Koltan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Arazoak: Gramatika zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
→‎Arazoak: Gramatika zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
27. lerroa:
 
== Arazoak ==
Jende gehienaren iritziz, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] koltanaren munduko erreserben % 80-a ditu. Mineral hori baliabide oso estrategikoa eta berriztaezina denez, 1998tik Kongoan gerra bat hasita dago meategien kontrola lortzeko. [[Nazio Batuen Erakundea]]<nowiki/>k dioenez, [[Ruandako Defentsa Indarrak]] Kongoko meatzaritza aktibitatea kontrolatzeko eta mendebaldeko enpresari eta bezeroekin kontaktua errazteko egitura bat sortu dute. Minerala Ruandara eramaten da, non esportatu baino lehen prozesatzen duten. Azkenengo hartzaileak [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuak]], [[Alemania]], [[Herbehereak]], [[Belgika]] eta [[Kazakhstan|Kazajistan]] dira. Guda honek mineralaren ustiapenarekin guztiz zerikusia du, 5,5 milioi hildako egon dira, [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ren ondorengotik kopuru handiena.
 
[[Ruanda]] eta [[Uganda]] Kongoko abertasun mineralen trafikoa eta espoliazioa dela eta, salatuak izan dira nazioarteko hainbat txotenetan. Hala ere, laguntza ekonomikoa eta militarra bertara ailegatzen jarraitzen du, nahiz eta gatazkak jarraitu, mendebaldeko herrialdeak onuradunak izanik. Amerikako Estatu Batuen eta bi herrialde horiek elkartasun-planak sinatu zituzten. Izan ere, mineral honen salerosketaren ondorioz lortu zuten aberastasunaz aparte, ikusi zuten bere kanpo-zorrak bertan behera geratu zirela eta eskualdeko eredu ekonomiko-garatzaile bezala hartu zuten. Eskualdeko enpresa garratzitsuenen artean ''American Mineral Fields'' dago. Enpresa honetan [[George H. W. Bush]]<nowiki/>ek, Amerikako Estatu Batuetako lehendakari ohia eta bere semeak, [[George W. Bush]], lehendakari ohia ere bai, interes nabarmenak dituzte<ref>{{Erreferentzia|izenburua=África: Congo: el negocio maldito del coltan|data=2010-12-11|url=https://web.archive.org/web/20101211144639/http://www.mundo-geo.es/gente-y-cultura/congo-el-negocio-maldito-del-coltan?page=2|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2018-12-14}}</ref>.