Budismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ezer
bandalismoa desegin
1. lerroa:
 
 
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
[[Fitxategi:Hong Kong Budha.jpg|thumb|250px|Budaren irudi handia [[Hong Kong]]-en]]
'''Budismoa''' Iparraldeko [[India]]n [[K. a. V. mendea]]n [[Siddhartha Gautama]]k edo BudaBudak emandako irakaspenetan oinarritutako [[erlijio]] eta [[filosofia]] da.
 
Buda ez da [[jainko]]a, ezta Jainkoak bidalibidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. ''Buddha'' berba pali eta [[sanskrito]] antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esangura du. Budismoan ez dute erabiltzen ''Buda'' hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak baino gauza bera lortu duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.
 
Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna eta sufrimendua erauztea da. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera honen behin betiko amaierari ''Iratzartzea'' deitzen diote. Maila berri horretara iristeko, budismoak buruzko entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu.