Bankuaren gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Arnasa testuari
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
22. lerroa:
 
Uztailaren 4an, Jacksonek honela adierazi zion Van Buren Estatu Idazkariari (presidente bilakatuko zenari):
 
 
{{esaera2|Van Buren jauna, Bankua ni hiltzeko ahaleginean dabil, baina neonek hilko dut Bankua.<ref name="Meacham, 201. or.">Meacham, 201. or.</ref>}}
 
 
Jackson erabat asaldatu zen Kongresuaren eta Senatuaren erabakiarekin, eta erabaki exekutibo ausarta (baina oso eztabaidagarria) hartu (1832ko uztailaren 10a): betoa jartzea eta, era horretan, Bankuaren baimena ez berritzea. Tentsio horretan, 1832ko abenduko hauteskundeetarako lehia hasi zen.
35 ⟶ 37 lerroa:
 
Jackson poz batean zen, baina aurrez aurre talka egin zuen orduan finantza gizonekin hil ala biziko borrokan. Bankuko presidente [[Nicholas Biddle]]k mehatxu egin zuen ekonomia uzkurtuko zuela, dirua jaulkitzeari utziz, maileguak bueltatzeko aginduz eta maileguak emateari uko eginez. Ondorengo adierazpen hau ere egin zuen Filadelfian egindako bilkuran, 1833ko urriaren 7an:
 
 
{{esaera2|Soilik sufrimendu orokorrak izango du eraginik Kongresuaren baitan... Gure salbubide bakarra murrizketa bide irmo bati ekitea da, eta ez dut zalantzarik horrelako bide batek azkenean diru mota berrezarri egingo duela, eta Bankuaren baimena luzatu.<ref name="Meacham, 269. or.">Meacham, 269. or.</ref><ref name="Still, 01:06'48">Still, 01:06'48"</ref>}}
 
 
Hartara, Jacksonen gobernuaren kontrako erreakzioa eragingo zuelakoan, Biddleren neurriek finantzetako izua zabaldu zuten gizartean: ekonomiak behera egin zuen larriki. Bankuak politikarien soldatak eteteko mehatxua ere egin zuen. New Yorkeko ordezkaritza batek Jacksonengana jo zuen, bere erabakian atzera egin eta bizi zuten porrot finantzariotik ateratzeko. Jacksonek Nicholas Biddlengana zuzendu zituen, konponbidea bere eskuetan zegoelakoan ("Biddlek dauka diru guztia").<ref name="Meacham, 271. or.">Meacham, 271. or.</ref>
43 ⟶ 47 lerroa:
 
Zorionez Jacksonentzat, Pennsylvaniako gobernari George Wolf bere alde atera zen, Bankuaren erabakia gaitzetsita. Jackson, orduan, honela zuzendu zen Bankuaren jabeen kontra:
 
 
{{esaera2|Sugegorrien habi bat zarete, zuek erauzteko asmo irmoa daukat eta, Alajainkoa, erauziko zaituztet!}}
 
 
===Bankuaren eta Biddleren gainbehera===
[[Fitxategi:Appletons' Biddle Nicholas financier.jpg|thumb|Nicolas Biddle banku-gizona]]
Biddlek ekonomiaren kontra jotzeko 1833an egindako ahaleginak kontrako ondorioa izan zuen 1834an: bere ospea makurtu zuen, baita Estatu Batuetako finantzen eta ekonomiaren zentro askotan ere. Ia ezustean, 1834ko apirilean 4an, lehen egindakoaren kontrako norabidea hartu zuen Kongresuak: dirua jaulkitzeko Bankuaren baimena, 1836an amaitzekoa, kentzearen alde bozkatzea (134 alde eta 82 kontra).<ref name="Still, 01:09'38">Still, 01:09'38"</ref> Gainera, ikerketa batzorde bat eratzea erabaki zuen, ekonomiaren beheraldian Bankuak erantzukizunik izan ote zuen argitzeko.<ref name="Meacham, 278. or.">Meacham, 278. or.</ref> Jackson lorian zen, bere hitzetan:
 
 
{{esaera2|Arrakasta itzela lortu dut. [Kongresuak] (...) ustelkeriaren eta boterearen piztitzarra akabatu du: Estatu Batuetako Bankua.<ref name="Meacham, 278. or.">Meacham, 278. or.</ref>}}
 
 
Orduan, Bankuak (Biddle buru zuela) uko egin zion agintari publikoei bere dokumentuak eta erregistroak auditatu eta aztertzen uzteari, baita Washingtonen ikerketa batzordearen aurrean deklaratzeari ere.<ref name="Still, 01:09'49">Still, 01:09'49"</ref> 1834rako, Bankuaren patua erabakita zegoela zirudien. 1835ean, Jacksonek gobernuaren kanpo zorra kitatzea lortu zuen (1835eko urtarrilaren 8a),<ref name="Meacham, 298. or.">Meacham, 298. or.</ref> harrezkero Estatu Batuetako gobernu batek inoiz ez lortutakoa.<ref name="Still, 01:10'12">Still, 01:10'12"</ref>