«Energia ilun»: berrikuspenen arteko aldeak

+edukiak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Kultura zientifikoa}}))
(+edukiak)
'''Energia iluna''', [[kosmologia fisikoa]]n, [[espazio]]an dagoen [[energia]] mota bat da, [[Unibertsoaren hedapen metrikoa|Unibertsoaren hedapena]] areagotzen duen presioa eragiten du, grabitate indar aldarazle bat bilakatuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cosmos Controversy: The Universe Is Expanding, but How Fast?|hizkuntza=en-US|data=2017-02-20|url=https://www.nytimes.com/2017/02/20/science/hubble-constant-universe-expanding-speed.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2018-05-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=P. J. E.|abizena=Peebles|izenburua=The cosmological constant and dark energy|orrialdeak=559–606|abizena2=Ratra|izena2=Bharat|data=2003-04-22|url=https://link.aps.org/doi/10.1103/RevModPhys.75.559|aldizkaria=Reviews of Modern Physics|alea=2|zenbakia=75|doi=10.1103/RevModPhys.75.559|sartze-data=2018-05-31}}</ref>. Energia ilunaren izatea, [[Unibertsoaren hedapen metrikoa|Unibertsoa hedapena azeleratu]] batean dagoela dirudiela baieztatzen duten behaketei azalpena emateko maiz erabiltzen den argudioa da. [[Lambda-CDM Eredua|Kosmologiako eredu estandarrean]], energia ilunak unibertsoaren masa-energia totalaren hiru laurden edo %73a osatzen du.
 
Energia ilunarekin lotutako gaien artean [[konstante kosmologikoa]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Sean M.|abizena=Carroll|izenburua=The Cosmological Constant|hizkuntza=en|data=2001-02-07|url=https://doi.org/10.12942/lrr-2001-1|aldizkaria=Living Reviews in Relativity|alea=1|zenbakia=4|issn=2367-3613|pmid=28179856|pmc=PMC5256042|doi=10.12942/lrr-2001-1|sartze-data=2018-05-31}}</ref>, unibertsoa modu homogeneoan betetzen duen dentsitate konstanteko energia, [[eremu-teoria kuantiko]]a, [[kintaesentzia]], bere energia dentsitatea denboran eta espazioan alda daitezkeen eremu-dinamikoak. Izan ere, Espazioan konstanteak diren eremu-eskalarren ekarpenak ere normalki konstante kosmologikoaren barnean sartzen dira. Konstante kosmologikoa [[hutsaren energia]]n sortu zela uste da<ref>{{Erreferentzia|izena=Helge|abizena=Kragh|izenburua=Preludes to dark energy: Zero-point energy and vacuum speculations|data=2011-11-20|url=http://arxiv.org/abs/1111.4623|aldizkaria=arXiv:1111.4623 [physics]|sartze-data=2018-05-31}}</ref>. Espazioarekin batera aldatzen diren eremu-eskalarrak zehaztea zaila da, aldaketak oso astiro eman baidaitezkebaitaitezke.
 
== Historia ==
[[Albert Einstein|Albert Einsteinek]] proposatu zuen lehen aldiz [[Konstante kosmologiko|konstante kosmologikoa]], Einsteinen eremuaren ekuazioaren emaitza egonkorra izan zedin. Hau, hasiera batean, [[unibertsoa]] estatikoa zela baieztatzeko erabili zuen fisikari alemaniarrak, [[Grabitazio|grabitatea]] berdintzeko balio baitzuen. Einsteinek bere ekuazioari egin zizkion ukituak ez ziren oso dotoreak izan, trikimailu baten antz handiagoa zutelako. Handik gutxira Einsteinen unibertso estatikoa ezinezkoa zela frogatuko zen, izan ere, heterogeneotasun lokalek unibertsoa ezegonkor bilakatzea eragingo lukete, hala, hedapen bortitz batera edo uzkurtze azkar batera bideratuz. Ekuazioan sortzen den oreka ez da egonkorra: unibertsoa poliki-poliki hedatzen bada, hedapenak hutsaren edo ezerezaren energia askatuko du eta honek, are hedapen azkarragoa eragingo du. Arrazoi berdinarengatik, uzkurtzen ari den unibertso batek gero eta azkarrago uzkurtzeko joera izango du.
 
Beraz, perturbazio hauek ezin dira ekidin, unibertsoan materia ez dagoelako modu uniformean banatuta. [[Edwin Hubble]] astronomoak gauzatu zituen behaketek argi utzi zuten unibertsoa ez dela estatikoa, etengabe hedatzen ari den eremu bat baizik. [[1931|1931n]] Einsteinek unibertso estatikoaren ideia okertzat jo zuen, besteak beste, bere [[erlatibitatearen teoria]] ez zetorrelako bat konstantearekin, eta beraz, konstante kosmologikoa irudikatzea bere bizitzako akats larriena izan zela esan zuen. Hau esan ondoren, konstante kosmologikoa alde batera utzi zen denbora luzez.
 
[[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadan]], [[Alan Guth]] zientzialariak [[Presio negatibo|presio negatiboaren]] kontzeptua sartu zuen eztabaidara. Energia ilunaren antzeko kontzeptua dugu hau, teoria honen arabera, unibertso jaioberrian hedapen kosmikoaren eragilea presio mota hau izango litzateke. [[Inflazioaren teoria|Inflazioaren teoriaren]] arabera, energia ilunaren antzeko elkarren aurkako indar batzuen erruz, [[Big Bang]]-a gertatu eta handik gutxira, unibertsoaren hedapen ikaragarri eta esponentzial bat gertatu zen. Bat-bateko hedapen hau Big Bang-a babesten duten egungo eredu ugarietan ageri da. Hala ere, teoria honek baditu zenbait akats edo gutxienez, azaldu ezin ditzakeen zenbait puntu: aipatutako inflazioa gertatzeko behar izan zen energia, egun energia ilunari aitortzen dioguna baino askoz handiagoa izan zela diote kalkuluek eta gainera, Big Bang-a gertatu eta segundoaren zatiki bat igaro ondoren, amaitu behar izan zuela. Horretaz gain, gaur arte ez dakigu ezer inflazioak eta energia ilunak elkarrekiko izan dezaketen harremanari buruz. Inflazioa babesten duten ereduak onetsiak izan diren arren, gaur egun, konstante kosmologikoak unibertsoan baliorik ez duela uste dute zientzialari askok.
 
== Erreferentziak ==
5.549

edits