Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
zehaztu
[[Fitxategi:¡No_pasarán!_Madrid.jpg|left|thumb|200px|''No pasarán'' («Ez dira pasatuko»), [[Espainiako Gerra Zibil]]eko errepublikanoen leloa.<ref>{{erreferentzia|izena= | url= http://www.doloresibarruribhi.hezkuntza.net/web/guest/doloresibarruri | artikulua = Dolores Ibarruri, "Pasionaria" | argitaletxea = Dolores Ibarruri Institutua | data= 2011-04-21}}</ref>]]
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_183-H25224,_Guernica,_Ruinen.jpg|right|thumb|250px|[[Gernikako bonbardaketa]], 1937ko apirilaren 26a.]]
[[1936]]ko otsaileko hauteskundeetan [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]], ezkerreko alderdien koalizioa, nagusitu zen, eta [[Manuel Azaña]] izendatu zuten presidente. Errepublikaren erreformak geldiarazteko asmoz, uztailaren 17 eta 18an, armadaren zati handi batek [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|estatu-kolpea]] jo zuen; hiri handi gehienek ([[Madril]], [[Bartzelona]], [[Bilbo]], [[Valentzia]], [[Málaga]], [[Donostia]]), ordea, Errepublikari leial iraun zuten.<ref name="tamames"/> Espainia bi gunetan zatiturik gelditu zen, bata gobernu errepublikarraren mendekoa eta bestea matxinoek kontrolatzen zutena, eta [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi zen. [[Francisco Franco]] bilakatu zen errebel buruzagi nagusikolpista nagusia 1936ko udazkenean. Hauek [[Alemania Nazia]]ren eta [[Italiako Errepublika Soziala|Italia Faxistaren]] laguntza handia izan zuten; errepublikarrek barneko eta kanpoko laguntza zuten, sozialistena, komunistena, eta zenbait liberalena, eta baita [[Sobietar Batasuna]]rena ere. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerakoak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketak gerarazten saiatu ziren; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena= Tereixa | abizena= Constenla| url= http://www.elpais.com/articulo/portada/Espana/masacrada/elpepusoceps/20110327elpepspor_10/Tes | izenburua= España masacrada | egunkaria = El País | data= 2011-03-27}}</ref> Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, frankisten garaipenarekin.
 
[[Fitxategi:Francisco_Franco_1930.jpg|thumb|190px|right|[[Francisco Franco]]k agindu zuen Espainian 1939-1975 bitartean]]