Gerra Hotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
59. lerroa:
=== Truman doktrina ===
[[Fitxategi:MarshallDonkey.jpg|thumb| Marshall planak [[Grezia]]ri eskaintzen dizkion materialak daramatza astoak bultzaturiko gurdiak]]
[[1947]]an [[Grezia]] Gerra Hotzaren beste jokaleku bihurtu zen. Guda hosteanostean, [[Britainia Handia]]k okupatu zuen herrialdeak irauteko eta berreraikitzeko arazo larriak zituen kolapsotik gertu zegoen ekonomia ahularen ondorioz. Izan ere, [[Balkanak|Balkanetako herrialdeek]], arerio zuzenak zirenak, gogor mehatxatzen zuten herrialde heleniarra. Horrez gain, gerra zibila piztu zen [[Konstantinos Tsaldaris]] buruzagi eskumatarraren aldekoek komunista, sozialista eta liberalen koalizioaren aurka jo zutenean.
 
[[1947]]ko [[otsail]]ean [[Ingalaterra]]k, krisialdi ekonomiko larri batean murgildurik, [[Grezia]]n ordena mantentzeko laguntza eskaintzeko gai ez zela jakinarazi zion [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuei]]. Hala izanik, [[Harry S. Truman|Trumanen]] gobernuak britainiarrek hartu ezin zuten erantzunkizuna bere gain hartu zuen. [[1947]]ko [[martxoaren 12]]an, [[Harry S. Truman|Trumanek]] [[kongresu (argipena)|kongresuan]] [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] gutxiengo armatu baten presioak jasaten ari diren herri askeak derrigorrez defendatu beharko lituzkeela adierazi zuen. Honekin batera, [[lehendakari|presidenteak]] 300 milioi dolar eskatu zizkion [[kongresu (argipena)|kongresuari]] [[Grezia]]ko liberalei laguntza eskaintzeko eta 100 milioi dolar [[Turkia]]rentzat [[komunismo]]a garaitu zezan.