Filipe III.a Borgoinakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
Haren lehenbiziko erreakzioa Ingalaterrarekiko aliantza berrestea izan zen. [[1420]]an [[Troyesko ituna]] sinatu zen, [[Henrike V.a Ingalaterrakoa]] Frantziako koroaren legezko oinordekotzat ezagutzen zuena, [[1423]]an arreba Ana Joan Lancasterkoarekin ezkondu zuen, eta Borgoinako tropek lagundu zioten Henrike V.ari ondoko urteetan<ref name="brit">{{erreferentzia|izena= René |abizena= Poupardin|url= https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclop%C3%A6dia_Britannica/Burgundy |izenburua= Burgundy |bilduma= 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 4| argitaletxea= en.wikisource.org |sartze-data = 2016-03-16}}</ref>. Borgoinar tropak izan ziren [[1430]]ean [[Joana Arc-ekoa]] preso hartu eta ingelesen esku utzi zutenak.
 
Bestalde, Borgoinar Herbehereak eratu zituen, [[Rhin]] eta [[Eskalda]] ibaien arteko lurraldeak bateratzea lortu zuen, Borgoinar Herbehereak eratuzbateraturik: [[1429]]an, [[Namurko konderria]] jaso zuen; [[1430]]ean, Filipe Bravantekoa hil eta gero, [[Brabanteko dukerriaDukerria|Brabante]] eta [[Linburgoko dukerriaDukerria|Linburgo]] bereganatu zituen; eta [[1433]]an, Jacqueline Bavariakoa hil ostean, [[Hainauteko konderriaKonderria|Hainaut]], [[Zeelandako konderriaKonderria|Zeelanda]] eta [[Holandako konderriaKonderria|Holanda]] jaso zituen. Azkenik, [[1443]]an Luxenburgoko dukerria oinordetu zuen.
 
[[1435]]ean Arraseko bakea sinatu zuen [[Karlos VII.a Frantziakoa]]rekin; horren bidez Borgoinak, ''[[de facto]]'', Frantziako Erresumatik independizatzea lortu zuen. Harrezkero gutxitan sartu zen Frantziako gorabeheretan, eta bere estatua gobernatzeaz arduratu zen. [[Dole (Jura)|Doleko]] unibertsitatea sortu zuen ([[1422]]), [[Flandes]]ko industria eta merkataritza sustatu zituen, eta artista ([[Jan van Eyck]], [[Rogier van der Weyden]], [[Hans Memling]]) zein idazleen ([[Jean Wauquelin]], [[Jean Miélot]]) babeslea izan zen<ref name="brit"></ref>. Aipagarria da [[1429]]an zalduntza ordena bat sortu zuela, ''Urrezko Ahari-larruaren Ordena'' ({{lang-fr|Ordre de la Toison d'or}}, {{lang-nl|Orde van het Gulden Vlies}}), aldi berean eredu etiko eta jokabidezko baten adierazpen gorena zena, eta orobat basailuak eta aliatuak biltzeko eta saritzeko tresna politikoa{{lur erref}}.