaldikoek hartu zuten lekua; umore-giro xotiletik eduki serioagoetara ere pasatzen da zertxobait.
 
Horiez gain, Barriolaren obran abertzaletasunaren aldeko lerratze nabarmena sumatzen da, alde batetik; eta, era berean, bere obretan ez du interes didaktikoa ezkutatzen, eta ikusleak antzerki-kulturan hezi nahia ere igar daiteke, bestetik. Gainerakoan, gorago aipatutako ezaugarri orokorrak bete-betean ageri dira garaiko autore guztietan
 
== Lanak ==