Belgika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
→‎Historia: 2014 Belgikan artikulura eraman ditut eduki batzuk
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa:
[[XIV. mende|XIV]]-[[XV. mende]]etan, [[Borgoinako Dukerria|Borgoinako]] dukeen esku gelditu ziren egungo Belgikako lurralde guztiak, Liejako eta Stavelot-Malmedyko printzerriak eta [[Tournai]] izan ezik. Frantzia eta Inperio Santuaren artean estatu indartsu bat eratzea zen haien asmoa. Urte horietan, 1400-1450 bitartean batez ere, ekonomia, kultura eta arte loraldia gertatu zen [[Borgoinar Herbehereak|Borgoinar Herbehereetan]]. [[Filipe Onbera]]k gauzatu zuen lurralde horien guztien bateratze administratiboa. Hiri handiek, ordea, beren autonomia gorde nahi izan zuten, politika zentralista horren aurka. XV. mendearen amaieran, Brujasen gainbehera hasi zen, eta [[Anberes]] bilakatu zen Flandesko merkataritza-hiri nagusi.<ref name="vivreenbelgique"></ref>
 
[[1477]]an amaitu zen Borgoinar Herbehereen independentzia, [[Maria Borgoinakoa]] [[Maximiliano I.a Habsburgokoa]]rekin ezkondu zenean. Maria eta Maximilianoren iloba [[Karlos Habsburgokoa]]k oinordetu zituen lurralde horiek, Espainiako Koroa eta Inperio Santuarekin batera. [[1521]]ean Tournai eta egungo [[Herbehereak|Herbehereetako]] probintzia batzuk ere bereganatu zituen. Eskuratu berriko eskualde horiek eta Borgoinar Herbehereek osatutako estatu multzoari [[Espainiar Herbehereak]] (edo ''Hamazazpi probintziak'') izena ematen zaio. Hura zen Europan kapitalismoak indar gehien zuen herrialdeetako bat, eta [[XVI.Pizkundea]]rekin mendeeta [[Humanismo]]arenarekin lehenbizikoloturiko erdiaarteak prosperitateeta aldiaideiek zabalkunde gehien izan zenzutenetakoa. Hura zen, beraz, [[Erreforma protestanteaProtestantea]] gertatuerrotzeko ondorengune egokienetako bat.<ref name="lurbat">{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1504/eu_d1504014/1504014.html | izenburua=Erlijio gerrak |sartze-data=2019-01-18 |argitaletxea=Historia Unibertsala, KarlosLur HabsburgokoakEntziklopedia [[inkisizio]]aTematikoa, ezarriCC-BY zuen3.0, euskara.euskadi.eus}}</ref> Karlos Habsburgokoak aurre egin Halabazion ere, [[kalbinismo]]a askarazkar hedatu zuen Espainiar Herbehereetako iparraldean.<ref name="vivreenbelgique"></ref>
 
[[Filipe II.a Espainiakoa]] izan zen Karlos Habsburgokoaren oinordekoa. Hamazazpi probintzietako nobleziak ez zuen gogo onez hartu haren jatorri atzerritarra, ezta haren nagusikeria ere. Protestanteen aurka Filipek abiarazi zuen politika bortitzak haserrea areagotu zuen. [[1568]]an [[Laurogei Urteko Gerra|espainiarren aurkako matxinada]] piztu zen, [[Gilen Isila]] buru zela. Hasieran espainiarrak nagusitu baziren ere, iparraldeko probintziek borrokari eutsi zioten, eta [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]] independentea (Probintzia Batuak ere deitua) eratu zuten [[1581]]ean. [[Hegoaldeko Herbehereak|Hegoaldeko hamar probintziak]] (ipar-mendebaldeko Frantzia, egungo Belgika, [[Liejako probintzia]] izan ezik, eta Luxenburgo) Espainiako Koroaren mendean geratu ziren. Horiek horrela, hegoaldeko probintzietako herritar ugari erbesteratu egin zen Zazpi Probintzietara edo beste herrialde batzuetara.<ref name="vivreenbelgique"></ref>