'''Alfontso XIII.a Borboikoa'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=186|arau-izenb=Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua}}</ref> (izen osoa [[gaztelania]]z: ''Alfonso León Fernando María Jaime Isidro Pascual Antonio de Borbón y Habsburgo-Lorena''; [[Madril]], [[1886]]ko [[maiatzaren 17]]a - [[Erroma]], [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]], [[1941]]eko [[otsailaren 28]]a) jaio zenetik [[1931]] arte [[Espainia]]ko erregea izan zen. Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, [[1902]]ko [[maiatzaren 17]]an.