Marcelino Bilbao: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Umezurtza jaiotzez, hamabi urte zituelarik utzi zuen eskola. [[Barakaldo]]ko Kastrexana auzoan zegoen "La Primitiva" meategian hasi zen lanean eta handik "Rica" izeneko lantegira pasa zen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]] garaian [[Juventudes Socialistas Unificadas]]eko (JSU) kide izan bazen ere, [[Espainiako Gerra Zibila]] hastean ''Isaac Puente'' batailoian sartu zen,<ref>[http://gipuzkoa.cnt.es/spip.php?article696 CNT Gipuzkoaren webgunea]</ref>, [[Eusko Gudarostea|Euzko Gudarostearen]] 11º batailoia eta [[Euskadi (terminoaren historia)|Euzkadiko]] [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNTren]] 3º.
 
1936ko azaroan [[Legutioko gudua]]n parte hartu zuen. 1937ko otsail eta martxoan Marcelino Asturiasen izan zen, [[Oviedo]]ko setioan. [[Emilio Mola|Molak]] Gipuzkoatik erasoa jo ondoren, Gipuzkoako frontearen atzeraldian [[Gernikako bonbardaketa]] ikusi eta [[Sollubeko gudua]]n parte hartu zuen. [[Bilboko gudua|Bilbo galtzean]] lehenik Santanderra eta ondoren Asturiasera joan zen, [[Mazucoko gudua]]n parte hartu zuelarik. Gudu honetan batailoi osoari ''Askatasunaren domina'' eman zitzaion, Espainiako Bigarren Errepublikaren dominarik gorenena.
12. lerroa:
[[Frantzia]]n [[Saint-Cyprien (Ekialdeko Pirinioak)|Saint-Cyprien]], [[Argelès-sur-Mer]] eta [[Gurseko kontzentrazio-esparrua|Gurs-eko]] kontzentrazio esparruetan egon zen, azken esparru honetan [[Jose Maria Agirre Salaberria|José María Agirre Salaberria]] ezagutu zuelarik, beranduago bere koinatua izango zena.
 
[[Gurs]]etik [[Septfonds]]era eraman zuten eta handik [[Maginot lerroa]]n lan egitera.<ref>[http://anarcoefemerides.balearweb.net/post/82045 anarcoefemerides.balearweb.net]</ref>. [[1940]]ko ekainean [[Epinal]]en naziek harrapatu eta [[Estrasburgo]]ko Stalag V D esparrura eraman zuten.
 
[[1940|Urte hartako]] abenduaren 13an [[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua|Mauthausena]] eraman eta 4628 zenbakia eman zioten.<ref>[http://www.ceibm.org/mariacons02025.html www.ceibm.org]</ref>. Urte bi eman zituen harrobian lan egiten eta besteak beste [[Aribert Heim]] doktoreak egindako esperimentu batean parte hartu zuen, non 30 presoetatik 7 baino ez ziren bizirik atera.<ref>[http://www.elmundo.es/suplementos/cronica/2005/524/1130623202.html El Mundo: A la caza del ultimo nazi]</ref>.
 
[[1943]]ko apirilaren 10ean [[Ebensee]]ra eraman zuten non sukaldean lan egin zuen [[1945]]eko [[maiatzaren 5]]ean esparrua askatu zuten arte.