Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Jasotako bi sari dagozkien tokian
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat leku egokiagoan jarri
4. lerroa:
[[Fitxategi:Donostia Oteitza Eraikuntza hutsa.jpg|thumb|320px|''[[Eraikuntza Hutsa]]'' altzairuzko eskultura, [[Donostia]]]]
[[Fitxategi:Agina Lesaka Oteiza Aita Donostia.JPG|thumb|320px|''Aita Donostiari omenaldia'' eskultura Agiña mendian (Lesaka eta Oiartzun artean).]]
 
[[Fitxategi:Oteitza museoa Altzuza Egues Nafarroa 2003 07 15.jpg |thumb|320px|[[Oteiza Museoa]], [[Altzuza]]n ([[Eguesibar]]), [[Francisco Javier Saenz de Oiza|Saenz de Oiza]] arkitektok eraikia]]
'''Jorge Oteiza Enbil'''<ref>''Oteitza'' da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=470&lang=eu&view=deiturak Euskal Onomastikaren Datutegia]), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago ''Oteiza'' formarekin. Halaxe ageri da [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf EIMAren izen zerrendetan], [http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=OteizaEnbilJorje Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan] eta [http://www.museooteiza.org/?page_id=14&lang=eu euskaraz argitaratu dizkioten liburuetan].</ref> ([[1908]]ko [[urriaren 21]]a, [[Endaia etxea]], [[Orio]], [[Gipuzkoa]] – [[2003]]ko [[apirilaren 9]]a, [[Donostia]], Gipuzkoa) [[euskal Herria|euskal herritar]] eskultore eta arte-teorilaria izan zen. [[Eduardo Txillida]]rekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da, eta bere itzala mundu guztira zabaldu da, XX. mendeko bigarren erdiko abangoardia artistikoetan izan baitu eragina, baita Euskal Herritik kanpo ere, esperimentazioarekin eta arteak gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekin erabat konprometitutako sortzaile gisa. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketa. Haren lana [[Konstruktibismo (artea)|konstruktibismotik]] abiatu bazen ere, bere ondorioek [[minimalismo]]aren sortzaileetako bat bihurtzen dute; izan ere, [[Richard Serra]]k ere onartu zuen Oteizaren teorien eragina. XX. mendean gaztelaniaz idatzitako arteari buruzko saiakera idazle garrantzitsuenetarikotzat jotzen da.
 
79. lerroa:
 
== Oteiza Museoa ==
[[Fitxategi:Oteitza museoa Altzuza Egues Nafarroa 2003 07 15.jpg |thumb|320px300px|[[Oteiza Museoa]], [[Altzuza]]n ([[Eguesibar]]), [[Francisco Javier Saenz de Oiza|Saenz de Oiza]] arkitektok eraikia]]
 
Denboraldi luzean oso harreman txarrak izan zituen Oteizak EAEko agintari eta erakundeekin, eta, hortaz, gero eta denbora gehiago ematen zuen Nafarroan, 1992an bere obra guztia Nafarroako herriaren esku uztea erabaki zuen arte. Adierazia zuen ordurako bere etxean museo antzeko bat sortzea gogoko zuela, eta 1988an lehen hitzarmen bat ere bazen sinatua Altzuzako Kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren artean, Oteizari eskainitako museo bat eraikitzeko bertan. Oteizak 1992an hartutako erabakiak dimentsio berria eman zion egitasmoari, eta horren ondorioz helburua ere zabaldu egin zen: museoaz gainera, Fundazio bat sortuko zen, Oteizaren ondare guztia artelanak zein material teoriko eta bibliografikoa sailkatzeko, gordetzeko, aztertzeko eta zabaltzeko, eta haurren prestakuntza estetikoa zein hizkuntza artistikoen eta euskararen ikerketarako zentro bat sortzeko, besteak beste. Fundazioaren estatutuak 1996an onartu ziren, 1993koak ez baitzituen Oteizak ontzat hartu. Akordioan aipatzen zen puntuetako bat zen Museoaren eta Fundazioaren egoitza izango zena Javier Sáenz de Oiza arkitektoak Oteizaren adiskide eta lankide izandakoak egingo zuela. Sáenz de Oiza 2000. urtean hil zen, lana amaitu gabe, baina esan daiteke Altzuzako Oteiza Museo-Fundazioa izan dela bere hilondoko obra. Besteak beste, 2001erako sailkatuta zeuden 1.662 eskultura, Klarion Laborategiko 2.138 maketa, 700 marrazki, 4.000 liburu Oteizak eginiko oharrez aberastuak asko eta asko, eta 2.425 eskutitz.