«Higidura»: berrikuspenen arteko aldeak

1.177 bytes added ,  Duela 2 urte
Azken ukituen faltan dago.
t (Irudien kokapena eta tamainak aldatu ditut.)
(Azken ukituen faltan dago.)

Objektuak erreferentzia-sisteman duen posizioa aldatzen ari ez bada, gorputz hori [[pausagune]]<nowiki/>an dagoela esaten da, edo gauza bera dena, ''geldi'' dagoela, ''higidurarik gabe'', edota ''posizio finkoa'' duela. Gorputza higitzen ari bada, beraren posizioa aldatu egingo da denboran zehar, eta posizio guztien multzoak gorputzaren ''[[Ibilbide (fisika)|ibilbidea]]'' osatzen du.

== Higidura kontzeptuaren garapenaren historia laburra ==

Duela hogeita zortzi mende, Grezia zaharreko filosofo eta pentsalariak galderak egiten hasi ziren higiduraren izarari eta kausei buruz, eta erantzunak ere eman zituzten, nolabaiteko ideiak eta hipotesiak landuz.

* [[Aristoteles]]-en (K.a. 384-322) iritziz, naturako izakien ezaugarri nagusia aldaketa edo mugimendua zen; gainera, higidura hori nolabait eragindakoa zela uste izanik, higiduraren kausa sortzaileak zehazten saiatu zen, lau motatako kausak bereiziz: kausa materiala (adibidez, brontzetik estatua bat sortzen denean, brontzea bera), kausa formala (estatuaren forma edo eitea bera), kausa eraginkorra (artista bera) eta xedezko kausa (zertarako egiten den estatua).
* [[Epikuro]]-k (K:a. 341-270) berriro hartu zuen Demokritoren atomoen ideia, esanez atomoek estentsioa eta pisua zeuzkatela, eta aldi berean, hutsa ere existitzen zela eta bertan higitzen zirela atomoak. Epikuroren ideia horiek garrantzi handia izan zuten geroagoko fisikaren garapenean.

Dena den, historian jauzi bat eginez, greziar filosofoek eginiko galderei gaur egun ematen diegun moduko erantzunak ematen hasi ziren [[Galileo Galilei]] (1564–1642) eta [[Isaac Newton]] (1642–1727). Lehen pauso gisa, jadanik XVII. mendean sarturik, Galileo-k higiduraren azterketa zehatza egin zuen, eta konturatu zen gorputz bati abiadura bat ematean gorputzak abiadura horretan irauteko joera zuela, higidura motelduko zuen kausaren bat egon ezean, [[Marruskadura-indar|marruskadura]] adibidez. Modu horretan inertziaren printzipioa iradoki zuen. Bestalde, gorputzen erorketa-higidura ere aztertu zuen sistematikoki, bai [[plano inklinatu]]<nowiki/>etan eta bai altuera batetiko [[jauskera libre]]<nowiki/>an, horrela higiduraren fisika esperimentala bultzatuz. Horretan ziharduela egin zuen [[Pisako dorreko esperimentu]] ospetsua, zeinean frogatu baitzuen gorputzak abiadura berean erortzen direla euren pisua edozein izanik, eta horrela baztertuz Aristotelesek proposaturiko teoria. Hurrengo pauso funtsezkoa Newtonekin etorri zen, gorputzen higidura deskribatzen duten magnitudeen arteko lege kuantitatiboak ematean. Horrela, mekanika klasikoa sortu zen, partikula materialaren hiru lege kuantitatiboak ematean eta formulazio matematikoa bideratzean.
[[Fitxategi:Higidura zirkularra planoan.png|thumb|150x150px|Higidura zirkularra]]

=== [[Higidura zirkularra ]]===
Kasu honetan, ibilbidea plano bateko zirkunferentzia bat da. Abiadura bektorea ez da konstantea, etengabe ari baita norabidez aldatzen, baina norabide hori beti da zirkunferentziaren erradioaren perpendikularra edo, gauza bera dena, ibilbidearen ukitzailea. Dena den, abiadura bektorearen modulua konstantea denean, ''higidura zirkular uniformea'' izango dugu; bestela, ez.

[[Fitxategi:Rolling animation.gif|thumb|220x220px|Errodadura-higidura biraketaren eta translazioaren konbinazio modura.|alt=]]

=== Errodadurazko[[Errodadura]]<nowiki/>zko higidura ===
Gainazal batean objektu batek aldi berean biraketa eta irrist egin gabeko translazioa egiten dituenean sortzen den higidura dela esan dezakegu. Irrist egiten ez duten gurpilek egiten duten duten higidura da, lurzoruan duten kontaktu-puntua geldi egonik mugitzean. [[Fitxategi:Simple Pendulum Oscillator.gif|thumb|294x294px|Penduluaren oszilazioak|alt=]]

<nowiki/><nowiki/>

=== [[Higidura parabolikoa ]]===
Mota honetako higidura sortzen da objekturen bat lurrazaletik airera jaurti ondoren grabitatearen eraginpean erortzen denean. Bere garaian Galileo konturatu zenez, objektuaren ibilbidea parabola bat da (marruskaduraren eragina alde batera utziz gero).

Mota honetako higidurak ''balistika'' izeneko arloan aztertzen dira; proiektilei dagozkie eta ibilbide balistikoa dutela esan ohia da.

=== Olatuen[[Uhin|Uhinak]]. [[Olatu]]<nowiki/>en higidura ===
Oro har, ''uhina'' deritzo espazioan eta denboran zehar hedatzen den magnitude fisiko baten perturbazioari, baina transmisio horretan materiaren garraio netorik izan gabe: hedatzen dena perturbazioa bera da. Mota desberdinetako uhinak daude,  bi multzotan bana daitekeenak: [[uhin mekaniko]]<nowiki/>ak (edo materialak, ingurune fisikoa behar baitute hedatzeko) eta [[uhin elektromagnetiko]]<nowiki/>ak (ingurune fisikorik behar ez dutenak eta hutsean ere hedatzen direnak).

[[Fitxategi:Shallow water wave.gif|thumb|350x350px|Itsasoko olatuen hedapena eta ur-partikulen higidura.]]
Higidurari dagokionez, interesgarria da aipatzea itsasoko olatuen hedapena nola gertatzen den, ur-partikulak zein higidura duten ulertzeko. Alboko irudiko animazioan ikus daitekeenez, lerro bertikal bereko ur-partikulak gora eta beherako begizta modukoak osatzen dituzte, sakonago eta begizta txikiagoak eginez. Horrela, perturbazioaren goiko gailurra (olatua bera) itsasertzerantz hedatzen da, hondartzan apurtu arte. Nolabait esateko, olatuaren gora eta beherako perturbazioaren forma hedatzen da urazaletik kostalderako norabide horizontalean,

== Gizakiontzat hautemangaitzak diren higidurak ==
Gizakiak, unibertsoko izaki eta objektu guztiak bezala, etengabe ari dira higitzen. Nolanahi ere, naturan badira gizakientzat hautemangaitzak diren hainbat higidura, arreta handiz eta tresna bereziekin behatuak izan ezik. Horietako batzuk eskala oso handietan gertatzen dira (maila makroskopikoan) eta beste eskala oso txikietan (maila mikroskopikoan).  Horrelako batzuk aipatuko ditugu jarraian.
1.004

edits