Antzinako Erroma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
[[Historiografia|Historiografian]], '''Antzinako Erroma''' esaten zaio [[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII. mendean]] [[Erroma|Erroma hiria]] fundatu zenetik [[V. mendea|K. o. V. mendean]] Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte existitu zen erromatar zibilizazioari; [[Monarkia]], [[Errepublika]] eta [[Inperio]] garaiak biltzen ditu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ancient Rome {{!}} Facts, Maps, & History|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/place/ancient-Rome|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-01-14}}</ref> K. a. VIII. mendean [[Italiar penintsula|Italiar penintsulan]] eman zen asentamendu batekin hasi zen guztia; hori Erromako hirian bilakatu zen eta honek eman zion izena ondoren sortu zen inperio osoari eta bertako zibilizazioari. Erromako inperioa izugarri zabaldu zen, antzinako inperiorik handienetarikoa bilakatzera iritsiz; hiritik gobernatua izaten jarraitzen zuen eta 50 eta 90 milioi biztanle artean zituen (munduko populazio osoaren %20, gutxi gora behera).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Roman Empire Population {{!}} UNRV.com|url=https://www.unrv.com/empire/roman-population.php|aldizkaria=www.unrv.com|sartze-data=2019-01-14}}</ref>
 
 
 
Iraun zuen mendeetan zehar Erromako estatuak forma ezberdinak ezagutu zituen: monarkiatik hasi, Errepublika Klasikotik igaro eta inperio [[Autokrazia|autokratikoa]] izateraino. Konkista eta asimilazioen bidez lur eremu zabala kontrolatzera iritsi zen, [[Mediterraneoa]], [[Mendebaldeko Europa]], [[Anatolia|Asia Txikia]], [[Iparraldeko Afrika|Iparraldelp Afrika]] eta [[Iparraldeko Europa|Iparralde]] eta [[Ekialdeko Europa]] zatiak. Askotan [[Antzinako Grezia|Antzinako Greziarekin]] elkartu ohi da [[Antzinate klasikoa|Antzinate Klasikoa]] osatuz, bien gizarte eta kulturak antzekotasun ugari zituzten eta [[Greko-erromatar (argipena)|greko-erromatar]] moduan ezagutzen da.[[Fitxategi:Roman Republic Empire map.gif|235x235px|thumb|Erromaren menpeko lurren garapena.|alt=|ezkerrera]]