Belgika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
92. lerroa:
Alberto I.a [[1934]]an hil zen mendi istripu batean, eta haren seme [[Leopoldo III.a Belgikakoa|Leopoldo III.a]] izan zen ondorengoa. [[1940]]eko maiatzaren 10ean, [[Alemania Nazi]]ak herrialdea inbaditu zuen. Erregeak kapitulatzeko agindua eman bazuen ere, Parisen erbesteraturik zegoen gobernuak errefusatu zuen amore ematea. Alferrik izan zen, eta hilaren 28an baldintzarik gabe errenditu zen Belgika.<ref>{{erreferentzia |izena=|abizena= |url= https://www.history.com/this-day-in-history/belgium-surrenders-unconditionally | izenburua=May 28: Belgium surrenders unconditionally |sartze-data=2019-01-22 |argitaletxea=This Day in History, A&E Television Networks, history.com}}</ref> 40.000 belgikar baino gehiago hil zituzten naziek, horietako erdiak juduak. 1944ko irailaren eta 1945eko otsailaren bitartean, [[Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuek]] herrialdea askatu zuten. Belgikar herriak naziekin kolaboratu izana egotzi zion Leopoldo III.ari, eta 1951n [[Baudouin Belgikakoa|Baudouin]] semeari utzi behar izan zion erregetza.<ref>{{erreferentzia |izena=Tom |abizena=Vanderstappen |url= http://www.brusselstimes.com/opinion/9607/leopold-iii-the-belgian-king-who-was-forced-to-abdicate-after-the-second-world-war | izenburua=Leopold III: The Belgian king who was forced to abdicate after the Second World War |sartze-data=2019-01-22 |argitaletxea=2019 The Brussels Times, brusselstimes.com}}</ref>
 
[[1948]]an, [[Benelux]] izeneko ekonomia eta aduana batasuna eratu zuten Belgikak, Herbehereek eta Luxenburgok. Hiru urte geroago, hiru herrialde horiek, [[Frantzia]]k, [[Italia]]k eta [[Mendebaldeko Alemania]]k [[Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa]] sortu zuten, [[Europar Batasuna]]ren ernamuina.[[1960]]an, burujabetasuna onartu behar izan zion Belgikar Kongori (egun [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]).<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url= https://history.state.gov/milestones/1961-1968/congo-decolonization | izenburua=The Congo, Decolonization, and the Cold War, 1960–1965 |sartze-data=2019-01-22 |argitaletxea=Office of the Historian, Bureau of Public Affairs, United States Department of Statehistory.state.gov}}</ref> [[Ruanda-Urundi]]ri dagokionez, 1961ean egin zen independentziarako erreferenduma, eta bi estatutan banatu zen [[1962]]an: [[Ruanda]] eta [[Burundi]].
 
1960-1961eko neguan, [[Gaston Eyskens]]en gobernuaren austeritate politikaren aurkako greba orokorra egin zen, sei aste iraun zuena. Flandesera hiztunen eta frantses hiztunen arteko tirabirak areagotu ziren 1960ko hamarkadatik aurrera. Horren ondorioz, [[Lovainako Unibertsitatea]] bitan zatitu zen [[1968]]an: [[Katholieke Universiteit Leuven]] eta [[Université catholique de Louvain]]. Hainbat erreformen ondoren, konstituzio federala onartu zen 1993an; horren arabera, hiru eskualdez (Brusela, Flandria eta Valonia) eta hiru komunitatez (flandriarra, frantsesa eta germanofonoa) osatutako estatu federala da Belgika.<ref>{{erreferentzia |izena= Roberto |abizena= Bernales Soriano |url= http://www.conciertoeconomico.org/es/component/sobipro/?pid=998&sid=1140:federalismo-fiskala-xxi-mendean-gure-inguruko-ikuspegi-orokor-bat&Itemid=0 | izenburua=Federalismo fiskala XXI. mendean: gure inguruko ikuspegi orokor bat |sartze-data=2019-01-22 |argitaletxea=conciertoeconomico.org}}</ref>
[[1991]]ko hauteskundeetan, [[Vlaams Blok]] alderdiak (Flandriar Blokea, atzerritarrak kanporatzea aldarrikatzen zuen talde xenofobo bat) sei aldiz halakotu zuen legebiltzarkideen kopurua Parlamentuan. Eskuin muturraren gorakada zela, batetik, eta ekologistena, bestetik, lehen ministroak kargua utzi zuen. Lau hilabete geroago, 1992an, [[Jean-Luc Dehaene]]k hartu zuen kargua, demokratakristauen eta sozialisten koalizo gobernu baten buru.
 
[[Fitxategi:King_Albert_II_of_Belgium.jpg|thumb|[[Alberto II.a Belgikakoa]]]]
 
1990. urteaz gero Belgikak garrantzi handiko papera bete zuen Europako erakundeetan, eta [[Europar Batasuna]]ren lehendakaritza lortu zuen 1993ko bigarren erdian. Urte hartan bertan garrantzi handiko bi gertaera izan ziren: Belgika [[federalismo|estatu federal]] bilakatu zen, hiru eskualde edo estaturekin, eta [[Balduin I.a Belgikakoa|Balduin I.a]] erregea hil zen. Haren anaia [[Alberto II.a Belgikakoa|Alberto II.ak]] hartu zuen erregetza. Bestalde, langabezia tasa inoiz baino handiagoa zen (%&nbsp;14,1). Dehaenek langabeziari aurre egiteko plana prestatu zuen sindikatuekin; 1994ko maiatzean langabezia tasa %&nbsp;9,8 zen. Alderdi sozialistako hiru ministrok kargua utzi zuten ustelkeriaz akusaturik.
 
1994an agerian geratu zen jendearen mesfidantza gobernu koalizioarekiko: ekaineko Europarako hauteskundeetan eta urriko udal hauteskundeetan sozialistek botoak galdu zituzten, eta bien bitartean Vlaams Blok [[Anberes]]ko bigarren alderdia izatera iritsi zen.
 
1995eko maiatzaren 21ean egin ziren Belgikako estatu federaleko legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeak. Boto emaileek, diputatuez gainera, [[Brusela]], [[Flandria]] eta [[Valonia]]ko hiru biltzar berrietako 75 kideak hautatu zituzten. Dehaenek aise irabazi zuen hauteskunde nazionaletan, eta gobernuburu izendatu zuten ostera.
 
1996an Vlaams Bloken presioak eta eskandalu larri batzuek zalantzan jarri zuten Belgikako estatuaren izatea bera. [[Marc Dutroux]] kasuaren ikerketak, pedofiliako akusazioaren pean, kinka larrian jarri zituen sistema politikoa, poliziala eta judiziala, frogatuta geratu baitzen haien gaitasunik eza, elkarren lehia eta bezerokeria. Urte hartan bertan, [[Guy Coeme]], lehendakariorde ohia eta Defentsako ministroa, espetxean sartu zuten alderdi sozialistako beste zazpi agintarirekin batera iruzur, engainu eta ustelkeriaz akusatuta.
 
1996ko ekainean, Vlaams Blok alderdiko kide eta Europako parlamentuko diputatu [[Fran Van Hecke]]k, Belgikaren zatitzea Bruselan gauzatzeko asmoa azaldu zuen. Vlaams Blokek Flandria [[Herbehereak|Herbehereekin]] lotzea proposatzen du. Giza eskubideen aldeko elkarteek xenofobiaren gorakada salatu zuten 1997an, poliziak [[Said Charmi]] droga trafikatzailea balaz josita hil zuelako. Lekuko batzuen arabera poliziak hilarazi zuen. Hil horretan bertan egindako inkesta baten arabera, belgikar frankofonoen %&nbsp;74 ez dator bat Belgikako gizartearen helburuekin. Azken urteetan, liskar handiak izan dira bi belgikar komunitateen artean: hainbat gobernuk behin eta berriz eman behar izan du dimisioa, batzuen eta besteen interesak adostu ezinez, eta estatuaren beraren batasuna kolokan jarri izan da sektore askotatik.
 
== Gobernua eta administrazioa ==