Txikipedia:Musika tresna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Musika tresna''' bat musika egiteko objektu bat da. Instrumentu desberdin asko daude eta, horregatik, taldetan daude sailkatuta. Musika egiteko moduaren arabera sailkatzen dira talde bakoizean:
* '''[[Txikipedia:Haize instrumentu|Haize-instrumentuak]]''': putz eginez edo airea erabiliz soinua ekoizten dutenak dira. Famatuenak txirula eta tronpeta dira. Talde honen barruan, eginda dauden materialagatik ere desberdintzen dira; horrela, haizezko musika-tresnen artean, metalezkoak eta zurezkoak daude.
* '''[[Txikipedia:Hari instrumentu|Hari-instrumentuak]]''': tresna hauek hariak dituzte soinua ekoizteko. Adibide argia [[biolin|biolina]] da. Musika-tresna honek metalezkoak eta beste material batekoak diren hariak dauzka. Hari horiek eskuaz edota arku batez mugitzean sortzen da soinua. Biolinaren arkuak ere hariak dauzka, [[Txikipedia:Zaldi|zaldien]] ileaz egindakoak. [[Gitarra|Gitarrek]] ere hariak dauzkate, baina eskuaz jotzen dira.
* '''[[Txikipedia:Perkusio instrumentu|Perkusio-instrumentuak]]''': tresna hauetan (bateria eta danborra dira adibideak), musikariak instrumentuaren parte bat kolpekatzen du, oinak, eskuak edo makilak erabiliz.
* '''[[Txikipedia:Tekla instrumentu|Tekla-instrumentuak]]''': tresna hauek ere, pianoak esaterako, hariak dauzkate, baina hari horiek ez dira eskuaz edo arku batez jotzen; musikariak tekla batzuk jotzen ditu, eta barneko mekanismo baten bidez, mailu txiki batek haria kolpekatzen du. Gaur egun, hariak erabiltzen ez dituzten pianoak ere badaude, elektronikoak alegia.