ABBA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bandalismoa desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
 
=== Taldearen eraketa (1971 - 1973) ===
Lycka albuma atera eta geroxeago, Agnethak bere laugarren diskoa atera zuen "När en vacker tanke blir en sång" eta Björn-ekin ezkondu zen 1971ko uztailaren 6ean, Suediako prentsaren ustez <<urteko ezkontza>> izan zena. Agnetha, Björn eta Benny uda horretan hasi ziren elkarrekin aurkezten, hainbat kontzertu eta telebista programetan batera agertuz. Bitartean, Fridak bere estudioko lehen diskoa, "Frida" izenekoa, kaleratu zuen 1971ko martxoan eta kritika onak lortu zituen. Stig Andersonek esan zuen Benny eta Björn arrakastatsuak bihurtuko zirela: <<Noizbait dueto horrek kanta bat idatziko du eta hurrengo arrakasta mundiala bihurtuko da.>> iragarri zuen. Stig-ek Benny eta Björn kanta bat idaztera animatu zituen, 1971ko [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]<nowiki/>rako, hau da, Melodifestivalen Suediar hautaketarako. Bi kanta proposatu zituzten «Det kan Ingen Doktor Hjälpa» eta «Välkommen Till Världen», baina ez ziren ez bata ez bestea onartuak izan . Benny eta Björn 1972-ko Melodifestivalenera aurkeztu ziren abesti berri batekin «Säg det med en sång» abeslaria Lena Anderson zutela. Kanta hirugarren postuan geratu zen, eta Suedian izugarrizko arrakasta lortuz, Stig Anderson konbentzituta utzi zuten bide honean zihoaztela.
 
Hala ere, arrakasta internazionalaren lehen seinaleak ezustez iritsi ziren, Björn eta Benny ren abesti sinplea <<She is my kind of girl>> CBS records-ek erakutsi zuenean Japonian 1972an, bi horiei fama emanez Oricon eko listetan. Japonian argitaratu ziren beste bi single, «Merry-Go-Round» eta «Love Has Its Ways» baina arrakasta errepikatu gabe. Hala ere, «She's My Kind of Girl» en arrakastak Tokyoko Yamaha festibalean Suedia errepresentatzeko aukera segurtatu zien. Urte horretan, azaroan, Björn eta Benny -k Japoniara bidaiatu zuten beren bikoteekin, eta beraiez lagunduta,"Santa Rosa" interpretatu zuten baina abestiak ez zuen saririk lortu.
39. lerroa:
=== Lehen arrakasta ===
 
Björn eta Benny-k konposizioak egiten jarraitu zuten eta ahots moldaketa eta soinu berriak esperimentatzen. Azkenik, 1972ko martxoaren 29an, taldeko lau kideek «People Need Love» izeneko kanta bat egin zuten,bertan emakumeek gehiago kantatzen zuten, horrela pixkanaka beraien ahotsak garrantzia hartzen joan ziren. Denak soinu berri horrekin entusiasmatu egin ziren eta Stig-ek hori sinple bezala zabaldu zuen 1972an. Kantua listetan 17. izatera iritsi zen. Ameriketan arrakasta izan zuen <<people need love>> abestiak, baina Stig-en ustez, momentu horretan zuten diskografia txikiegia zen eta ez zeuzkan baliabide adina arrakasta hori zabaltzeko. Berak zioen beste diskografia batekin askoz arrakasta handiagoa lortu izango zutela Ameriketan.
 
1972ko Apirilaren 30ean lehen aldiz atera zen talde a telebistan vi i femman telesail Suediarren <<people need love>> abesten. Arrakasta izan zutenez, lauek beraien lehen albuma batera grabatzea erabaki zuten, nahiz eta talde bat osatzea ez izan beraien lehentasuna. Grabaketa saioak 1970 eko irailaren 26ean hasi ziren eta urriak 25 -erako dagoeneko kantu pare batzuk amaituta zituzten. Kantu jakin batek «Nina, Pretty Ballerina» bi neskak zituen protagonista bezala eta bertan bien ahotsen armonia agertzen zen, horrek beren talentuaren kalitatea adierazten zuen. Urrian, <<he is your brother>>kanta kaleratu zuten, nahiz eta salmenta merkatuan huts egin, lehen postuetan kokatu zen irrati grafikoetan. Agnetha eta Björn-ek beren lehen alaba, linda, izan zuten 1973ko otsailak 23 an. Aurretik, Agnetharen haurdunaldiak hainbat arazo sortu zizkien beraien lehen singelaren aurkezpenetan. Alemania eta Austriako taldearen lehen aurkezpenetan, Agnetha Inger Brundin-engatik (Frida-ren lagun bat) izan zen ordezkatua.
45. lerroa:
=== ''Ring Ring'' ===
 
Grabazio saioak jarraitu bitartean, laukoteko kide batzuk banakako proiektuekin jarraitu zuten.Fridak Stockholmen jarraitu zuen hainbat kabaret ikuskizun eszeniko egiten 1973 arte. Urte horretan bertan, Agnethak Maria Magdalena antzeztu zuen jesukristo superstar musikalean, hainbat kritika on jasotzen. Björn-ek noizean behin The Hootenanny Singers-ekin jarraitu zuen lan egiten 1974-ko uda arte. Stig taldeak - orain bere ordezkaria - erabaki zuen beste saiakera bat egitea Melodifestivalen-erako, oraingoan Ring-Ring kantarekin. Soinu grabazioak Michael B. Tretow ingenieroarekin egin ziren. Honek, aurretik wall of sound-a erabilia zuen, hau izan zen ABBA taldearen musika-ekoizpen teknika karakte ristikoa. Wall of sound-a honetan zetzan: Soinu bat zinta maisu batean grabatu, eta ondoren, zinta horren kopia bat baino gehiago sortuz milisengundo batzuen tarteaz erreproduzitu, beraz, entzuten diren elementu kopurua bikoiztu egiten dira, eta horrela, soinu argiago eta fuerteago bat lortzen da.
 
Pista eta kanta Suediarrez dagoeneko eginda eta grabatua zegoela, Stig-ek Ingelesezko bertsioa egin zuen Neil Sedaka eta Phil Cody-rekin, horrela garaipena ziurtatuz. 1973-ko Melodifestivalean ordea, Otsailak 10-ean ospatua, taldea hirugarren geratu zen. Emaitza hori izan arren, taldeak bere planak mantendu zituen eta beren lehen diskoa atera zuten, Ring-Ring, bertan iraganeko kanta arrakastatsuak zeuden «People Need Love» eta «He Is Your Brother», «Love Isn't Easy (But is Sure is Hard Enough)» eta«Another Town, Another Train» abesti simpleak bezala. Ring-Ring sinpleak arrakasta handia izan zuen europako hainbat herrialdetan, baina Stig-ek sentitu zuen Ameriketan eta Erresuma Batuan bakarrik izango zela lehen zenbaki bat.
 
1973ko udaberrian, izen zailez nekatuta, Stig hasi zen publikoan ABBA deitzen taldeari (izena kideen izenen lehenengo letren anakronismo bat da Agnetha, Björn, Benny eta Anni-Frid ). Hasieran ez ziren ziren seriotasunez hartuak izan, ABBA, Suedian itsaski empresa famatu baten izena ere bazelako, baina Stig-ek sinesten zuen internazionalki arrakasta izango zuela izenak. Hala ere, taldearentzako izen egoki bat aurkitzeko lehiaketa bat izango zela esan zuen Gotemburgoko egunkari batek. Taldeak "Baba" eta "Friend and Neighbours’' bezalako izenak jaso zituen, baina azkenean izen guztiak baztertu zituzten, eta udan iragarri zen izen ofiziala ABBA zela. Geroago taldeak itsaski konpainiarekin negoziatu zuen eta taldearen izenaren lehenengo B letra aldrebes jarri zuten 1976-ean, izena beraien logotipo bilakatu zen eta marka erregistratua ere. Izena paperean idatzia izan zen lehengo aldia, Metronome estudioko grabazio saioetan izan zen Estocolmon 1973-ko urriaren 16an. 1973ko udan, ABBA taldeak gira handia hasi zuen folkparks-etatik uztailetik irailera, hirurogei kontzertu baino gehiago egin zituzten leku irekietan. Tour-a egin eta gero beraien bigarren albumean hasi ziren lanean.
55. lerroa:
==== Eurovisionen garaipena ====
[[Fitxategi:ABBA - TopPop 1974 1.png|thumb|ABBA 1974an]]
Aurreko urteetan bezala, Björn, Benny eta Stig-ek Melodifestivala eta Eurovisio lehiaketak erabili nahi zituzten taldearen musika negozioa egiteko modu bat bezala. 1973 bukaeran, hirurak Sveriges telebista programan gonbidatuak izan ziren 1974ko Eurovisiorako kantua aukeratzeko. Taldea orain Erresuma batuko glam rock estiloarekin zegoen inpiratua eta ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' abestia, Michael B. -ren wall of sound tekinkaz arreglaturikoa, aukeratu zuten. Otsailaren 9an, ABBA-k Melodifestibala irabazi zuen, 302 punturekin, inoiz izandako puntuaziorik handiena lehiaketa horretan. Abesti irabazlea Suediarrez eta ingelesez izan zen kaleratua, Suediako listetan lehenengo postuan jarriz. Martxoan, bigarren diskoa (Waterloo) kaleratu zuten ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' abestiarekin eta baita <<Honey, honey>> eta <<Hasta mañana>> kantuekin.
 
1974-ko Apirilak 6ean, ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' kantak Suedia irudikatu zuen Eurovisioko XIX edizioan, Brighton domo-an, Erresuma batuan ospatua. Aurkezpenean, ABBA-ko kideek, Svvenkek diseinaturiko jantzi deigarriak zeramatzaten eta Sven-Olof Walldoff orkestrako zuzendaria Napoleon Bonapartez mozorrotu zen. Bozkaketa amaitu eta gero, kanak 24 puntu irabazi zituen ( Italiako abestiak <<Si>> baino 6 puntu gehiago, Gigliola Cinquetti egina.) Suediari bere lehen garaipena emanez eta ABBA taldeari arrakasta internazionala emanez.
61. lerroa:
==== 1974 eta 1975 eko birak ====
 
1974-ko azaroan beraien lehen gira egin zuten Europatik, gehienbat Alemanian, Dinamarkan eta Austrian agertuz; gira hau ez zen oso arrakastatsua izan, Eskandinaviatik kanpora oso ezagunak ez zirelako.1975-eko urtarrilean,ordea, beste tour honen bigarren zatia egin zuten eskandinaviatik, eta gira hau justu kontrakoa izan zen, eta gira honek publikoaren eta prentsaren arreta gehiago erakarri zuen. Laukotea zazpi data ezberdinetan agertu zen eta kontzertuak oso arrakastatsuak izan ziren, Suizako kontzertuarekin amaituz.
 
Gira eta gero ABBAk hurrengo bi hilabeteak bere hurrengo diskoan lan egiten jardun zuen, ABBA izenekoan, bere hirugarren diskoa zena, eta disko hau 1975-eko apirilean kaleratu zen. Europako hainbat telebista programei esker promozioko kanpaina bat egin eta gero, ABBA beste kontzertu bat emateko prestatu zen. 1975-eko udan hiru astez zehar gira txiki bat egin zuten Suizatik, berez lehengo urterako plana zena, baina betan behera utzi zutela Eurovisioneko arrakastarengatik. Gira honek 500 000 koroa baino gehiago biltzea lortu zuen.
 
1975eko ekainean, beren abesti “SOS”-ek seigarren postua lortu zuen Erresuma Batuan. Estatu Batuetan, berriz, hamargarren eta hamabostgarren postuetan geratu ziren, eta Mexikon lehenengo postua lortu zuten. 1976ean beren laugarren albumarekin hasi ziren, hau bukatua izango ote zen jakin gabe; gainera, taldekide bakoitzak taldeaz aparte beste proiektu batzuk zituzten.
 
===Australiako harrera====
72. lerroa:
 
=== Ospearen gorenean ===
1976 urtearen hasieran, beste herrialdeetan arrakasta lortzen zuen bitartean, Estatu Batuetan ez zuen hainbesteko arrakasta lortu. Izan ere, ABBAk 1976 urteko zatirik handiena bere album berria lantzen eman zuen.
 
Bere album berria 1976ko uda baino lehen kaleratzea pentsatua bazuten ere, taldearen etengabeko bidaiek eragotzi egin zuten eta albuma ez zen urrira arte kaleratu. Bere album berriko lehen abestia, “Dancing Queen” Carlos XVI erregearen ezkontzan kaleratu zuten. Abesti hau arrakasta bat izan zen, eta 1976an 3 milioi kopia baino gehiago saldu zituen. “Dancing Queen” ABBA taldearen abestia bihurtu zen.
78. lerroa:
==== Europa eta Australiatik bira ====
 
1977ko urtarrilean, ABBAko taldekideak famatuak ziren jada mundu osoan. Urte horretan, Arrival diskoa Brit Awards sarietan nominatua izan zen, urteko album internazional onena bezala. Urte gorretan bertan, urtarrilaren 28an, ABBAk Europatik eta Australiatik gira bat egin zuen, beren albumetako abestirik arrakastatsuenak abestuz.
 
==== Albuma eta filma ====
86. lerroa:
==== Arrakastaren ondorioak ====
 
Beren seigarren albumaren grabaketak luzeagoak eta zailagoak bihurtu ziren, abesti asko oraindik kaleratu gabeak izan zirelako. 1978ko amaierara, Musica para Unicef proiektuan parte hartzeko “Chiquitita” abestia sortu zuten, eta abesti hau hurrengo asteetan kaleratu zen. Taldea jadanik aldatuta zegoen: Benny eta Frida ezkondu egin ziren, eta Agnetha eta Björn dibortziatu. Taldearen seigarren albuma, Voulez-Vous, 1979ko apirilean kaleratu zen, eta albumaren aldi berean, laukoteak “Does your mother know?” abestia kaleratu zuen, beren azken abestia Björn bakarlaria zena, eta Japonen eta Europan oso ezaguna bihurtu zen “Gimme! Gimme! Gimme! (A man after midnight)” abestia. 1979. urtean gira bat egin zuten mundu osotik zehar.
 
=== Aurrerapena eta gainbehera (1981 - 1982) ===
 
Giratik etorri ondoren kaleratu zuten lehen abestia “The Winner Takes It All”, eta azaroaren amaieran kaleratu zuten beren zazpigarren diskoa, Super Trouper. 1981eko urtarrilean Björn Lena Källersjörekin ezkondu zen. Hala ere, taldean desberdinatsun asko zeuden, eta otsailaren amaieran Frida eta Benny dibortziatu egin ziren. Bennyk beste emakume bat ezagutu zuen, Mona Nörklit eta berarekin ezkonduko zen urte horretako Azaroan.
 
Apirilaren amaieran, kontzertu txiki bat eman zuten eta beren hurrengo albumean sartuko zituzten beste bi abesti abestu zituzten, “Slipping Through My Fingers” eta “Two For The Price Of One”. Azken abesti bat ere kaleratu zuten Super Trouper albumerako, “Lay All Your Love On Me” izenekoa.
 
1981eko azaroak ABBAk The Visitors publikatu zuen, bere zortzigarren eta azken albuma. “One Of Us” eta “When All Is Said And Done” abestiak osofamatuak bihurtu ziren, baina ez beren aurreko abestiak bezainbeste. Abesti hauek kaleratu eta gero, bakoitza bere proiektuetan hasi zen: Bennyk bere lehen semea eduki zuen, eta Björnek bere hirugarrena. Frida bere bakarlari diska bat grabatu zuen; eta oso arrakastatsua izan zenez, taldearen banaketari buruz hitz egiten hasi zen jendea. Taldekideek ez zuten elkar ikusi 1982ko maiatza arte.
 
1982ko maiatzean taldea berriz bildu zen bederatzigarren album bat grabatzeko, baina album hau ez zen osorik grabatu, hiru bat abesti baizik.1982ko azaroaren 19an taldea azken aldiz agertu zen Suediako telebista programa batean. Azkenik, urte berdineko abenduaren 11an deskantsu tenporal bat egingo zutela esan zuten, baina ez ziren gehiago elkartu.
153. lerroa:
'''Ring Ring (1973)'''
 
1.Ring Ring
 
2.Another Town, Another Train-Disillusion
 
3.People Need Love
 
4.I Saw It In The Mirror
 
5.Nina, Pretty Ballerina
 
6.Love Isn’t Easy (But It Sure Is Hard Enough)
 
7.Me And Bobby And Bobby’s Brother
 
8.He Is Your Brother
 
9.She’s My Kind Of Girl
 
10.I Am Just A Girl
 
11.Rock’n’Roll Band
 
'''Waterloo (1974)'''
 
1,''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]''
 
2.Sitting In The Palmtree
 
3.King Kong Song
 
4.Hasta Mañana
 
5.My Mama Said
 
6.Dance (While The Music Still Goes On)
 
7.Honey, Honey
 
8.Watch Out
 
9.What About Livingstone
 
10.Gonna Sing You My Lovesong
 
11.Suzy-Hang-Around
 
'''ABBA (1975)'''
 
1.Mamma Mia
 
2.Hey, Hey Helen
 
3.Tropical Loveland
 
4.SOS 5.Man In The Middle
 
6.I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
 
7.Bang-A-Boomerang
 
8.Rock Me
 
9.Intermezzo No.1
 
10.I’ve Been Waiting For You
 
11.So Long
 
 
'''Arrival (1976)'''
 
1.When I Kissed The Teacher
 
2.Dancing Queen
 
3.My Love, My Life
 
4.Dum Dum Diddle
 
5.Knowing Me, Knowing You
 
6.Money, Money, Money
 
7.That’s Me
 
8.Why Did It Have To Be Me
 
9.Tiger
 
10.Arrival
249. lerroa:
'''ABBA - The Album (1977)'''
 
1.Eagle
 
2.Take A Chance On Me
 
3.One Man, One Woman
 
4.The Name Of The Game
 
5.Move On
 
6.Hole In Your Soul
 
7.Thank You For The Music
 
8.I Wonder (Departure)
 
10.I’m A Marionette
 
'''Voulez-Vous (1979)'''
 
1.As Good As New
 
2.Voulez-Vous
 
3.I Have A Dream
 
4.Angeleyes
 
5.The King Has Lost His Crown
 
6.Does Your Mother Know
 
7.If It Wasn’t For The Nights
 
8.Chiquitita
 
9.Lovers (Live A Little Longer)
 
10.Kisses Of Fire
293. lerroa:
'''Super Trouper (1980)'''
 
1.Super Trouper
 
2.The Winner Takes It All
 
3.On And On And On
 
4.Andante, Andante
 
5.Me And I
 
7.Happy New Year
 
8.Our Last Summer
 
9.The Piper
 
10.Lay All Your Love On Me
 
11.The Way Old Friends Do
316. lerroa:
'''The Visitors (1981)'''
 
1.The Visitors (Crackin' Up)
 
2.Head Over Heels
 
3.When All Is Said And Done
 
4.Soldiers
 
5.I Let The Music Speak
 
6.One Of Us
 
7.Two For The Price Of One
 
8.Slipping Through My Fingers
 
9.Like An Angel Passing Through My Room
339. lerroa:
Taldearen album arrakastatsuena da eta historiako albumik salduenetarikoa, top 30ean sartzen 24.postuan, 375 milioi kopia salmenta baino gehiagorekin.
 
1.Dancing Queen
 
2.Knowing Me, Knowing You
 
3.Take A Chance On Me
 
4.Mamma Mia
 
5.Lay All Your Love On Me
 
6.Super Trouper
 
7.I Have A Dream
 
8.The Winner Takes It All
 
9.Money, Money, Money
 
10.SOS
 
11.Chiquitita
 
12.Fernando
 
13.Voulez-Vous
 
14.Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight)
 
15.Does Your Mother Know
 
16.One Of Us
 
17.The Name Of The Game
 
18.Thank You For The Music
 
20.''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]''
 
'''More ABBA Gold (1993)'''
 
1.Summer Night City
 
2.Angeleyes
 
3.The Day Before You Came
 
4.Eagle 5.I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
 
6.So Long
 
7.Honey, Honey
 
8.The Visitors (Crackin` Up)
 
9.Our Last Summer
 
10.On And On And On
 
11.Ring Ring
 
12.I Wonder (Departure)
 
13.Lovelight
 
14.Head Over Heels
 
15.When I Kissed The Teacher
 
16.I Am The City
 
17.Cassandra
 
18.Under Attack
 
19.When All Is Said And Done
 
20.The Way Old Friends Do
421. lerroa:
'''ABBA Number Ones (2006)'''
 
1.Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight)
 
2.Mamma Mia
 
3.Dancing Queen
 
4.Super Trouper
 
5.SOS
 
6.Summer Night City
 
7.Money, Money, Money
 
8.The Winner Takes It All
 
9.Chiquitita
 
10.One Of Us
 
11.Knowing Me, Knowing
 
12.You Voulez-Vous
 
13.Fernando
 
14.''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]''
 
15.Name Of The Game, The
 
16.I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
 
17.Take A Chance On Me
 
18.I Have A Dream