«Higidura»: berrikuspenen arteko aldeak

2.974 bytes added ,  Duela 2 urte
Artikulua osatzen ari naiz oraindik.
(Artikulua osatzen ari naiz. Oraindik nahikoa falta da.)
(Artikulua osatzen ari naiz oraindik.)
* [[Epikuro]]-k (K:a. 341-270) berriro hartu zuen Demokritoren atomoen ideia, esanez atomoek estentsioa eta pisua zeuzkatela, eta aldi berean, hutsa ere existitzen zela eta bertan higitzen zirela atomoak. Epikuroren ideia horiek garrantzi handia izan zuten geroagoko fisikaren garapenean.
 
Dena den, historian jauzi bat eginez, greziar filosofoek eginiko galderei gaur egun ematen diegun moduko erantzunak ematen hasi ziren [[Galileo Galilei]] (1564–1642) eta [[Isaac Newton]] (1642–1727). Lehen pauso gisa, jadanik XVII. mendean sarturik, Galileo-k higiduraren azterketa zehatza egin zuen, eta konturatu zen gorputz bati abiadura bat ematean gorputzak abiadura horretan irauteko joera zuela, higidura motelduko zuen kausaren bat egon ezean, [[Marruskadura-indar|marruskadura]] adibidez. Modu horretan inertziaren printzipioa iradoki zuen. Bestalde, gorputzen erorketa-higidura ere aztertu zuen sistematikoki, bai [[plano inklinatu]]<nowiki/>etan eta bai altuera batetiko [[jauskera libre]]<nowiki/>an, horrela higiduraren fisika esperimentala bultzatuz. Horretan ziharduela egin zuen [[Pisako dorreko esperimentu]] ospetsua, zeinean frogatu baitzuen gorputzak abiadura berean erortzen direla euren pisua edozein izanik, eta horrela baztertuz Aristotelesek proposaturiko teoria. Hurrengo pauso funtsezkoa Newtonekin etorri zen, gorputzen higidura deskribatzen duten magnitudeen arteko lege kuantitatiboak ematean. Horrela, mekanika klasikoa sortu zen, partikula materialaren hiru lege kuantitatiboak ematean eta formulazio matematikoa bideratzean.
 
 
 
===[[Lan]]<nowiki/>a eta [[energia]]===
 
[[Fitxategi:London 2012 Olympic 100m final start.jpg|thumb|228x228px|Olinpiadako 100 m-ko finalaren hasiera.]]
Fisikaren arloan ''lana'' deritzo indarraren eta indar horrek irauten duen bitartean sortzen den desplazamenduaren arteko biderkadura eskalarrari. Beraz, lana magnitude eskalarra da, <math>W</math> sinboloaz adierazi ohi dena. Lan kontzeptuarekin loturiko beste magnitude interesgarri bat dago: energia. Izan ere, sistema fisiko baten energia da lana egiteko ahalmena. Magnitude eskalarra da eta <math>E</math> sinboloaz adierazten da.
 
== Higidura motak ==
 
=== '''Higidura zuzena''' ===
Higidura unidimentsionala da, ibilbidea lerro zuzen bat duena, eta matematikoki dimentsio bakarra erabiliz deskriba daitekeena; ''higidura lineala'' edo ''translazio-higidura'' ere esaten zaio. Abiadura bektorea ibilbidearen norabide bereko bektore bat da. Abiaduraren modulua konstantea denean, hau da, azelerazioa nulua denean, ''[[higidura zuzen uniformea]]'' deritzo. Azelerazioa nulua ez denean, ez da uniformea, ''higidura zuzen azeleratua'' baizik; eta azelerazioa konstantea denean, ''[[Higidura zuzen uniformeki azeleratu|higidura zuzen uniformeki azeleratua]]''. Adibidez, 100 m lauak korritzen dituzten atletek higidura zuzen azeleratua daukate, eta grabitatearen eraginez bertikalki erortzen ari den objektuak higidura zuzen uniformeki azeleratua.
<br />
[[Fitxategi:Higidura zirkularra planoan.png|thumb|150x150px|Higidura zirkularra]]
 
=== '''Higidura zirkularra''' ===
Kasu honetan, ibilbidea plano bateko zirkunferentzia bat da. Abiadura bektorea ez da konstantea, etengabe ari baita norabidez aldatzen, baina norabide hori beti da zirkunferentziaren erradioaren perpendikularra edo, gauza bera dena, ibilbidearen ukitzailea. Dena den, abiadura bektorearen modulua konstantea denean, ''higidura zirkular uniformea'' izango dugu; bestela, ez.
 
Higidura zirkular uniformeko abiadura bektorearen norabidea aldatzen denez, nahiz modulua konstantea izan, partikulak etengabe jasaten du azelerazioa, zeinaren norabidea zirkuluaren zentroranzkoa den. Azelerazio hori ''[[azelerazio zentripetua]]'' da; eta azelerazio hori egon dadin, higidura zirkularrean higitzen ari den partikulari ''[[indar zentripetua]]'' egin behar zaio, etengabe zentroranzko noranzkoa duena.
[[Fitxategi:Rotating earth (large).gif|thumb|175x175px|Lur planetaren biraketa-higiduraren animazioa.]]
 
 
=== Biraketa-higidura ===
Solido zurrun bat ardatz finko baten inguruan biraka ari denean daukan higidurari ''biraketa-higidura'' deritzo; eta ardatzari, ''[[biraketa-ardatza]]''. Kasu horretan, solidoko puntu material bakoitzaren higidura ardatzarekiko perpendikularra den plano batean gertatzen da, eta ibilbidea planoko zirkunferentzia bat da, zentroa ardatzaren eta planoaren ebaki-puntua izanik.
 
Gu bizi garen Lurrak biraketa-higidura du, Ipar eta Hego poloetatik pasatzen den biraketa-ardatzaren inguruak birabete bat eginez egun bakoitzeko.
[[Fitxategi:Rolling animation.gif|ezkerrera|thumb|250x250px|Errodadura-higidura biraketaren eta translazioaren konbinazio modura.]]
<br />
 
=== Errodadurazko higidura ===
Gainazal batean objektu batek aldi berean biraketa eta irrist egin gabeko translazioa egiten dituenean sortzen den higidura dela esan dezakegu. Irrist egiten ez duten gurpilek egiten duten duten higidura da, lurzoruan duten kontaktu-puntua geldi egonik mugitzean.
 
 
 
 
Higidura harmoniko sinplea
 
 
 
<br />
== Gizakiontzat hautemangaitzak diren higidurak ==
Gizakiak, unibertsoko izaki eta objektu guztiak bezala, etengabe ari dira higitzen. Nolanahi ere, naturan badira gizakientzat hautemangaitzak diren hainbat higidura, arreta handiz eta tresna bereziekin behatuak izan ezik. Horietako batzuk eskala oso handietan gertatzen dira (maila makroskopikoan) eta beste eskala oso txikietan (maila mikroskopikoan).  Horrelako batzuk aipatuko ditugu jarraian. 
1.004

edits