Antena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
"elkarrekikotasuna" atalan euskara zuzenduta eta "mikrouhinen" lotura gehituta
Sarreraren aldaketa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Celluar Antenna with tower for 5G.jpg|alt=|225x225px|Mugikorretako komunikazioko antenak|thumb]]
[[Fitxategi:Dipole xmting antenna animation 4 408x318x150ms.gif|thumb|[[Uhin erdiko dipoloa]] deritzon antenak transmititutako eremu elektrikoaren uhinak]]
'''Antena''' [[Uhin elektromagnetiko|uhin elektromagnetikoak]] jasotzeko edo igortzeko gailua da [[Anplitude Modulatua|AM]], [[Frekuentzia Modulatua|FM]] edo edozein haririk gabeko edo [[irrati komunikazioko]] (EN [[:en:Radio|radio]]) sistematan erabilia<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HARIRIK GABEKO TEKNOLOGIA|url=http://www.telekomunikaziohiztegia.org/TL_artikuluak/067038_e.htm|aldizkaria=www.telekomunikaziohiztegia.org|sartze-data=2019-01-14}}</ref> (adibidez [[Anplitude Modulatua|AM]], [[Frekuentzia Modulatua|FM]] edo [[Wi-Fi|WiFi]]). Jasotze antenak ez konfinatutako uhin elektromagnetikoak, kable baten barruan konfinatutako uhin elektromagnetiko edo [[energia elektriko]] bihurtzen ditu; aldiz, igortze antena batek alderantzizko prozesua gauzatzen du, energia elektrikoa uhin elektromagnetiko bihurtu.
 
Antena [[Hargailu|hargailura]] edo [[Transmisore|transmisorera]] konektatutako [[Eroale elektriko|eroaleez]] osatutako gailua da. Hasteko, igortze fasean, [[Transmisore|transmisoreak]] antenari aplikatutako korronte oszilakorrak [[eremu elektriko]] eta [[Eremu magnetiko|magnetiko]] oszilakorra sortzen ditu antena inguruan. Ostean, denborarekiko aldakorrak diren eremu hauek [[energia]] igortzen dute antenatik kanpo [[uhin elektromagnetiko]] bezala, hauek irrati uhinak izango dira. Bukatzeko, hargailuan, kanpotik datozen eremu elektriko eta magnetikoak antenako elementuen [[Elektroi|elektroiak]] mugiarazten dituzte korronte oszilakorra sortuz antenan. Bete behar dituzten helburuen arabera mota askotako antenak daude: igorri beharreko [[Potentzia elektriko|potentzia]] norabide guztietara hedatzea edo norabide zehatz batera zuzenduta egotea, beste zerbitzu batzuk oztopatu gabe.