Cipriano Segundo Montesino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
'''Cipriano Segundo Montesino Estrada''' (Valencia de Alcántara, [[Cáceres]], [[1817]]ko [[abenduaren 26]]a - [[1901]]eko [[abuztuaren 27]]a) ingeniari eta politikari espainiar bat izan zen. Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide izan zen,<ref>[http://www.rac.es/ficheros/doc/00186.pdf Akademiako kideen zerrenda 1847. urtetik 2003ra]</ref> baita bertako presidenteorde ere urte luzez, geroago presidente, eta senatari, hark izendatuta. Espainiako senatuko presidenteorde izan zen.
 
==Familia eta hezkuntza==
Aita Pablo Pedro Montesino Cáceres zuen (Fuente del Carnero, [[Zamora]], [[1781]]] - [[Madril]], [[1849]]), Valencia de Alcántarako medikua eta Extremadurako diputatua. Politikari liberal hori Ingalaterrara erbesteratu zen 1826an. Familia Jersey uhartean finkatu zen (Britainia Handia), eta pedagogo ospetsua izaten amaitu zuen.<ref>[http://dbe.rah.es/biografias/14386/pablo-pedro-montesino-y-caceres ]
</ref>
 
Cipriano Parisko Arte eta Manufaktura Eskolako ingeniari zibila izan zen ([[Ecole Centrale Paris]]) eta, lehenago, Arteen Kontserbatorioko Mekanika eta Fisikako katedraduna izan zen. Gainera, estatuko zein atzerriko hainbat sozietate zientfikoetako kide izan zen, eta Lan Publikoetako zuzendari nagusia. [[Karlos III-aren Gurutze Handia]]z saritu zuten. Gainera, idazlan eta argitalpen garrantzitsuen egilea izan zen.<ref>[http://www.rac.es/2/2_ficha.php?id=223&idN3=&idN4= Cipriano Segundo Montesino en la Real Academia de Ciencias Pablo Pedro Montesino y Cáceres ] en http://dbe.rah.es </ref>
 
Eladia Fernández de Espartero Blancorekin ezkondu zen, Victoriako II. dukesa eta [[Lutxanako kondea|Lutxanako II. kondesa]].<ref>{{cita publicación
|título=D. Cipriano Segundo Montesinos Senador Del Reino
|publicación=Escenas contemporáneas
|número=2
|páginas=196-198
|ubicación=Madrid
|url=http://hemerotecadigital.bne.es/issue.vm?id=0003307019&page=196&search=&lang=en
|fecha=1883
|ref=
}}</ref> [[Suezko Kanal]]eko Nazioarteko Batzordeko [[Espainia]]ren kide izan zen.
 
==Burdinbidearen negozioan==
Lanbideko bere kideen artean itzal handikoa teknikaria zen. Espainiako lehen industria ingeniaria izan zen, baita [[Burdinbidearen Legea (Espainia, 1855)|1855eko Burdinbidearen Legea]] prestatu zuenetako bat, bideen zuzendari nagusia zenean. [[Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia|Madrildik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainiako]] eguneroko gaiei aurre egiteko hautatutako pertsona izan zen, [[Ignacio Bauer]] eta, gero, [[Gustavo Bauer]]ren begirada zorrotzaren pean. 1899an, baina, Segundo Montesinok utzi egin zuen konpainia horretako bere ardura.<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 420. or.</ref>