Higidura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gutxi falta da testua osatzeko
t Irudien kokapena eta tamainak aldatu ditut.
10. lerroa:
Objektuak erreferentzia-sisteman duen posizioa aldatzen ari ez bada, gorputz hori [[pausagune]]<nowiki/>an dagoela esaten da, edo gauza bera dena, ''geldi'' dagoela, ''higidurarik gabe'', edota ''posizio finkoa'' duela. Gorputza higitzen ari bada, beraren posizioa aldatu egingo da denboran zehar, eta posizio guztien multzoak gorputzaren ''[[Ibilbide (fisika)|ibilbidea]]'' osatzen du.

== Higidura kontzeptuaren garapenaren historia laburra ==
22. lerroa:

Dena den, historian jauzi bat eginez, greziar filosofoek eginiko galderei gaur egun ematen diegun moduko erantzunak ematen hasi ziren [[Galileo Galilei]] (1564–1642) eta [[Isaac Newton]] (1642–1727). Lehen pauso gisa, jadanik XVII. mendean sarturik, Galileo-k higiduraren azterketa zehatza egin zuen, eta konturatu zen gorputz bati abiadura bat ematean gorputzak abiadura horretan irauteko joera zuela, higidura motelduko zuen kausaren bat egon ezean, [[Marruskadura-indar|marruskadura]] adibidez. Modu horretan inertziaren printzipioa iradoki zuen. Bestalde, gorputzen erorketa-higidura ere aztertu zuen sistematikoki, bai [[plano inklinatu]]<nowiki/>etan eta bai altuera batetiko [[jauskera libre]]<nowiki/>an, horrela higiduraren fisika esperimentala bultzatuz. Horretan ziharduela egin zuen [[Pisako dorreko esperimentu]] ospetsua, zeinean frogatu baitzuen gorputzak abiadura berean erortzen direla euren pisua edozein izanik, eta horrela baztertuz Aristotelesek proposaturiko teoria. Hurrengo pauso funtsezkoa Newtonekin etorri zen, gorputzen higidura deskribatzen duten magnitudeen arteko lege kuantitatiboak ematean. Horrela, mekanika klasikoa sortu zen, partikula materialaren hiru lege kuantitatiboak ematean eta formulazio matematikoa bideratzean.

94 ⟶ 95 lerroa:
== Higidura motak ==

=== '''Higidura zuzena''' ===
Higidura unidimentsionala da, ibilbidea lerro zuzen bat duena, eta matematikoki dimentsio bakarra erabiliz deskriba daitekeena; ''higidura lineala'' edo ''translazio-higidura'' ere esaten zaio. Abiadura bektorea ibilbidearen norabide bereko bektore bat da. Abiaduraren modulua konstantea denean, hau da, azelerazioa nulua denean, ''[[higidura zuzen uniformea]]'' deritzo. Azelerazioa nulua ez denean, ez da uniformea, ''higidura zuzen azeleratua'' baizik; eta azelerazioa konstantea denean, ''[[Higidura zuzen uniformeki azeleratu|higidura zuzen uniformeki azeleratua]]''. Adibidez, 100 m lauak korritzen dituzten atletek higidura zuzen azeleratua daukate, eta grabitatearen eraginez bertikalki erortzen ari den objektuak higidura zuzen uniformeki azeleratua.

[[Fitxategi:Higidura zirkularra planoan.png|thumb|150x150px|Higidura zirkularra]]

=== '''Higidura zirkularra''' ===
Kasu honetan, ibilbidea plano bateko zirkunferentzia bat da. Abiadura bektorea ez da konstantea, etengabe ari baita norabidez aldatzen, baina norabide hori beti da zirkunferentziaren erradioaren perpendikularra edo, gauza bera dena, ibilbidearen ukitzailea. Dena den, abiadura bektorearen modulua konstantea denean, ''higidura zirkular uniformea'' izango dugu; bestela, ez.

Higidura zirkular uniformeko abiadura bektorearen norabidea aldatzen denez, nahiz modulua konstantea izan, partikulak etengabe jasaten du azelerazioa, zeinaren norabidea zirkuluaren zentroranzkoa den. Azelerazio hori ''[[azelerazio zentripetua]]'' da; eta azelerazio hori egon dadin, higidura zirkularrean higitzen ari den partikulari ''[[indar zentripetua]]'' egin behar zaio, etengabe zentroranzko noranzkoa duena.
[[Fitxategi:Rotating earth (large).gif|thumb|175x175px|Lur planetaren biraketa-higiduraren animazioa.|alt=|ezkerrera]]

=== Biraketa-higidura ===
110. lerroa:

Gu bizi garen Lurrak biraketa-higidura du, Ipar eta Hego poloetatik pasatzen den biraketa-ardatzaren inguruak birabete bat eginez egun bakoitzeko.
[[Fitxategi:Rolling animation.gif|ezkerrera|thumb|220x220px|Errodadura-higidura biraketaren eta translazioaren konbinazio modura.|alt=]]

=== Errodadurazko higidura ===
Gainazal batean objektu batek aldi berean biraketa eta irrist egin gabeko translazioa egiten dituenean sortzen den higidura dela esan dezakegu. Irrist egiten ez duten gurpilek egiten duten duten higidura da, lurzoruan duten kontaktu-puntua geldi egonik mugitzean. [[Fitxategi:Simple Pendulum Oscillator.gif|thumb|309x309px294x294px|Penduluaren oszilazioak|alt=]]
Gainazal batean objektu batek aldi berean biraketa eta irrist egin gabeko translazioa egiten dituenean sortzen den higidura dela esan dezakegu. Irrist egiten ez duten gurpilek egiten duten duten higidura da, lurzoruan duten

kontaktu-puntua geldi egonik mugitzean.

=== Higidura oszilakorra ===
126 ⟶ 122 lerroa:

=== Higidura harmoniko sinplea ===
[[Fitxategi:ParabolicWaterTrajectory.jpg|thumb|Parkeko iturrietako urUr-txorrotadek ibilbide parabolikoa dute.|alt=|200x200px]]
Higidura periodiko berezia da, zeinean posizioa denborareren funtzio harmonikoa den. Alegia, matematikoki honelaxe adierazten da:  <math>x(t)=A\cos (\omega t+ \phi).</math>Ibilbidea zuzena den kasuan, joan-etorriko higidura errepikakorra da, ibilbidearen zentroaren erdiko puntutik alde bietara eginez  batetik bestera, malguki batetik esekita dagoen masak duena bezalakoa. Higidura horretan, partikulari eragiten dion indarrak beti du zentroranzko noranzkoa eta beraren modulua zentrorako distantziaren proportzionala da; izan ere, [[Hooke-ren legea]] betez, malgukiaren [[elastikotasun-modulu]]<nowiki/>a da [[proportzionaltasunkonstante|proportzionaltasun-konstante]]<nowiki/>a.

<nowiki/><nowiki/>

=== Higidura parabolikoa ===
Mota honetako higidura sortzen da objekturen bat lurrazaletik airera jaurti ondoren grabitatearen eraginpean erortzen denean. Bere garaian Galileo konturatu zenez, objektuaren ibilbidea parabola bat da (marruskaduraren eragina alde batera utziz gero).