Txikipedia:Musika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Guitar portal banner.jpg}}
[[Fitxategi:Acordeón vallenato.jpg|thumb|350px|<center>Trikiti edo eskusoinu txikia.]]
'''Musika''' soinuekin egiten den [[Txikipedia:Arte|arteari]] deitzen diogu; soinuak modu atseginean elkartzeko artea da, bai eta arte horren emaitza ere. Soinu horiek geure ahotsarekin eginak izan daitezke, kantatzen dugunean bezala; edo [[Txikipedia:Musika- tresna|musika-tresnekin]] eginak ere izan daitezke. Musika-tresnak oso ugariak dira eta mota askotakoak daude: [[Txikipedia:Piano|pianoa]], [[Txikipedia:Gitarra|gitarra]], [[Txikipedia:Biolin|biolina]], [[Txikipedia:Danbor|danborra]], [[txistu|txistua]], eta abar. Gaur egun, [[Txikipedia:Ordenagailu|ordenagailuak]] ere erabiltzen dira musika egiteko. Gure gorputza bera ere erabil dezakegu musika sortzeko, txalo eginez, hatzak klaskatuz edo txistu eginez, esate baterako.
 
Musikak ahalmen handia dauka sentimenduak eta emozioak adierazteko eta entzuleari sentiarazteko, sentimendu alaiak eta tristeak, bai eta bestelakoak ere.