Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Argipena
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Almirante Cervera gurutzaontzia lotura
72. lerroa:
 
=== Tentsioa handitu, frontea gerturatu ahala ===
[[File:Pruebas de mar cervera.jpg|thumb|[[Almirante Cervera gurutzaontzia|''Almirante Cervera'' kruzeroagurutzaontzia]]]]
[[File:Acorazado España (01).jpg|thumb|''España'' akorazatua]]
[[File:Bidasoa front (Spanish Civil War).jpg|thumb|Frontea Donostiatik gero eta hurbilago (1936ko abuztua)]]
87. lerroa:
 
[[File:Guernica - Monumento a George L. Steer.jpg|thumb|upright|George Steer, erreportari lanetan ibili zen Donostian]]
[[Emilio Mola]] jeneralaren hegazkinek [[Pasaia]] airez bonbardatu zuten eta, gainera, espainiar militar matxinatuek armaz ondo hornitutako itsasontzi mardulak paratu zituzten Donostiako kostaldean: abuztuaren 13an, [[Almirante Cervera gurutzaontzia|''Almirante Cervera'' itsasontziagurutzaontzia]] heldu zen [[Kontxako badia]]ra [[Gijón|Gijon]]dik, baita Donostia bonbardatu ere, eta bost italiar hegazkinek lagundu zioten horretan. Bada, errenditzeko [[ultimatum]] bat bota zioten Donostia errepublikazaleari. Hurrengo egunean, ''España'' eta ''Velasco'' itsasontziek bat egiten zuten erasoarekin, eta beste ultimatum bat bota.<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 24-25. or. Donostiako irratiak "barku pirata" deitzen zion.</ref> Abuztuaren 23tik 25era ''Canarias'' itsasontziak kanoikadaz zipriztindu zuen Donostia (eta Hondarribiko [[Guadalupeko gotorlekua|Guadalupe]]).<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 30. or.</ref>
 
Herritarren egoera erabat kaskartu zen, kaleetako ur-harguneetan uraren errazionamendua hasi zen, eta denden erdiak ateak itxi zituen. Preso eskuindarren kontrako errepresalia-mehatxuak ere ugaritu egin ziren,<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 24-25. or.</ref> eta [[Fernando Sasiain]] alkate [[Izquierda Republicana (Espainia)|errepublikar federalista]]<nowiki/>k tentsio-momentu horretan eman bide zuen dimisioa.<ref name="ReferenceA"/> Abuztuaren bigarren erdialdean, gerra-kontseiluak muntatu ziren matxinatutako buruzagi militarren eta maila apalagoko beste soldadu, polizia eta zibilen kontra. [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Errebolta militarra]] zenez, epaimahai militar batek Justizia Militarreko Kodearen arabera epaitu zituen. Abuztuak 21ean hasi zen gerra-kontseilu nagusia eta, horren ondorioz, heriotzara kondenatuak izan ziren ardura goreneko militarrak, baita exekutatuak izan ere 27an. Egun horretan bertan, Mola jeneralak [[Frantzia]]<nowiki/>tik igorritako [[:c:File:General Muslera.jpg|Muslera jenerala]] ere exekutatu zuten.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 2. or. Barrusok, arauzko epaiketatzat baino, iraultzaileen 'justizia'tzat dauzka prozesu horiek, gerra-barkuek egindako erasoen errepresalia hutsa irizten die.</ref>