Espainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zehaztu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
239. lerroa:
 
[[Fitxategi:Francisco_Franco_1930.jpg|thumb|190px|right|[[Francisco Franco]]k agindu zuen Espainian 1939-1975 bitartean]]
Gerra Zibila matxinoek irabazirik, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsiturik, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenbiziko urteetan. 400.000 lagun erbestera joan ziren, beste hainbeste kartzelatuak izan ziren, eta 50.000 hilaraziak.<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando |abizena= Mendiola Gonzalo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141913| izenburua= Frankismoa: Errepresioa, erregimenaren oinarria | aldizkaria= Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data=2017-6-8}}</ref> [[1937]]an sortutako ''Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' zen legezko alderdi politiko bakarra.<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando |abizena= Mendiola Gonzalo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141914?idi=es| izenburua= Frankismoa: Lau Hamarkadetako diktadura (1936-1975): Erregimenaren egituratze politikoa | aldizkaria = Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data=2017-6-8}}</ref> [[Ardatzeko potentziak|Ardatzeko potentziekin]] kidetasun handiak bazituen ere, Francoren erregimenak neutral iraun zuen [[Bigarren Mundu Gerra]]n.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena=María de los Ángeles | abizena= Egido León | url= http://revistas.uned.es/index.php/ETFV/article/view/2672 | izenburua= Franco y las potencias del Eje: la tentación intervencionista de España en la Segunda Guerra Mundial | aldizkaria= Espacio, Tiempo y Forma | sartze-data=2017-6-8}}</ref> Gerra ondoan, herrialdea isolaturik gelditu zen, eta [[Nazio Batu]]etatik at. [[1955]]etik aurrera, egoera aldatuz joan zen; izan ere, [[Gerra Hotza]] zela-eta, Estatu Batuentzat garrantzi estrategiko handia zuen Espainian base militarrak ezartzeak, eta Franco horretaz baliatu zen. Autoritarismoa, nazionalismoa, oso katolizismo kontserbadorea sustatzea ([[nazionalkatolizismo]]a), eta gaztelania ez beste hizkuntzak zapaltzea izan ziren frankismoaren politikaren ezaugarriak. [[1959]]an, [[Maroko]], espainiar eta frantziar protekturatu izandakoa, independizatu zen, eta [[1968]]an [[Ginea Espainiarra]]. [[1969]]an, Francok [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]], Alfontso XIII.aren biloba, izendatu zuen bere ondorengo,<ref>{{erreferentzia | url= http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=francoba| izenburua= Franco Bahamonde, Francisco | aldizkaria= Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | sartze-data=2017-6-8}}</ref> eta hark estatuburuaren eginbeharrak hartu zituen bere gain diktadoreak osasuna galdu zuenean, [[1974]]ean. Izan ere, diktadoreak [[Carrero Blanco]] almirantea zuen haren ondorengo izendatuta. Plan hori, baina, zapuztuta geratu zen, [[ETA]]ren sona handiko bonba eraso batek hura hil zuenean, 1973ko abenduan.
 
[[Fitxategi:Juan_Carlos_de_Borbón,_Prince_of_Spain.jpg|thumb|190px|left|[[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]] Espainiako errege izan zen [[1975]]-[[2014]] bitartean.]]