Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
73. lerroa:
Bestalde, defentsarako hiribildua sendotzeak gastuak zekartzan, eta soldaduak mantendu beharra zegoen. 1573tik aurrera, Kontratazio Etxea [[Sevilla]]<nowiki/>ra lekualdatu zen eta, beraz, hiri horrek Amerikarekiko transakzioen monopolioa eskuratu zuen, Donostiaren kalterako. Hala ere, datuek agerian uzten dute Amerikarekiko trafiko zuzenak legez bestela ere jarraitu egin zuela. 1580ko lekukotasun baten arabera, 13-14 itsasontzi ateratzen ziren [[Ternua]]<nowiki/>ra urtero Donostiatik, 70-100 marinel bana.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 57-58. or.</ref> [[Erdi Aroko krisialdia Euskal Herrian|Erdi Aro]]<nowiki/>tik Donostiako marinelak Santa Katalina Kofradia indartsuan biltzen ziren, haien interesak eta ongizatea defendatuz, adibidez, zaurituen eta familien alde, edota hiletak antolatzeko. Erregek hirutan bisitatu zuen hiria 1565, 1615 eta 1630ean eta donostiarren harrera-ospakizunak egin zituzten: su-festak, ohorezko agurrak, [[prozesio]]<nowiki/>ak eta [[Sokamutur|sokamuturra]]<nowiki/>k.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 69. or.</ref>
 
Artean, [[artile]]a<nowiki/>ren garraioa Donostiara heltzen zen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]]<nowiki/>tik, Aragoitik zein [[Errioxa]]<nowiki/>tik, Donostia baitzen euskal kostaldean horretarako [[esportazio]]-portu nagusia 1570 eta 1580ko hamarkadetan. [[Laurogei Urteko Gerra|Flandriako gerra]], baita [[Armada Garaiezina]]ren porrota ere (euskal ontzidian oinarritua), kaltegarria izan zen, baina trukean, [[Ingalaterra]]<nowiki/>k eta Frantziak artile-eskaria handitu zuten. Salerosketa horretan nabarmendu ziren [[Iruñeko historia|Iruñea]] eta Donostiako Luis Cruzat, Martin Beroiz eta Martin Gurpide.<ref name="ReferenceB">Artola, Miguel (ed.). 2001, 52-54. or.</ref> 1597an [[Izurri Beltza|izurrite bubonikoa]]<nowiki/>k hiria eta [[Pasaia]] astindu zituen, baita 650 hildako utzi ere Donostian, eta 364 Pasaian.<ref name="ReferenceB"/> Gorabehera guztiekin, udala (Erregimentua) oso zorpetuta zebilen XVII. mende hasieran<ref>1615ean 30.000 dukat zor zituen; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 45-46. or.</ref> eta balantzea berdintzeko, zerga berriak jarri zizkion artileari portuetan (bereziki Pasaiakoan), baita ondorio larriak eragin ere. Harrezkero, Iruñetik zetorren barrualdeko merkataritzak iparraldekoipar-ekialdeko bidea hartu zuen, eta Baiona bihurtu zen Nafarroako artilea itsasoratzeko portua.<ref name="ReferenceB"/> Gainera, [[Urduña]]<nowiki/>ko bidea ireki zen, eta Gaztelako [[artile]]<nowiki/>a [[Bilboko historia|Bilbo]]<nowiki/>tik itsasoratzen hasi ziren.
 
[[Filipe IV.a Espainiakoa]] erregeak, Frantziarekin 1659ko [[Pirinioetako Bake Hitzarmena]] sinatu ondoren, 1662an, ''Noble y Leal Ciudad'' titulua eman zion Donostiari, eta berriz piztu ziren merkataritza hobetzeko esperantzak.<ref>1699an, berriz, ''Muy Noble y Muy Leal Ciudad'' izendapena eman zion Koroak</ref> Ontzi-ekoizpenak indar handia izaten jarraitu zuen, hala ere. Ordu arte, ontziolak Santa Katalinan, Urumean oro har, eta [[Ergobia]] auzoan izan ziren, baina ontziola espezializatuagoen beharrez Pasaiara lekualdatzen joan ziren. Hala ere, XVII. mendea beheraldi ekonomikoko garaia izan zen eta, merkataritza eta nabigazioa suspertzeko, 1682an, Kontsulatua eta Kontratazio Etxea sortu ziren, [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]]ren oinarri izango zena.
 
===Ameriketara begira===