Camila Moreno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa:
Arrakasta guzti honek ehiegizko presioa izan zuen Camilarengan eta dena bertan behera uztear izan zen. Herrialdearen hegoaldeko muturrera joan zen lasaitasun bila, [[Suaren Lurraldea|Suaren Lurraldera]], eta bertan gai izan zen abesti berriak egiteko<ref name=":1" />. 2012an Europan zehar kontzertu bira egin zuen, [[Berlin]], [[Paris]] eta [[Bartzelona]]n izan zen besteak beste<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Camila Moreno anuncia su primera gira europea|url=https://www.cancioneros.com/co/3297/2/camila-moreno-anuncia-su-primera-gira-europea|aldizkaria=CANCIONEROS.COM|sartze-data=2019-01-26}}</ref>. Urtearen amaieran ''Panal'' diskoa atera zuen, aurreko folk estilo gaztea alde batera utzi eta abesti rockero eta aldi berean intimistagoekin osatu zuena<ref name=":1" />.
 
2015 urtean ''Mala madre'' diskoa atera zuen. Bere webgunean ipini eta 24 ordutan 73.500 deskarga izan zituen. Camilak miresten dituen hainbat emakumeri omenaldia egin nahi izan zien disko honekin, [[Cecilia Vicuña]], [[Violeta Parra]] eta [[Gabriela Mistral]], esate baterako<ref name=":2" />. Diskoa arrakastatsua izan zen eta Pulsar Sarietan diskorik onena eta urteko pop artistarik onenaren sariak eskuratu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Premios Pulsar {{!}} 12 y 14 de junio 2018 {{!}} Camila Moreno fue la gran ganadora de los Premios Pulsar 2016|hizkuntza=es-ES|url=http://www.premiospulsar.cl/2016/camila-moreno-fue-la-gran-ganadora-de-los-premios-pulsar-2016/|sartze-data=2019-01-26}}</ref>. Oraingoan ere musika ibilbidea amaitzear izan zen, diskoetxerik gabe eta ordezkaririk gabe berak autogestionatu behar izan baitzuen guztia<ref name=":2">{{Erreferentzia|abizena=Tele 13|izenburua=Camila Moreno: “Nadie vive de vender discos, quizás Rihanna sí, pero nosotros en Chile no”|hizkuntza=es-ES|url=http://t13.cl/noticia/tendencias/espectaculos/camila-moreno-nadie-vive-vender-discos-quizas-rihanna-si-pero-chile-no|aldizkaria=https://www.facebook.com/teletrece|sartze-data=2019-01-26}}</ref>.
 
Camila Morenoren azken lana 2018an abiatu zen eta ''Pangea'' izena du. Diziplina anitzeko proiektua da, musika diskoaz gain liburua, komikia eta laburmetraia izango baititu<ref name=":1" />.