Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 85.84.94.99 (eztabaida) wikilariaren 6549222 berrikuspena desegin da Etiketa: Desegin |
||
49. lerroa:
galera2=17.000.000 militar<br /> 33.000.000 zibil|
}}
'''Bigarren Mundu Gerra''' [[1939]]-[[1945]] urteen artean [[Lurra|mundu]] osoan hedatu zen [[gerra]] izan zen.{{Lur erref}} Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|
[[Japonia]]k [[Asia]] eta [[Ozeano Barea]] kontrolatu nahi zituen, eta [[Bigarren Txina-Japonia Gerra|gerran zegoen Txinarekin]] 1937tik<ref name="barrett">{{Erreferentzia|izenburua=China in the anti-Japanese War, 1937-1945 : politics, culture and society|argitaletxea=Peter Lang|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/43913162|isbn=0820445568|pmc=43913162|sartze-data=2019-01-08}}</ref>, nahiz eta ez zen egon gerra deklarazio formalik<ref group="oh">Txina eta Japoniaren arteko erasoak 1937tik aurrera ohikoak ziren, baina ez zen egon gerra deklarazio formalik Pearl Harborreko erasoa gertatu zen arte, 1941ean.</ref> Bigarren Mundu Gerra ofizialki [[1939]]ko [[irailaren 1]]ean hasi zela esan ohi da, [[Hirugarren Reicha|Alemaniak]] [[Poloniako Bigarren Errepublika|Polonia]] [[Poloniaren inbasioa|inbaditu]] zuenean, [[Frantziako Hirugarren Errepublika|Frantziaren]] eta [[Erresuma Batua]]ren gerra deklarazioak ekarri zuena. 1939aren amaieratik 1941eko hasierara, [[kanpaina militar|kanpaina]] eta [[Hiruko Ituna|itun]] ezberdinen bidez, Alemaniak Europa kontinentalaren zatirik handiena konkistatu zuen, eta [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italia]] eta Japoniarekin batera Ardatza eratu zuen. 1939ko [[Molotov-Ribbentrop Ituna]]ren ondorioz, Alemaniak eta Sobietar Batasunak [[Poloniaren sobietar inbasioa|Polonia]], [[Neguko Gerra|Finlandia]], [[Besarabia eta Ipar Bukovinaren sobietar okupazioa|Errumania]] eta [[Estatu baltikoen okupazioa|Estatu baltikoak]] anexionatu eta banatu zituzten. [[Mendebaldeko Basamortuko Kanpaina|Ipar Afrika]] eta [[Ekialdeko Afrikako Kanpaina (Bigarren Mundu Gerra)|Ekialdeko Afrika]]ko kanpainen ostean, eta 1940aren erdialdean [[Frantziako Gudua|Frantziaren erorketarekin]], gerrak Europako Ardatzeko potentzien eta [[Britainiar Inperioa]]ren artean jarraitu zuen. [[Balkanetako Kanpaina (Bigarren Mundu Gerra)|Balkanetako Kanpaina]]k, airez eman zen [[Ingalaterrako Gudua]], [[Blitz]]a eta [[Atlantikoko Gudua]]k jarraipena eman zion gerrari. 1941eko [[ekainaren 22]]an Ardatzeko potentziek [[Bizargorri Operazioa]] abiatu zuten Sobietar Batasuna inbadituz, historia osoan zehar gerra batean egondako eremurik handiena irekiz. [[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|Ekialdeko Fronteak]] Ardatza geldotu zuen, batez ere Alemaniako ''[[Wehrmacht]]''a, [[erresistentzia gerra]] batean sartuz. 1941eko abenduan Japoniak [[Pearl Harborreko erasoa]] egin zuen [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuen]] eta [[Malayaren japoniar inbasioa|Europar kolonien]] aurka. Erasoaren ondorioz AEBk gerra deklaratu zion Japoniari, Erresuma Batuaren babesarekin; Europako Ardatzek AEBren aurkako gerra abiatu zuten, Japoniar aliatua babesteko helburuarekin. Japoniak Ozeano Barean arrakasta azkarra izan zuen, [[kolonialismo|kolonia]] askotatik Europa kenduz; armada lokal askok Japonia babestu zuten dominazio honetatik askatzeko.
|