Athletic: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Daeri (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
47. lerroa:
}}
 
VIVA MADRID COJONES Y EL BARCA
'''Athletic'''<ref>[http://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=Athletic&d=all «Athletic»], ''Berria Estilo Liburua''.</ref> [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] futbol klubik zaharrena da, [[1898]]. urtean sortua. [[Espainiako futbol ligako lehen maila]]n jokatu du beti, [[Real Madril]]ek eta [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelonak]] bezala, eta liga horretan titulu bikotea (liga eta kopa denboraldi berean) aldi gehienetan bereganatu duen taldea da: bost aldiz.
 
[[Irudi:San Mames, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|right|[[San Mames]] estadioa [[Zorrotzaurre]] auzotik ikusita.]]
 
== Historia ==
 
{{sakontzeko|Bilboko Athletic Klubaren historia|Ingelesen Landa|Bizcaya (futbol taldea)}}
[[Fitxategi:Campo de Lamiako en 1900.jpg|thumb|300ppx|[[Lamiako]] futbol zelaia, Athleticen lehendabiziko zelaien bat.]]
[[Fitxategi:Athletic Club 1903.jpg|thumb|300ppx|1903ko [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Errege Kopako]] talde txapelduna.]]
[[Fitxategi:Athletic 1931.jpg|thumb|300ppx|1931ko taldea, [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Liga]] [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Koparen]] irabazlea.]]
 
[[Futbol]]a [[Bilbo]]ra jokalari talde bik eraman zuten, biek [[Erresuma Batua]]rekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritu eta Bilboko [[Ingelesen Landa]]n jokatu ohi zuten britainiar langileak eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] eskoletatik itzulitako euskal herritar ikasleak. [[1890eko hamarkada]]ren hasieran langileek ''Bilbao Football Club'' izeneko taldean sortu zuten. Tartean [[1898]]an ''Zamacois Gimnasio'' inguruan zebiltzan ikasleek ''Athletic Club'' sortu zuten. [[1901]]ean [[Bilbo]]ko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.
 
[[1902]]an [[Bilbo]]ko klub biek elkartu eta [[Bizcaya (futbol taldea)|Bizcaya]] izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Espainiako Futbol Errege Kopan]] parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelona]] mendean hartu eta gero. [[1903]]an klub biek bat egin zuten eta ''Athletic Club de Bilbao'' izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, [[Madril]]en zeuden euskal herritar ikasle talde batek ''Athletic Club de Madrid'' sortu zuen, gero [[Atletico Madril|Atlético Madrid]] izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du [[futbol]] [[historia]]larien artean: klubak berak [[1898]]. urtea dela esaten du, beste batzuek [[1901]]. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, [[1903]]. urtearen alde egiten dute.
 
=== Errege Kopa ===
 
Klubaren lehendabiziko garaipenak sortu berria zen [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Espainiako Futbol Errege Kopa]] lehiaketan izan ziren. [[1902]]an [[Bizcaya (futbol taldea)|Bizcayak]] lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro [[1903]]an irabazi zuen. [[1904]]an garaipena lortu zuten aurkaria zuten [[Club Español de Madrid]] partidara agertu ez zelako. [[1907]]an ''[[Bizcaya (futbol taldea)|Bizcaya]]'' izena berpiztu zuten ''Union Vizcaino'' taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro [[1911]]n, eta hirutan segidan, [[1914]] eta [[1916]] artean, irabazi zituen. Orduko izarra [[Rafael Moreno|Pichichi]] golegilea zen, [[1913]]ko [[abuztuaren 21]]ean [[San Mames]]eko irekieran lehendabiziko gola eta [[1915]]eko finalean ''[[hat-trick]]'' lortu zituena. Bere omenez egungo [[Espainiako futbol liga txapelketa|Ligako]] golegile nagusiak [[Pichichi saria|Pichichi Saria]] lortzen du.
 
=== Liga hasiberria ===
 
[[1920ko hamarkada]]n, Euskal Herriko klub nagusiak Athletic Club, [[Real Unión]], [[Getxoko Arenas]] eta [[Real Sociedad]] ziren. Laukote honek [[1928]]an [[Espainiako futbol liga txapelketa]] sortu zuten. [[1930]]ean [[Deportivo Alavés|Deportivo Alaves]] igo ondoren, [[Espainiako futbol ligako lehen maila]]ko hamar klubetatik bost Euskal Herrikoak ziren. Orduan [[gaztelania]]z ''"Con cantera y afición, no hace falta importación"'' ([[euskara]]z: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.
 
=== Onddo-kapelua ===
 
[[1921]]ean [[Fred Pentland]] izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen [[Real Racing Club de Santander|Racing Santander]] taldetik. [[1923]]an Athleticek [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Errege Kopan]] garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. [[1927]]an Athletic utzi eta [[Atletico Madril|Athletic Madrid]], [[Real Oviedo]] eta [[Espainiako futbol selekzio nazionala|Espainiaren]] entrenatzailea izan zen. [[1929]]an [[Bilbo]]ra itzuli eta Athleticek [[Espainiako futbol liga txapelketa|Liga]]/[[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Errege Kopa]] ''doblete''a egin zuen bitan, [[1930]] eta [[1931]]an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Errege Kopa]] [[1930]] eta [[1933]] artean eta [[Espainiako futbol liga txapelketa|Liga]] [[1932]] eta [[1933]]an. [[1931]]an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelona]] 12-1 irabaziz.
 
=== ''Atlético Bilbao'' ===